Artxiboak: Urtarrila, 2009

Athleticek 3 puntuak eskuratu ditu gaur Malagaren aurka. Maldan gora jarri zaio partidua talde zurigorriari, baina hiru aldiz eman dio buelta markagailua eta garaipena erdietsi du San Mamesen Yeste, Llorente eta Susaetaren golei esker. Zaleek partidu bikaina gozatu dute behin ere Katedralean eta zurigorriek datorren asteko Kopako partiduari gogotsu aurre egin ahal izango diote.

Azken aldian gol anitz jasotzen dituzte bilbotarrek neurketako aurreneko minutuetan eta gaur berriz huts egin du Athleticek. Baloia arean jarri dute eskuin hegaletik, defentsak gaizki urrundu baloia eta Apoñoren jaurtiketa Luquek jaso du bakar bakarrik eta sarera bidali du baloia 1-0ekoa egiteko.

Berehala piztu dira Caparrosen mutilak eta 5. minutuan Ion Velezek berdinketa egiteko aukera paregabea izan du, baina Goitiak ondo babestu du atea aurrelariarekin izan duen buruz-burukoan.

Lehen zati osoan aukera oparo eman dira area batean eta bestean. Zelai erdia jabe argirik gabe gelditu da eta partidua joan eta etorrikoa izan da. Llorentek eta David Lopezek alferrik galdu dute berdinketa lortzeko aukera. Luquek eta Bahak, bestalde, San Mameseko zaleak armailetatik altxarazi dituzte.

Zurigorrien gola ez da 37. minuturarte iritsi. Fran Yesteren jaurtiketa indartsua zutoin ondotik sartu da. Goitik ezin izan du ezer ez egin.

Atsedenaldira joan aurretik markagailuan aurreratzeko aukera bana izan dute bi taldeek.

Bigarren zatian gauzak ez dira asko aldatu. Athletic joko hobea eraskusten jarraitu du baina Malaga ez da kikildu eta aukera ederrak izan ditu. Izan ere, 63. minutuan berriz aurreratu dira markagailuan. Dudak falta atera du eta Lolok defentsa zurigorriaren hutsa aprobetxatu du buruz 2-1eko egiteko.

Kolpe gogorra izan da Athleticentzat. Hala ere, ortzak estutu dituzte eta erasoari ekin diote. Llorenteren gola heldu aurretik Amorebietak abisua eman du eta kanpora joan zaio baloia. Hurrengo minutuan, ordea, Llorentek ez du hutsik egin. Aurrelari nafarrak area ertzean kontrolatu du baloia 70.ean eta buelta emanda gol bikaina egin du ezkerrarekin. 2-2koa San Mamesen.

Partidua guztiz irekita zegoen. Alde batetik zein bestetik, hirugarren gola iristear zegoen. Welligtonek huts egin du aurrena Malagarentzat eta Iraolak minutu bat geroago. Ekinearen ekinez, saria aurkitu du Athleticek. 86. minutuan Toquerok bikain erdiratu du baloia eta Susaetak buruz, ongi gurutzatu du baloia. 3-2 eta eztanda egin du San Mames.

Jose Juan Luquek izan du neurketako azken abagunea baina ezin izan du berdinketa lortu Malagarentzat. Athletic tinko jarraitzen du sailkapenean postuak igotzen; 7garren oheratuko da gaur talde zurigorria.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Kopako finalerdietan sartu zen asteazkenan Sporting-en zelaian 1-2 irabazi ostean eta hurrengoko partidua Sevillaren aurka izango da. Kanporaketa honen joaneko partidua Sevillan jokatuko da Otsailaren 4ean 21.00etan Sanchez Pizjuan futbol zelaian.

Bestaldetik, kanporaketa erabakiko duen itzuliko neurketa martxoaren 4ean edo 5ean jokatuko da San Mamesen, baina dirudienez oraindik ez cluba ez dago zihur.

Erlazionatutako sarrerak

Athletic Kopako finalerdietan da Sporting 1-2 mendean hartu ostean. Carmeloren golarekin aurrea hartu dute asturiarrek, baina Gabilondok eta David Lopezek buelta eman diote markagailuari. Hurrengo kanporaketarako aurkaria bihar jakingo dute; Valentzia edo Sevilla izango da zurigorrien hurrengo hitzordua.

Joaneko 0-0eko berdinketarekin asko irabazita zuten bilbotarrek. Hala ere, ez diote ondo ekin neurketari. Partidua hasi eta berehala jaso dute gola Caparrosen gizonek. Atzealdean baloia galdu eta Carmelok, jaurtiketa gogor baten bitartez, Iraizoz gainditu du. Gauzak gaizki hasi dira Athleticentzat.

Manolo Preciadoren gizonek goian presionatu dute eta arazo anitz sortu diote talde zurigorriari. Etxekoen golari erantzuna emateko aukera bikaina izan du David Lopezek 3. minutuan baina gora joan zaio baloia.

Sportinek izan du baloiaren jabetza lehen zatian, baina gola egiteko aukerarik garbienak Athleticek izan ditu. Amorebietak eta Javi Martinezek berdinketa lortzeko bi abagune izan dituzte, baina haien burukadek ez dute Sergio Sanchezen atea zulatzerik izan.

Pixkanaka-pixkanaka Athletic bere lekua topatu du. Ohi bezala, baloi luzeekin Llorenteren nagusitasuna bilatu dute Sportingen area inguruan. Atsedenaldira joan aurretik, zurigorriak gora joan dira eta ekinearen ekinez saria lortu dute. 42.ean, Llorentek buruz utzi dio baloia Gabilondori eta Añorgakoak, area barruan, baselina ederra egin eta 1-1koa lortu du. Athletic Kopako finalerdietan zen.

Lehen zatiaren amaiera momenturik txarrenean iritsi zaio Athletici. Eskerrak indartsu atera dela Bilboko taldea aldageletatik. Indartsu eta gogotsu, bigarren zatia hasi eta gutxira garaipenaren gola sartu baitute zurigorriek. Orbaizek baloia lapurtu du zelai erdian. Pase milimetratua sartu dio David Lopezi eta errioxarrak ez du hutsik egin.

Yesteren zelairatzearekin batera, taldeak nagusitasuna berreskuratu du zelai erdian. Basauritarrak partiduaren erritmoa lasaitu eta egonkortasuna eman dio taldeari. Bere oinetan sortu da Orbaizek hirugarrena sartzeko izan duen aukera. Nafarraren jaurtiketa Llorenteren gorputzean ukitu eta desbideratuta joan da kanpora. Eta 73.ean, Yeste berriz protagonista. Bere falta jaurtiketa zutoinean jo du.

Norgehiagokaren azken txanpan Sporting bete-betean joan da neurketaren bila; beranduegi, ordea. Asturiarrek berdinketa lortzeko izan duten abagunerik argiena Iraizozek gelditu du.

Amaieran, garaipena Athleticentzat. Kopako finalerdietako aurkaria gogorra izango da baina, behintzat, itzuliko neurketa San Mamesen jokatuko dute zurigorriek.

Erlazionatutako sarrerak

Orain dela bi aste iurbentia Bilbao Basketek Damir Markotaren sarrera itxi egin zuen. Honen ondorioz, pibot fratsesa ACB ligatik kanpo uztea erabaki zen bere forma fisikoa hobe zezan. Nahiz eta ACB ligako taldetik kanpoan geratu, printzipioz Eurocup txapelketako partidatan jokatzekoa zen. Atzo iurbentiak jolastutako eta irabazitako (71-62) partidan ez zen Fred Weisen arrastorik ikusi, antza denez taldetik kanpo geratuko baita kontratua autsiz.

Weis 2004-2005 denboraldian ailegatu zen talde bilbotarraren hobekuntzan jokalari garrantzitsua izanez. Azken udan ez zuen bere selekzioan parte hartu, denboraldi hasierara beharrezko baino kilo gehiagorekin ailegatuz. Aurtengo denboradiko zenbakiak ohituta gintueneko baino zenbaki kaskarragoak egin ditu (2.3 puntu 4.4 errebote), Txus Bidorretak ez du gehiago jasan erabaki honetara ailegatuz.

Erlazionatutako sarrerak

Gaur bertan jakin da iragarpen ofizialan, Antonio Hidalgok talde nafartarran jokatuko duela ekainerarte. Hidalgo, Real Zaragoza taldetik datorrren 29 urtetako erdilaria da eta Osasunan jokatu baino leheh, Bartzelona B, Tenerife eta Malagako jokalaria izan da.

Beste aldetik, orain arte Eibar-ko presidentea izan den Jaime Barriusok bere dimisioa aurkeztu du arrazoi pertsonalak medio. Dimisio hau dela eta, Alex Aranzabal izendatu dute Eibarko presidente moduan.

Erlazionatutako sarrerak