
Maiatzaren 24an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioa ospatuko da Zegamako gipuzkoar herrian eta honetan parte hartzeko aurreinskripzioa Urtarrilak 30rarte egongo da zabalik. Maratoiaren zortzigarren edizioa goizeko 9tan hasiko da, 42,195 kilometroko luzera izango du eta neurketa hau World Skyrunning-erako puntuagarria izango da.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren VIII. edizioaren sariak hauek izango dira:
Gizonezko Absolutoak :
- 1º. Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan
- 2º. Garaikurra eta 600 € eskudirutan.
- 3º. Garaikurra eta 300 € eskudirutan .
- 4º. 150 € eskudirutan.
- 5º. 100 € eskudirutan.
Beteranoak:
- 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
- 2º Garaikurra.
- 3º Garaikurra.
Emakumezko Absolutoak
- 1ª Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan.
- 2ª Garaikurra eta 600 €ko eskudirutan
- 3º Garaikurra eta 300 € eskudirutan.
Beteranak:
- 1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
- 2º Garaikurra.
- 3º Garaikurra.
Tarteko helmuga
- Sailkatutako lehen emakumezkoa: 100 € eskudirutan.
- Sailkatutako lehen gizonezkoa: 100 € eskudirutan.
Honetan parte hartzeko, antolatzaileen webgunean izena eman dezakezue eta partaide bakoitzak ze postuan irtengo den jakiteko zozketa, Otsailaren 20an egingo da Zegamako Udaletxean arratsaldeko 18:00etan.
Informazio gehiago | Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 23rarte Goi mendiari buruzko jardunaldiak egingo dira Gasteizko Estadio Aretoan et Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan. Jardunaldi hauen 13. edizioan, ospe handiko lau mendizale parte hartuko dute: Juan Vallejo, Rufo Ganuza, Alberto Zerain eta Carlos Soria.
Gainera, Goi mendiari buruzko ekitaldi honetan jardunaldi teknikoak (estadio aretoan) eta film-emanaldiak (vital kutxa aretoan) nahastuko dira eskaintza erakargarria osatzeko. Jardunaldi teknikoa k 18.15etan izango dira eta zinema emanaldiak 20.15etan, dena doan!
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak
Hona hemen euskal futbol taldeak lehenengo mailako (Liga BBVA) eta bigarren mailako (Liga Adelante) sailkapenetan:
LEHEN MAILA - Liga BBVA
|
1
|
Bartzelona
|
50
|
|
2
|
R.Madril |
38
|
|
3
|
Sevilla
|
38
|
|
4
|
Balentzia
|
34
|
|
5
|
Villareal
|
33
|
|
6
|
Atletico
|
31
|
|
7
|
Malaga
|
31
|
|
8
|
Deportivo
|
30
|
|
9
|
|
26
|
|
10
|
Racing
|
25
|
|
11
|
Sporting
|
24
|
|
12
|
Valladolid
|
23
|
|
13
|
Betis
|
21
|
|
14
|
Getafe
|
21
|
|
15
|
Almeria
|
21
|
|
16
|
Recreativo
|
20
|
|
17
|
Numancia
|
20
|
|
18
|
Espanyol
|
15
|
|
19
|
Mallorca
|
14
|
|
20
|
|
13
|
BIGARREN MAILA - Liga Adelante
|
1
|
Xerez
|
34
|
|
2
|
Zaragoza |
33
|
|
3
|
Tenerife
|
33
|
|
4
|
Hercules
|
32
|
|
5
|
Castellon
|
32
|
|
6
|
Salamanca
|
32
|
|
7
|
|
31
|
|
8
|
Celta
|
31
|
|
9
|
Huesca
|
29
|
|
10
|
Levante
|
29
|
|
11
|
Rayo
|
28
|
|
12
|
Girona
|
28
|
|
13
|
Gimnastic
|
27
|
|
14
|
Las Palmas
|
27
|
|
15
|
Elche
|
25
|
|
16
|
Albacete
|
24
|
|
17
|
|
23
|
|
18
|
Murcia
|
22
|
|
19
|
Cordoba
|
21
|
|
20
|
|
21
|
| 21 |
Alicante |
12
|
| 22 |
Sevilla At |
9
|
Erlazionatutako sarrerak
18
Urt
Egilea janirefragua
Atheticek 3 puntuak lortu ditu gaur Valentzia 3-2 menderatuta eta azken jardunaldietako martxa bikainari eutsi dio San Mameseko zaleen gozamenerako. Aspaldi ez zen ikusten halako ikuskizunik Katedralean; izan ere, neurketaren erritmoa bizi-bizia izan da eta bi taldeek azken minutura arte borrokatu dute. Llorentek luzapenean sartutako penaltiari esker eskuratu dute zurigorriek garaipena.
Amaieran 3 puntuak lortu arren, partidua maldan gora jarri zaio Athletici hasiera-hasieratik. 2. minutuan Matak pase ederra sartu dio Villari eta asturiarrak ez du hutsik egin. Ezer gutxi egiteko aukera izan dute atzelari bilbotarrek.
Caparrosen mutilak ez dira kikildu eta gola bilatzeari ekin diote. Llorente eta Ion Velez bilatu dute etengabe Valentziaren area barruan eta defentsak gorriak ikusi ditu bi aurrelariak gelditzeko. Hegaletako jokalarien jokoa eteteko ere arazo handiak izan ditu Unai Emeryren taldeak. Berdinketa, hain zuzen, David Lopezek eskuin hegaletik egindako jokaldi baten ostean iritsi da. Errioxarraren erdiraketa Gabilondok bidali du sare barrura. Banakoa San Mamesen. Golarekin zurigorriak suspertu dira eta arrisku handia eraman dute etsairen areara. Dena den, Valentzia ez da atzean sartu eta berriz izan ditu margakagailuan aurrea hartzeko aukerak. Ez dute asmatu, behintzat 29. minutura arte. Ondo lotutako jokaldi baten bitartez 2-1ekoa egin dute Valentziakoek. Joaquinek lerro-artean sartu dio baloia Angulori eta asturiarraren erdiraketa Morientek sartu du.
Athleticen erantzuna atsedenaldira iristeko 3 minutu falta zirela heldu da. David Lopezek falta atera du eta Javi Martinezek buruz berdindu du berriz neurketa. Eta hurrengo minutuan Llorentek Athletic aurretik jartzeko aukera kanpora bota du.
2-2 joan dira aldageletara. Bigarren zatian partiduak ez du erritmorik galdu. Aukera anitz ikusi dira area batean eta bestean, eta Valentzia beste gol bat sartzeko zorian izan da aurreneko minutuetan. Joaquinek langara bidali du baloia 48.ean eta Matak kanpora minutu gutxira. Athleticen aldetik, Javi Martinezek, Llorentek eta David Lopezek izan dituzte abagunerik argienak.
Iraizozen lana ere erabakigarria izan da, baita estrategia-jokaldiak ere. Garaipenaren gola, hain zuzen, korner baten ondorioz heldu da. Iraolak penalti puntuan jarri du baloia, Javi Martinezek buruz utzi dio Llorenteri eta honek jaurtiketa egiterakoan Fernandesek besoa heldu dio. Aurrelari nafarra lurrera joan da eta epailea ez da okertu penaltia adierazita. Athleticeko pitxitxiak berak hartu du baloia eta barrura botata, garaipena eman dio talde zurigorriari.
Indarrez ekin dio Bilboko taldeak 2009. urteari eta jarraian 7 jardunaldi daramate lehoiek partidurik galdu gabe. Jaitsiera-postuak 11 puntura utzi dituzte dagoeneko Caparrosen gizonek. Arratsaldeko albiste txarra Athleticeko jokalariek ikusi dituzten txartel horiak izan da. Ociok eta Javi Mrtinezek bostgarrena ikusi dute eta ezin izango dute hurrengo neurketa jokatu.
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, arratsaldeko 18.30etan, Realak Levante-ren aurkako partidua jokatuko du Balentzian kokatutako Ciutat de València zelaian.
Realak gaurko partiduan garaipena lortzen badu, kanpoan irabazten duen bigarren partidua izateaz gain, bigarren mailako sailkapen nagusian salto garrantzitsua emateko aukera izango du.
Dena den, Lillok ezin izango du River Plate taldetik etorritako azken fitxaketa erabili, Abreu hain zuzen ere, eta honen debuta datorren partiduan izango da.
Arratsaldean zelaian egongo diren jokalariak hauek dira:
- Reala: Bravo, Gerardo, Mikel González, Ansotegi, Castillo; Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Serio, Marcos eta Agirretxe
- Levante: Mora, Cerra, Tena, Ballesteros, Ãngel, Xisco Nadal, Iborra, Pallardó, Pina, Rubén eta Geijo.
Erlazionatutako sarrerak