Artxiboak: Abendua, 2008

Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioiak “Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren” lehen edizioa hartuko du abenduaren 11tik 14ra bitartean. Bilbon egiten den lehenengo edizio honetan Tenista Profesionalen Elkartearen ranking-ean (ATP) hoberen sailkatutako zortzi tenislariak izango dira.

La Casilla-ko pistan, David Ferrer, Fernando Verdasco, Juan Carlos Ferrero, Tommy Robredo, Nicolas Almagro Albert Montañés, Marcel Granollers eta Guillermoa García López-ek ikusteko aukera izango dugu eta partiduak abenduaren 11n hasiko dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, Bilbao-Bizkaia Tenis Masterra-ren web gune ofizialan sar zaitezte.

Iturria | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu!

Ekin, ukan, ekin! Kutsa zaitez!

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

José Manuel Esnal “Mané”k Espanyol entrenatuko du 2008-09 denboraldia bukatu arte. Sportingen aurkako porrotaren ostean, Bartolomé Márquez talde katalanaren entrenatzailea kargutik kendu zuten eta Balmasedakoak bere lekua hartuko du.

Manék Lleida, Mallorca, Alaves, Levante eta Athletic entrenatu ditu. Bere azken aulkia San Mamesekoa izan zen. 2006-07 denboraldian Sarriugarte ordezkatu zuen Athleticen zuzendaritzan.

Eskarmentua dauka bizkaitarrak lehen mailan, baita egoera zailenei buelta ematen ere. Espanyol dinamika kaskarrean sartuta dago; 4 porrota jarraian jasotzeaz gain, sailkapeneko 17garren postuan dago eta perikitoen aldagelan iazko denboraldiaren mamuak agertu dira berriz ere.

Asteazkenean aurkeztuko dute Mané eta gogotik egin beharko du lan entrenatzaile bizkaitarrak Espanyol beheko postuetatik ateratzeko.

Erlazionatutako sarrerak

Lehen mailako euskal derbia berriz bizi izango da Kopako final zortzirenetan. Gaur goizean Madrilen egin den zozketaren ondorioz, Osasunak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte urtarrilaren 7an Irunean, eta astebete geroago San Mamesen.

Lehian dagoen beste euskal taldeari dagokionez, Real Unionek Betis hartuko du Stadium Galean final zortzirenetako joaneko neurketan.

Honako hauek dira 2008-09 Kopako final zortzirenak:

Poli Ejido - Espanyol
Racing - Valentzia
Sporting - Valladolid
Real Union - Betis
Sevilla - Deportivo
Atletico - Bartzelona
Osasuna - Athletic
Mallorca - Almería

Final laurdenetan, Athleticek edo Osasunak Sporting-Valladolid kanporaketaren irabazlearen kontra jokatuko du. Real Unionek aurrera egin ezkero, Mallorca edo Almeria izango luke aurkari hurrengo kanporaketan.

Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 15etik 23ra Nazioarteko Mendi Zinemaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Gasteizen. Zinemaldian 20 lan baino gehiago aurkeztuko dira eta Europa biltzar-jauregian eta Artium Museoan izando dira emanaldiak.

Lehenengo edizioko egitarauan mendiarekin, abenturarekin eta muturreko kirolekin lotura duten jarduerak azertuko dira eta Euskadin, Mexikon, Italian, Belgikan, Alemanian, Errusian, Frantzian eta Argentinan ekoiztutako lanak ikusteko aukera izango dugu.

Gainera, proiekzioen hasieran Pou anaiak, Patxi Usobiaga, Anatoly Moshnikov, Alberto Zerain, Dave Brown eta Paul Diffley, Juan Vallejo, Xabier Alzola, Eneko Etxebarrieta eta Miyuko Okabe eta Irati Anda izango dira beraien esperientziak ikusleekin partekatzeko.

Informazio gehiago |
Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak