Datorren urteko Urtarrilak 11an, Juan Muguerza Nazioarteko Krossa izango da Gipuzkoako Elgoibar herrian. Kros barruan, Gipuzkoako kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako da Juan Muguerza Nazioarteko txapelketa eta bost kategorÃa parte hartzen dute zenbait probetan.
60 urte baino gehiagoko historia du Elgoibarren izaten de kirol ekitaldi hau eta honetaz gozatzeko ordutegia hauxe izango da:
- Lehenengo proba 10:00etan.
- Azken proba 13:00etan.
Webgune ofiziala | Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
Erlazionatutako sarrerak

Txirrindularitxa gogoko baduzu eta gainera mendian eta naturan ongi moldatzen bazara, seguraski Euskadiko BTT Zentruak ezagutuko dituzu. Horrela ez bada, hona hemen BTT Zentruen informazio baliagarria:
Zer dira BTT Zentruak?
Euskadi BTT Zentroa edonorentzako zabalik dagoen gunea da, hasiberri nahiz aditu, BTTn lasai asko aritzeko, Euskadiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren aberastasunak ezagutzearekin batera. Gainera, bizikleta erabiltzea bultzatzen du, ingurumena errespetatzen duen toki batean. Eta inguru horretako habitata babestu eta iraunarazteko modua ere bada, horko ingurumena andeatzea saihesten baitu.
BTT Zentruen sarea
BTT Zentruekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hurrengoko datuak erabili:
Webgunea | BTT Zentruak
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko selekzioaren jokalariek Fubtol federazioaren ezezkoa jaso zuten pasaden asteazkenean eta denok dakigun bezala, Iran-en aurkako partidua ez da jokatuko. Jokalariek, atzo bertan hurrengoko adierazpena bidali dute komunikabideei:
Euskadiko Futbol Federakundeak pasa den abenduaren 20an jakinarazi bezala, tamalez, aurtengo abenduan ez da San Mamesen gizonezkoen selekzioak jokatzekoa zuen partidarik izango. Federazioaren jarrerak, emakumezkoen partida ere bertan behera geratu izana ekarri du. Egoera honen aurrean, gauzak argitze aldera, honakoa adierazi nahi dugu:
ADIERAZPEN GUZTIA IRAKURRI
Iturria | eitb.com
Erlazionatutako sarrerak
Hona hemen euskal futbol taldeak lehenengo mailako (Liga BBVA) eta bigarren mailako (Liga Adelante) sailkapenetan:
LEHEN MAILA - Liga BBVA
|
1
|
Bartzelona
|
41
|
|
2
|
|
31
|
|
3
|
Atletico
|
30
|
|
4
|
Balentzia
|
30
|
|
5
|
R.Madril
|
29
|
|
6
|
Villareal
|
29
|
|
7
|
Deportivo
|
27
|
|
8
|
Valladolid
|
23
|
|
9
|
Malaga
|
22
|
|
10
|
Getafe
|
21
|
|
11
|
Sporting
|
21
|
|
12
|
|
19
|
|
13
|
Betis
|
18
|
|
14
|
Racing
|
18
|
|
15
|
Numancia
|
17
|
|
16
|
Almeria
|
16
|
|
17
|
Mallorca
|
14
|
|
18
|
Espanyol
|
13
|
|
19
|
Recreativo
|
13
|
|
20
|
Osasuna
|
12
|
BIGARREN MAILA - Liga Adelante
|
1
|
Salamanca
|
31
|
|
2
|
Zaragoza |
29
|
|
3
|
Xerez
|
26
|
|
4
|
Hercules
|
26
|
|
5
|
Tenerife
|
25
|
|
6
|
|
25
|
|
7
|
Castellon
|
24
|
|
8
|
Rayo
|
24
|
|
9
|
Girona
|
23
|
|
10
|
Levante
|
23
|
|
11
|
Gimnastic
|
22
|
|
12
|
Las Palmas
|
22
|
|
13
|
Huesca
|
22
|
|
14
|
Albacete
|
21
|
|
15
|
Celta
|
21
|
|
16
|
Elche
|
20
|
|
17
|
Alaves
|
19
|
|
18
|
Eibar
|
18
|
|
19
|
Cordoba
|
16
|
|
20
|
Murcia
|
13
|
| 21 |
Alicante |
9
|
| 22 |
Sevilla At |
7
|
Erlazionatutako sarrerak
22
Abe
Egilea janirefragua
Pasa den urtean gertatutako istiluak gogoan, Athleticek 0 eta 1 hartu du Betis mendean Ruiz de Lopera futbol zelaian. 3 puntu garrantzitsu eta denboraldiko lehen garaipena etxetik kanpo. Lasaitasunez aurre egingo dio Caparrosen taldeak gabonetako etenaldiari.
Iaz Armandori emandako “botilazoa” dela eta ez zen amaitu Betis eta Athleticen aurkako neurketa. Harmailetako giroa ederra ez zela izango jakinda, oso kontzentratuta atera dira bilbotarrak eta aurreneko minutuetan gola egiteko aukera pare bat izan dituzte. Zelai erdian jaun eta jabe izan dira zurigorriak, Betisen Emana eta Mehmet Aurelio ez dutela jokatu aprobetxatuta. Baloi anitz moztu ditu Athleticek eta hori dela eta partiduaren erritmoa eraman du.
Hala ere, arazoak izan ditu Bilboko taldeak David Lopez eta Murillo lehen ordu erdian lesionatu dira eta. Susaetak hartu du erdilariaren lekua eskuin hegalean eta Etxeita gazteak atzelariarena.
32. minutuan iritsi da Betisen lehendabiziko abisua. Riverak pasea sartu dio Sergio Garciari area inguruan eta Amorebieta gainetik kendu ostean, jokalari katalanak kanpora bota du baloia. Gora joan da Sevillako taldea eta 10 minutu geroago Sergio Garciak berak ezin izan du Ocioren huts galanta baliatu gola egiteko.
Athleticen erantzuna berehala iritsi da. Yestek kornerra atera, Susaetak aldaratzea jaso eta bere zentrua Javi Martinezek errematatu du sare barrura. 0 eta 1 zurigorrien alde atsedenaldira joateko 4 minuturen faltan. Paco Chaparroren gizonek berdinketaren bila atera dira aldageletatik eta haiek izan dute bigarren zatiko lehen gol aukera. Xiscoren burukada, ordea, gora joan da.
Athleticek ez du kanpoan irabazteko aukera alferrik galdu nahi izan eta zelai erdiko nagusitasuna baliatu du arriskua eramateko Castoren ate ingurura. Jon Velezek jaurtiketa indatsua egin du eskuinaldetik 24. minutuan baina etxekoen atezaina fin ibili da. Korner horretan, hain zuzen, partiduko abagunerik argiena. Nahastea area barruan, baloia solte, baina ez Javi Martinezek ezta Etxeitak ere ezin izan dute gola egin. Ikusteko modukoa!
Bigarren zatiko azken minutuetan Betis jo eta ke aritu da golaren bila. Athletic atzean sartu da eta amaieran gorriak ikusi ditu markagailuari eusteko. Kostatu zaie zurigorriei partidua gelditzea, moteltzea, eta Iraizozek Pavoneri 41. minutuan egindako geldiketa bikainari esker lortu dute garaipena.
Bukaeran, 0 eta 1 Ruiz de Loperan eta gabonak pozik igaro ahal izango dituzte Athleticeko jokalariek: 12. lekuan eta jaitsiera postuetatik 6 puntuetara.
Erlazionatutako sarrerak