Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2008 Abendua | Kiroldegi - Part 3
Artxiboak: Abendua, 2008



Eguberritako Nazioarteko Igeriketa Txapelketaren XXVI. edizioa Abenduaren 29an izango da Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian. Eguberritako Nazioarteko Txapelketa Euskadin ospatzen den maila handieneko igeriketa txapelketa da eta nazioarteko igeriketa egutegian erreferentzi puntua izatera iritsi nahi du.

Txapelketan parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileen webgune berrian aurkitu dezakezue.

Informazio gehiago | Igeri.net

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Zikolo-Kross txapelketa Arabako Urturi herrian izango da Abenduaren 28an Izki-Golf kirolgunean. Txapelketaren antolatzaileek ibilbide nahiko laua eta azkarra prestatu dute eta gainera zailtasun-maila desberdinekin, kirolari guztien beharrizanetara egokitzeko.

Txapelketa 10:00etatik aurrera izango da eta egun hauetan, hasi baino lehen, zirkuitukoa ikusi dezakegu on-line antolatzaileek jarritako webcam baten bidez.

Informazio gehiago | Izkiciclocross bloga

Erlazionatutako sarrerak

Durangon izan den Futbol Federazioaren eta jokalarien arteko bileran, Euskal Herriko selekzioaren aurtengo partidua ez dela jokatuko baieztatu dute.

Azkenean, ā€œEuskal Selekzioarenā€ izenean jokatzeko jokalariek izan duten ideia ez du Federazioak onartu eta Iran-en aurka jokatu behar zuten gabonetako partidua ez da egongo.

Egia esan, pena bat da batez ere Euskal Herriko Selekzioaren jarraitzaileak urteroko partidu polita galduko dutelako. Urteroko giro polita ez da aurten egongo behintzat…

Erlazionatutako sarrerak

Zein da zuen uztez aurten Euskal Herrian izan dugun kirolaririk onena? El Correo egunkarian, galdera honi erantzuteko saria antolatu dute Euskal Herriko 20 kirolariez osatutako zerrendarekin.

Sarietan parte hartu nahi baduzu, El Correo-ko webgunera sartu eta botoa eman. Gainera, zure laguntza eskaintzeagatik Romarako bidai baten zozketan sartuko zara!

Aurtengo kirolarien zerrenda hauxe da:

  1. Eneko Llanos –Triatloia
  2. Edurne Pasaban - Eskalada
  3. Ander Elosegui - Piragüismo
  4. IƱaki Lejarreta - Mountain bike
  5. Leirre Olaberria - Txirrindularitza
  6. Aritz Aranburu - Surf
  7. URDAIBAI (Patxi Bilbao) - Arrauna
  8. Samuel SƔnchez - Txirrindularitza
  9. Maider Unda - Borroka
  10. Alberto Zerain - Eskalada
  11. IURBENTIA (Marko Banic) - Saskibaloia
  12. Richard Oribe - Igeriketa
  13. EfrƩn VƔzquez - Motoziklismo
  14. KAIKU (JosƩ Luis Korta) - Arrauna
  15. TAU (Pete Mickeal) - Saskibaloia
  16. ZUAZO (Juan Carlos Solar) - Eskubaloia
  17. Bengoetxea VI - Pilota
  18. BRUESA (Pablo Laso) - Saskibaloia
  19. Unai Basurko - Nabigaria
  20. Fernando Llorente - Futbola

Erlazionatutako sarrerak

Igandean esan bezala, Gurpegik Cuellar-en aurkako kolpe batengatik konortea galdu zuen zelaian eta erietxera eraman zuten partidua amaitu ezinik.

Zorionez, gaurko arratsaldean Deustuko ā€œSan Sebastianā€ erietxean alta eman diote Athletic-eko jokalariari, Igandean sudurreko berezko hezurretan ebakuntza egin ondoren.

Dirudienez, aste beteko atsedena hartu behar izango du, beraz, seguru ez duela Betis-en aurkako partiduan jokatuko.

Erlazionatutako sarrerak