Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Urtarrila | Kiroldegi - Part 4
Artxiboak: Urtarrila, 2009

Atzo jakin genuen bezala, Athletic-ek garaipena lortu zuen Osasunaren aurkako partiduan (2-0) eta Kopako finale laurdenetan izango da. Finale laurdenetan Asturiasko Sporting taldea izango du aurrean Athletic-ek eta kanporaketaren lehen partidua San Mamesen izango da.

Hauek dira aste honetan jokatuko diren Kopako finale laurdenetako partidu guztiak:

  • Athletic - Sporting - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Espanyol - Bartzelona - Urtarrilak 21 -21:00etan
  • Mallorca - Betis - Urtarrilak 22 -21:00etan
  • Balentzia - Sevilla - Urtarrilak 21 -21:00etan

Erlazionatutako sarrerak

Joaneko 1-1eko emaitzaren ostean, Athleticek 2-0 hartu du gaur mendean Osasuna San Mamesen eta Sportingen aurka neurtuko ditu indarrak Kopako final laurdenetan.

Partiduko aurreneko minutuetatik bideratu du kanporaketa talde zurigorriak. 5. minutuan Osasunaren defentsaren hanka sartzearen ondorioz, Gabilondok lehen gola egin du Athleticentzat. Ez dira fin ibili atzerari gorritxoak eta bakarrik utzi dute Añorgakoa.

Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Osasunari eta ez da gai izan 90 minututan markagailuari buelta emateko. Zelai erdian jaun eta jabe izan dira erdilari zurigorriak; Caparrosen gizonen jokoa Javi Martinezen eta Orbaizen hanketan sortu da eta nagusitasun hori neurketa bideratzeko baliatu du Bilboko taldeak.

Bigarrena sartzeko aukera 10 minutu geroago izan du Athleticek. 16.ean, Llorenteren jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora Ricardoren esker zutoinetik. Eta 2 minutu geroago, partidua ia erabakita utzi duen gola iritsi da. Susaetaren jokaldi polit baten ondorioz Ion Velezek baloia jaso eta bere jaurtiketa Josetxok desbideratu du ate barrura. 2-0ekoa Athleticentzat.

Bigarren gol horrek oso ukituta utzi du talde nafarra eta ezin izan du hortik aurrera burua jaso. Saiatu da, Sunnyren burukada bat tarteko, baina ezin izan du Iraizozen atea zulatu.

Aldageletatik bueltan, Athleticen nagusitasunak gora egin du Gabilondo bikain baten eskutik. Gipuzkoarrak behin eta berriz eraman du arriskua Ricardoren ate ingurura. 55. minutuan hirugarrena egiteko zorian egon da baina nafarren atezaina fin ibili da eta baloia kornerrera bota du. Talde zurigorriak ez dio aukerarik eman Osasunari eta gorritxoek, gainera, ez dute aprobetxatu norgehiagoka osoan izan duten abagune argi bakarra. 62.ean epaileak Gabilondok Portillori egindako penaltia ikusi du. Aurrelariak berak hartu du bere gain penaltia botatzeko erantzukizuna eta huts egin du. Gaizki jaurti du Portillok eta Iraizozek baloia gelditu du.

Camachok Delporte eta Pantiani zelairatu ditu eta horiekin Osasunak pixkat hobetu du bere jokoa; beranduegi, ordea. Gabilondoren eta Josetxoren aukera banarekin ostean amaitu da neurketa. Iruñeako taldeak Ligan jarri ahal izango ditu orain indar guztiak. Athleticek, tartean, Kopako finala jokatzeko ametsari etsiko dio. Zurigorrien hurrengo erronka Sporting menderatzea.

Erlazionatutako sarrerak

Azken egunetan, Deportivo Alaves-eko zuzendaritzak, taldea indartzeko bi fitxaketa berri egin ditu. Alde batetik, Dani Castellano jokalari kanariarra etorri da Mallorcatik eta ekainaren 30era gedltiduko da Gasteizko taldean. Beste aldetik, Pablo de Lucas-en fitxaketa iragarri zen pasaden astean.

Pablo de Lucas 22 urte ditu, Sporting taldetik dator eta 2010. Urteraino doan kontratua sinatu du Deportivo Alaves-en kokatzeko.

Bi jokalari hauen laguntzarekin, bigarren mailako ligaren sailkapen nagusian igotzea espero dugu.

Iturria | Alaves

Erlazionatutako sarrerak

Errege Kopa

Gaur goizean Madrilen izandako zozketan Errege Kopako laukia osatu da. Tau Baskoniak, txapelketan parte hartuko duen talde euskaldun bakarra, final laurdenetan Pamesa Valencia izango du aurkari bezala. Partida irabaziz gero, Bartzelona eta Real Madrilen arteko norgehiagokan txapelduna ateratakoaren aurka ikusiko da. Laukiaren bestaldean Dkv Juventut - MMT Estudiantes eta Unicaja - Kalise Gran Canaria izango dira partidak.

Errege kopa Madrilen ospatuko da otsailaren 19tik 22ra. Sarreren salmenta zozketaren bidez egingo da ACB.com webgunean, zozketan parte hartzeko izen-abizenak eman beharko dira asteazkenetik aurrera.

Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen euskal futbol taldeak lehenengo mailako (Liga BBVA) eta bigarren mailako (Liga Adelante) sailkapenetan:

LEHEN MAILA - Liga BBVA
1
Bartzelona
45
2
R.Madril
35
3
Sevilla
35
4
Balentzia
34
5
Atletico
30
6
Villareal
30
7
Deportivo
30
8
Malaga
28
9
Sporting
24
10
Valladolid
23
11
23
12
Racing
22
13
Getafe
21
14
Almeria
20
15
Numancia
20
16
Betis
18
17
Recreativo
17
18
Espanyol
15
19
14
20
Mallorca
14

BIGARREN MAILA - Liga Adelante

1
Xerez
33
2
Zaragoza
33
3
Salamanca
32
4
Tenerife
30
5
Hercules
29
6
Castellon
29
7
Levante
29
8
Huesca
28
9
28
10
Celta
28
11
Girona
28
12
Gimnastic
27
13
Rayo
27
14
Las Palmas
26
15
Albacete
24
16
Elche
22
17
21
18
20
19
Murcia
19
20
Cordobes
18
21 Alicante
12
22 Sevilla At
9

Erlazionatutako sarrerak