Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2008 Abendua | Kiroldegi - Part 6
Artxiboak: Abendua, 2008

iurbentia Bilbao Basketek ia ia poltsikoan dauka Eurocup lehiaketako 16 talde onenen artean egoteko biletea CEZ Nymburki irabazi ondoren.

Txus Bidorretaren jokalariak partida ona bete zuten atzo arratsaldean txekiarren aurka. Talde bizkaitarra bere europear lehenengo partaidetzan oraindik ez da inoiz galtzeile izan. Nahiz eta azken emaitzak (79-92) alde handia erakutsi, partidaren hasieran bi tanldeen arteko maila ezberdintasuna ez zen guztiz ikusi, etxeko taldeak hirutan berdindu baitzuen elektronikoa.

Azken laurdenaren hasieran bilbotarrek 0-11ko partziala osatuz partidaren amaierara itxaron besterik ez zegoen. Partida honi esker iurbentiak lehengo postuan jarraitzen du bigarrenari bi partidako aldea ateraz, eta bakarrik hiru porrot jarraian utziko lukete talde bizkaitarra hurrengo fasearen kanpo.

iurbentia Bilbao Basket

3 - 0
KK Buducnost
1 -
2
1 -
2
1 -
2

Erlazionatutako sarrerak

Datorren ostiralean, Abenduak 14, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren lehen edizioa hasiko da Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioian. Masterraren lehen egitaraua hau izango da:

Abenduak 12 - Ostirala

11:00etan: Clinic
Participantes: Fundación Síndrome de Down del País Vasco.
14:00etan: Final-laurdenetako lehen partidua hasiko da. Segidan final-laurdenetako bigarren partidua izango da.
18.00etatik aurrera: Final-laurdenetako hirugarren eta laugarren partidua.

Abenduak 13 - Larunbata

10:30etan:Clinic
16:00etan: Finalerdietako lehen partidua.
18.00etatik aurrera: Finalerdietako bigarren partidua.

Abenduak 14 - Igandea

10:00etan: Emakumeen erakusketa partidua.
12:00etan: Finala.
14:30 horas: Masterraren bukaera.

Kiroldegiko blogari bat La Casillan egongo da Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren lehen edizioaren azken berrien xehetasunak kontatzeko!

Masterraren web gunea | Masters Tenis Bilbao-Bizkaia

Erlazionatutako sarrerak

El Diario Vasco Euskal Surf Zirkuituko azken proba atzo amaitu zen Mundakan eta Mick Klaunzer australiarra izan zen irabazlea.

Hala ere, Txaber Trojaola bakiotarra 3. geratu zen eta nahikoa izan zen surf zirkuito honen tituloa lortzeko.

Zorionak Txaber! Beti pozten gara Euskal Herriko suflariak goiko postuetan ikusten ditugunean.

Informazio gehiago | Euskal Surf

Erlazionatutako sarrerak

Atzo Anoetan, Realak Alacant taldearen aurkako garaipena lortu eta gero, igoera postuetara hurbildu da gipuzkoar taldea. Nahiz eta asko sufritu azken postuetan sartuta dagoen talde honekin, Aranburuk sartutako gol bakarra garaipena eman zion Realari.

Fitxa teknikoa:

1. Reala: Bravo; Gerardo, Labaka, Ansotegi, Castillo;Bergara, Aranburu, Estrada (Xabi Prieto, 58. min), Moha (Marcos, 58. min); Agirretxe (Rivas, 71. min) eta Necati.

0. Alacant: Unanua; Blanco, Castells, German, Rubiales;Ismael, Abel Buades, Azkoitia, Catala (Alvaro, 62. min), Miñano(Peragon, 75. min); eta Pedro.

Gola: 1-0, 63. min: Mikel Aranburu.
Epailea: Perez Montero.

Erlazionatutako sarrerak


Pakea Bizkaiaren web gunean irakurri dezakegunez, Unai Basurtok arazo batzuekin topatu da gaur:

Unai Basurkok (PAKEA BIZKAIA) zarata handi bat entzun du gaur goizaldean zehar. Dena ondo zegoela egiaztatzera atera denean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat erauzita zegoela konturatu da.

Momentu hauetan 50eko norabidea egiten ari da Santa Helenako antizikloirantz. Konponketa konplikatu bat denez, Unaiek parte meteorologikoa begiratu behar du orain, dagoen lekuan haize ugari baitago eta ezin du ontzia bertan gelditu kalteak estimatu ahal izateko.

PAKEA BIZKAIA hego Atlantiko erdian dago, hego Amerikako eta Afrikako kostetatik ia distantzia berean, zehazki Ciudad del Cabotik 1730 miliatara.

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez