Artxiboak: Urtarrila, 2009

Athletic-ek datorren asteazkenean jokatuko du Sporting-en aurkako bigarren partidua kopako finalerdietara pasatzeko asmoz. Athletic-ek iragarri duen moduan, El Molinon-en jokatuko den partidurako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai:

Athletic Clubek asteartean, urtarrilaren 27an, sarrerak jarriko ditu salgai bere bazkideentzat, San Mameseko txarteldegietan, Real Sporting eta Athletic Cluben artean urtarrilaren 28an, asteazkenean, El Molinon futbol zelaian jokatuko den Kopako partidarako.

Sarrerak San Mames futbol zelaiko txarteldegietan har daitezke. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Txarteldegien ordutegia honako hau izango da: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:00etara. Real Sportingek ezarritako prezioa 50 eurotakoa da.

Soberan baleude publikoarentzat ipiniko lirateke salgai asteazkenean 10:30etatik 12:00etara, sarrerak agortu bitartean.

Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen euskal futbol taldeak lehenengo mailako (Liga BBVA) eta bigarren mailako (Liga Adelante) sailkapenetan:

LEHEN MAILA - Liga BBVA

1
Bartzelona
53
2
R.Madril
39
3
Sevilla
38
4
Balentzia
34
5
Villareal
34
6
Atletico
32
7
Malaga
32
8
Deportivo
31
9
Racing
28
10
26
11
Getafe
24
12
Valladolid
24
13
Almeria
24
14
Sporting
24
15
Recreativo
23
16
Betis
21
17
Numancia
20
18
Mallorca
17
19
Espanyol
16
20
14

BIGARREN MAILA - Liga Adelante

1
Xerez
37
2
Tenerife
34
3
Hercules
33
4
Zaragoza
33
5
Castellon
33
6
Salamanca
33
7
Reala
32
8
Levante
32
9
Rayo
31
10
Celta
31
11
Girona
31
12
Huesca
29
13
Murcia
28
14
Gimnastic
27
15
Las Palmas
27
16
Albacete
27
17
Elche
26
18
Alaves
23
19
Cordoba
21
20
Eibar
21
21 Alicante
15
22 Sevilla At
9

Erlazionatutako sarrerak

Athleticek ezin izan dio eutsi 2009ko bolada onari eta 2 eta 1 galdu du Almeriaren aurka bigarren itzuliaren aurreneko neurketan. Caparrosen mutilak ez dira batere fin ibili lehen zatian eta bigarrenean markagailuari buelta ematen saiatu diren arren, aldea murriztea baino ez dute lortu. Azkenean, puntuak etxean gelditu dira.

Ohikoak ez diren zenbait jokalari zelairatu ditu Utrerako entrenatzaileak Kopako itzulian pentsatuta eta jokaldia ez zaio ondo atera. Gaurkoan talde zurigorriak ez zuen ematen aurreko egunetako talde berbera. Hugo Sanchezen gizonek nahi bezala jokatu dute lehenbiziko 45 minutuetan eta horren ondorioz, aurrea hartu du Almeriak 25.ean. Irineyren jaurtiketa indartsuak langa jo du eta aldaratzea Juanma Ortizek jaso eta ate barrura bidali du.

Gaurkoan, Yestek izan du taldearen jokoa sortu eta gidatzeko erantzukizuna eta basauritarra ez da gai izan, lehen zatian behintzat. Gola jaso eta 8 minutura Almeriak aldea handitzeko aukera paregabea izan du, baina Iraizozek erantzun ona eman dio Sorianoren burukadari. Etxekoen bigarren golean, ordea, nafarrak ezin izan du ezer ez egin. Kalu Ucheren errematea atezainaren eskuin zutoinetik sartu da. Eskerrak gutxira epaileak txistua jo duela atsedenaldia adierazita.

Bigarren zatiari kemenez ekin dio talde bilbotarrak. Del Olmok 2-1ekoa sartzeko aukera paregabea izan du hasierako minutuetan baina Alves atezaina azkar ibili da eta baloia ez da barrura joan. Gutxi iraun zaio Athletici indar hori eta Almeriak lehen zatiko nagusitasuna berreskuratu du. Fernando Llorente ez zegoen zelaian eta hori izugarri nabaritu dute zurigorriek. Toquerok ez ditu nafarrak bezain beste baloi irabazten eta atzelariek ez dituzte hain gorriak ikusi gaurkoan zurigorriak gelditzeko.

Baloi luzeekin zeregin gutxi izango zuela ikusita, Athleticek kontraerasoen bidez eraman du arriskua Alvesen area ingurura. 65. minutuan, Toquerok pase paregabea eman dio buruz Del Olmori eta honek, bakar-bakarrik atezainaren aurrean, Alves gainditu eta 2-1koa egin du.

Orbaiz, David Lopez eta Iñigo Velez bigarren zatian sartu dira eta beste itxura bat eman diote taldeari. Golak, gainera, urduri jarri ditu Hugo Sanchezen gizonak eta Athletic berdinketaren bila joan da burubelarri. Lortu ez badu, Alves atezainaren lan politagatik izan da. Zurigorriak ia-ia ozpatu duten bi baloi atera ditu Alvesek.

Amaieran, Athletic ez da Almeriaren atea birritan zulatzeko gai izan eta esku hutsik itzuli da Bilbora. Kopako final laurdenetarako itzuliko neurketan gauzak beste era batera egin behar izango dituzte zurigorriek sailkapena lortu nahi badute.

Erlazionatutako sarrerak

Arratsaldeko 17.00etan, Almeria eta Athletic-en arteko partidua jokatuko da Mediterraneo zelaian. Nahiz eta Caparrosen deialdian egon, Amorebietak ezin izango du partidu hau jokatu gastreonteritisa hartu duelako azken momentuan.

Beraz, gaurko partidurako Caparrosen deialdia horrela geratzen da, Llorente, Iraola eta Ion Vélezi atsedena eman ondoren:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, Del Olmo, David Lopez, Garmendia, Yeste, Gabilondo, Iñigo Velez, Armando, Susaeta, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Iñaki Muñoz, Etxeita eta Balenziaga.
  • UD Almeria: Diego Alves, Esteban, Bruno, Carlos García, Acasiete, Chico, Mané, Soriano, Iriney, Juanito, Corona, Juanma Ortiz, Ortiz, Negredo, Kalu Uche, Solari, Crusat y Piatti.

Erlazionatutako sarrerak

Boulder Liga, 2002an hazi zen Gasteizko boulder zentroen ekimen bezala Boulderreko eskalada sustatzeko. 2009ko Boulder zirkuitoaren datak hauek dira:

  • Urtarrilak 31 - Estadio Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 14 - Gimnasio K2 Vitoria-Gasteiz
  • Otsailak 28 - Amurrio Pol. Bañueta
  • Martxoak 14 - Hegoalde Vitoria-Gasteiz

Lehiaketak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik aurrera eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena 8 euroren truke Boulder ligaren webgunean. 2009ko Boulder Ligak sei lehiaketa kategoria ditu: emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia, emakumezkoen elitekoa, gizonezkoen elitekoa eta 18 urtez beherako gizonez eta 18 urtez beherako emakumezkoena.

Iturria | Euskal Mendi Federazioa

Erlazionatutako sarrerak