
Pasa den asteburuan, Boulder Ligako laugarren froga egin zen Gasteizko CC Hegoalden eta azken froga honekin txapelketaren irabazleak erabaki ziren. Hona hemen 2010eko Boulder Ligako txapeldunak:
ELITE - GIZONEZKOAK
ELITE - EMAKUMEZKOAK
SUB. 18 - GIZONEZKOAK
SUB. 18 EMAKUMEZKOAK
HERRIKOIA - GIZONEZKOAK
HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK
Iturria | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 13an, larunbata, Oñatiko Duatloiaren bederatzigarren edizioa egingo da Oñatin. Triatloia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta honetan parte hartzen duten kirolariek honako ibilbideari ekin beharko diote:
- 8 kilometro oinezko lasterketan.
- 40 kilometro txirrindulan.
- 4 kilometro oinezko lasterketan.
- Oñati, San Prudentzio, Bergara, Antzuola, Deskargako gaina, Legazpi, eta berriro Oñati.
Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, 25 eurotako kuota ordaindu behar izango da, eta froga honetan parte hartzeko federatuta egon behar da.
Iturria | Oñatiko Triatloi Taldea
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Datorren larunbatean, Martxoak 13an, Txingudi Hiria Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Hendaiako udalerrian. Froga hau arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta kirolariek 12,5 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Lasterketa, Bidasoa Atletiko Taldearen antolakuntzarekin egiten da eta Hendaia, Irundik eta Hondarribiatik igarotzen da. Izena emateko kuota 10 eurotako prezioa izango du aurretik ordaintzen bada eta 15 eurotako prezioa egunean bertan ordainduz gero. Herri lasterketa honetan parte hartzeko asmoa baduzue, hona hemen izena emateko lekuak:
- Irun: Base Leire Sport // Olamusu Kirolak
- Hendaia: Office de Tourisme
- Donostia: Apalategui Kirolak / Laister Kirolak / Robers
- Zarautz: Nere Sport
- Tolosa: Shanti Kirolak
- Ordizia: Base Vicuña Sport
- Beasain: Base Vicuña Sport
- Bilbao: Bikila Kirola - Fernández del Campo kalea, 15
- Iruinea: Zariquiegui Kirolak – Kale Nagusia, 25 // Atanasio Echarri Esparza - Estafeta
- Baiona: Peytavin Sport
- Maule: Roman Sport - 27 Rue Victor Hugo
- Donibane Garazi: Maya Sport 18 Avenue du Jai Alai
Iturria | Atletismobat
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, martxoak 6, 2010eko Boulder Ligako laugarren eta azken froga egingo da Gasteizko CC Hegoalden goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, ostiral honetako 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizkor ibili!
Ligako pasa den frogan, Jose Morilla izan zen garaile gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Martxoaren 27an eta 28an, Mendi Eskiko Trebakuntzako ikastaroa egingo da Gipuzkoako Mendi Eskolaren antolakuntzarekin. Ikastaroa Cauterets-en, Wallon aterpean, izango da eta matrikula 105 eurotako prezioa izango du.
Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos eta Euskal Herria aldizkariaren ale bat jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
Mendiko zenbait material ere zozketatuko da, Federazioaren laguntzaileen eskutik: Aralar Kirolak, Belharra eta Izadi Kirolak.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA
Martxoaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren egoitzan elkartuko gara (Anoetako estadioaren azpian) zalantzak argitzeko.
IZEN EMATEAK eta INFORMAZIOA:
- Gipuzkoako Mendizale Federazioa KIROL ETXEA – Anoeta Ib., 5 - 20014 Donostia Tel: 943 461 440
- Fax: 943 474 574
- e-mail: gmf-federatuak@kirolak.net
- Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 11:00etatik-13:50era eta 17:00etatik-19:50era
Iturria | Gipuzkoako Mendi Eskola
Erlazionatutako sarrerak