Artxiboak: Urtarrila, 2009


Athletic-ek Yeste gabe jokatu beharko du gaur Athletico-ren aurkarko partidua, jokalariaren abduktoreetako mina dela eta. Vicente Calderon-en izango den partidua arrsatsaldeko 17.00etan hasiko da eta zelaian agertzeko aukera duten jokalariak hauek dira :

  • Athletic-en deialdia: Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, Amorebieta, David Lopez, Llorente, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez, Javi Martinez eta Etxeita.
  • Atletico-ren hamaikakoa: Leo Franco; Seitaridis, Ujfalusi, Domínguez, Antonio López; Camacho, Maniche, Simão, Maxi; Forlán eta ‘Kun’ Agüero

Iturria | Athletic

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 25ean Donostiako LIV Nazioarteko Krosa egingo da Zubietako Hipodromoan. Ekitaldi garrantzitsu hau Gipuzkoako Atletismo Federaziok antolatu du eta goizeko 10:00etan hasiko da.

Krosaren proben distantziak 1.950 eta 10.000 metro artekoak izango dira, kategorien arabera, eta honetan parte hartzeko Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egoitzan eman behar da izena urtarrilaren 19ko 20:00ak baino lehen.

Informazio gehiago | Gipuzkoako Atletismo Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Azken 10 minutuetan erabaki da Athleticen eta Osasunaren arteko Kopako final zortzirenetako joaneko neurketa. Osasunak aurrea hartu du Pandianik 82.ean sartutako golari esker, baina Llorentek kanporaketa berdindu du luzapenean. Amaieran, 1-1 eta nork eskuratuko duen hurrengo faserako txartela San Mamesen erabakiko da.

Hotza ez ezin, partidu aspergarria ere jasan behar izan dute Reyno de Navarran bildu diren jarraitzaileek. Joko ikusgarririk ez eta aukera gutxi gainera. Bi taldeak noraezean ibili dira minutu azkoz, baloiarekin zer egin jakin gabe. Ez bata eta ez bestea, ez dira erritmoa kontrolatzeko gai izan eta zelai erdiak ez du jaberik izan.

Osasunak eraman du arriskurik handiena etsaiaren area ingurura, baina ez ditu abagune garbirik izan. Gorritxoak hegaletatik saiatu dira gola sartzen baina Athleticen defentsa sendotasunez atera ditu baloiak Iraizozen area ingurutik. Bilboko taldea, ordea, baloi luzeak baliatuta saiatu da aurrea hartzen. Dena den, gaurkoan etxekoen atzeko gizonek hurbil-hurbiletik zaindu dute Fernando Llorente eta zurigorrien aurrelariak gorriak ikusi ditu defentsa saihesteko.

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu, 82. minutura arte behintzat. Pandianik aurrea hartu die Amorebieta eta Iraizozi, baloi solte bat jaso du area barruan eta sarera bidali du uruguaitarrak. Zoratu egin dira jarraitzaile nafarrak partidua bukatzear zegoela ikusita. Baina epaileak txistua jo arte ez dira norgehiagokak amaitzen eta Osasunak larrutik ordaindu du azken minutuetako lasaitasuna. 92. ean Llorentek Ricardo atezainaren aldaratzea aprobetxatu du partidua berdintzeko.

Kopako final zortzirenetako kanporaketa irekia dagoen arren, Athleticek errazago dauka aurrera egitea etxetik kanpo sartu duen golari esker.

Erlazionatutako sarrerak

Osasuna eta Athletic-en arteko euskal derbia izango dugu gaur kopako final-zortzirenetan. Partidua gaueko 21.00etan jokatuko da Osasunako “Reyno de Navarra” futbol zelaian eta epaile moduan Alvarez Izquierdo egongo da.

Final-zortzirenetako lehen partidu honetan, hauek izango dira bi taldeetan jokatu duten jokalariak:

  • Athletic: Iraizoz, Toquero, Amorebieta, Llorente, Gabilondo, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Aitor Ocio, Ion Velez, Javi Martinez, Etxeita eta Balenziaga.
  • Osasuna: Ricardo, Roberto, Javier Flaño, Miguel Flaño, Josetxo, Sergio, Monreal, Juanfran, Nekounam, Vadócz, Sunny, Masoud, Delporte, Ezquerro, Pandiani eta Portillo.

Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilak 16tik 25rarte, Euskal tenis federazioak antolatzen duen tenis txapelketa izango da “Club de campo Laukariz”ko kirol-instalazioetan. Txapelketa honetan parte hartzeko epea zabalik dago Urtarrilak 13rarte eta izena emateko telefonoz egin daiteke: 946156370.

  • Data: Urtarrilak 16tik 25rarte.
  • Prezioa: 15 euro.
  • Zozketa: Urtarrilak 14 goizeko 10.00etan Laukariz-en.

Informazio gehiago | Euskal Tenis Federazioa

Erlazionatutako sarrerak