
Abenduak 14ean Gasteizko Herri Krosaren edizio berri bat ospatuko da goizeko 11etatik aurrera. Aurtengo froga 9 kilometro inguru izango ditu eta Mendizorrotzan hasi eta amaituko du.
Gasteizko Herri Krosan parte hartzeko 6 euro ordaindu behar dira Abenduak 9 baino lehenago egiten baduzu eta interneten bidez egin daiteke.
Informazio gehiago | Gasteizko Herri Krosa
Erlazionatutako sarrerak
Alta Gestion Fuenlabradak arazo ugari edukiko ditu Bruesaren aurkako partida aurrera ateratzeko. Talde madrildarraren bost jokalari birus batekin daude, bere errekuperazio epea 72 ordukoa izanez. Epe hau betez partidaren kanpoan (larunbata 19:00) geldituko lirateke, gainera nahiz eta hauetako batzuk jolastuko dute bere jokoaren emaitza nahiako irregularra izan daiteke. Bost jokalariak Ramos, Oleson, Radivojevic, Mainoldi y Tskitishvili dira, hauetako lau (Radivojevic izan ezik) jokalari inportanteak izanik bere joko sistemetan. Oleson gainera ACB ligako errebelazio jokalarian bilakatu da bere debuteko denboraldian.
Hau guztia ez izanda, Ferran Lopez bi egun daramatza entrenatu gabe bere eskuan lesioa baitu eta Matias Sandes konjuntibitis larria izanda ez du bere ahalmen guztiekin entrenatu izan.
Bruesaren aldetik Lou Roeren eta Sergio Sanchezen parte hartzea segurua da.
Erlazionatutako sarrerak
Tau Baskonia
Arabatarrek bigarren aste segidaz Badalonara joan beharra izan dute, baina aurrekoan ez bezala oraingoan galtzaile atera dira. Kataluinakoak asko zuten jokoan, galduz gero ia Euroligatik kanpo ikusiko lukete beraien burua, Gasteizkoak lehen postua zuten kolokan. Alde desberdinetako partida atera zen, ez zen laurden berdindurik egon, lehenengoa eta laugarrena Taurentzat izan ziren (15-26, 21-31) beste biak DKVrentzat (36-17, 31-21). Hasieran Tauren defentsa eta eraso azkarrek (San Emeterioren bidez) saskiratze erosoak eman zizkien talde euskaldunari, bigarren laurdenean aldiz Juventutek defentsa gogortu zuen eta talde baskoniarraren aldaketez aprobetxatuz hurbildu ziren markagailuan. Bigarren zatiaren hasieran DKVek berdin jarraitu zuen bere erritmo azkarra eta bizia ezarriz azken laurdenean alde eroso batekin sartuz (+15), behin laurden honetan, nahiz eta euskaldunak gogoz eta kementsu saiatu, ez zen ailegatu garaipena (105-100).
Partiduko albiste onena Pete Mickealen birragerpena izan zen, 7 minutuz jolastuz baina erritmo falta nabariaz.
Partidu hau galdu ondoren taulako lehengo postua galdu du Tauk:
iurbentia Bilbao Basket
Talde bizkaitarren eguna iritsi zen Europan. Hasiera polita izan zuen partida, urduritasuna nabarmena zen armailetan baina ez zekitena historio hau bukaera hobeezina izango lukeela. Bilbotarraklehengo laurdenetik aurrean izan ziren markagailuan kanpoko saskiei esker (27-15). Hortik aurrera nahiz eta serbiarrak pixkanaka gerturatu (puntu batetara jarri ziren) irubentia beti aurretik izan zen markagailuan. Partiduaren amailera bi taldeen akatsez markatuta gelditu zen, anotazio baxua lortuz (18-12) eta tentsioa igoz azken minutuetan, bukaeran bilbotarren debuta, lehengo garaipena (78-67) bezala egongo da idatzita klub honen historia liburuetan.
Erlazionatutako sarrerak
Datorren igandean (Azaroak 30) Santurtzitik Bilbora deituriko herri-lasterketa egingo da goizeko 11:00etatik aurrera.
Santurtzitik Bilbora Santurtziko Kiroldegitik irtengo da eta Santurtzitik, Portugaletetik, Sestaotik eta Bilbotik igaroko du bere 16 kilometrotan.
Lasterketa hau “Club de Atletismo Santurtzi”-ren eskutik dator eta aurtengoa 20. edizioa izango da.
Informazio gehiago | Santurtzitik Bilbora herri-lasterketa
Erlazionatutako sarrerak

Club Vasco de Camping eta Donostia Kulturak antolatuta “Mendi Astea” ospatuko da Okendo Kultur Etxean. Jardunaldi hauetan mendia eta naturari buruzko ikus-entzunezkoak proiektatuko dira, programazio ezberdinetan.
Sarrera doakoa izando da eta ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Okendo Kultur Etxean (Nafarroako hiribidea, 7. Gros auzoa).
Hau izando da Mendi astearen egitaraua:
Azaroak 25, asteartea
- Ikus-entzunezkoa: “Aire-Airean”
- Egilea: Ramon AGIRRE “MARRON”.
Parapenteak ahalbidetzen du gizakiaren hegan egiteko ametsa gauzatzea. Ramon Agirre Marronen bideo-proiekzioan Broad Peak (8047 m) mendiaren egoera eta jaitsiera ikusgarriak ikusiko ditugu.
Azaroak 26, asteazkena:
- Ikus-entzunezkoa: “Kilimanjaro”
- Egilea: Antxon Egizabal.
2007ko urrian Antxon Egizabalek Machame ibilbidetik igo zuen Afrikako mendirik garaiena, Kilimanjaro.
Azaroak 27, osteguna:
- Ikus-entzunezkoa: “Pirinioetatik HimalaiarA/ De los Pirineos al Himalaia”
- Egilea: Antxon Iturriza.
Euskal Herriko mendizaletasunaren historia 1936ko gerra ondoren 1980ra arte, Everest igo zen urtera arte.
Informazio gehiago | Donostiako Udala
Erlazionatutako sarrerak