Artxiboak: Martxoa, 2009

Miguel Indurain Sari Nagusia

Datorren larunbatean, Apirilak 4, Miguel Indurain Sari Nagusia egingo da Lizarrako Nafartar udalerrian. Sari nagusia goizeko 12:30etan hasiko da Lizarran bertan eta 191km ostean, txirrindulariak Puyko Andre Maria Basilikan deituriko portuan amaituko dute lasterketa arratsaldeko 17.30etan inguru.

Hona hemen lasterketako ibilbidearen xehetasunak:

Miguel Indurain Sari Nagusia - Ibilbidearen profila

Miguel Indurain Sari Nagusian estatuko eta nazioarteko hamabost txirrindularitza taldeak partu hartuko dute:

  1. Caisse D’Epargne
  2. Euskaltel Euskadi
  3. Agr2 La Mondiale
  4. Team Katusha
  5. Fuji-Servetto
  6. Team Saxo Bank
  7. Team Milram
  8. Cofidis Le Credit En Ligne
  9. Liquigas
  10. Cervelo Test Team
  11. Xacobeo Galicia
  12. Andalucia Caja Sur
  13. Contenpolis-Ampo
  14. Orbea
  15. Burgos Monumental-Castilla y León

Azkenik, Lizarrera hurbiltzeko aukera izango ez bazenu, Euskal Telebistatik eta Teledeportetik telebistatuko dute.

Informazio guztia | Club Ciclista Estella

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Athletic Kopa - Finalera

Athletic eta Bartzelona aurrez aurre jarriko duen Kopako Finalaren partidua San Mames zelaian ikusteko aukera, 3 ordutako iraupena izan du besterik ez. BBK entitateak salgai jarri dituen 35.286 sarrerak, 90 minututan agortu dira (10.00etatik 13.00etara bitartean): 29.686 kutxazainetan eta 5.600 internetez.

Hurrengo maiatzaren 13an, Balentziako Mestalla futbol zelaian jokatuko den partidarako Athleticeko bazkideentzako esklusiboki zuzenduta dauden sarreren eskaera egin daiteke iada eta dagoeneko 9.000 bazkide jarri dira harremaneta Clubarekin sarrera hauek eskatzeko.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herriko Itzulia - Logo

Apirilaren 6tik 11ra, Euskal Herriko itzulia ospatuko da euskal errepideetan zehar eta honetan eliteko 198 txirrindulari hartuko dute parte. Hau da aurtengo Euskal Herriko itzulian parte hartuko duten taldeen zerrenda:

  1. Astana
  2. Euskaltel Euskadi
  3. Cervelo Test Team
  4. Quick Step
  5. Team Saxo Bank
  6. Caisse D’Epargne
  7. Francaise des Jeux
  8. Katusha
  9. Ag2r La Mondiale
  10. High Road
  11. Lampre - N. G. C
  12. Rabobank
  13. Bouygues Telecom
  14. Garmin - Slipstream
  15. Liquigas
  16. Cofidis
  17. Silence Lotto
  18. Team Milram
  19. Fuji Servetto
  20. Contentoplis - Ampo

Erlazionatutako sarrerak

Hiru Mendi Zerrak Martxa AltsasunDatorren Larunbatean, Apirilak 4an, Hiru Mendi Zerrak martxaren bigarren edizioa egingo da Altsasun. Martxa hau Altsasuko Mendigoizale taldearen ekimena da eta honen helburu nagusia, mendizaletasuna sustatzea eta Urbasa, Alzania eta Aralarko ingurunea ezagutaraztea da.

Mendi Zerak Martxa bi hibilbide mota izango ditu:

  • Hibilbide handia: 47 km eta 2300 metrotako igoerako desnibela.
  • Hibilbide txikia: 26 km eta 900 metrotako igoerako desnibela

Martxa honetan parte hartzeko, hurrengoko formularioa bete dezakezue Apirilaren 2an baino lehenago. Hibilbide handia goizeko 7:00etan hasiko da eta txikia 8:00etan.

Informazio guztia | Altsasuko Mendigoizaleak

Erlazionatutako sarrerak

Bat Formula - Australiako Sari Nagusia

Gaur, Martxoak 29, Bat Formulako denboraldi berria hasi da Australiako Sari Nagusiarekin eta lehenengo hitzordu honetan Brown GP taldearen Jenson Button pilotuak irabazle bezala amaitu du lasterketa. Buttonekin batera, Rubens Barrichello taldekidea eta Lewis Hamilton igo dira podiumera eta Alonso berriz, bosgarren postuarekin konformatu behar izan du.

Australiako Sari Nagusiaren sailkapena eta sailkapen nagusia, denboraldiko lehen froga izateagatik, horrela geratzen da:

  1. Jenson Button (GBR) Brawn GP-Mercedes
  2. Rubens Barrichello (BRA) Brawn GP-Mercedes
  3. Lewis Hamilton (GBR) McLaren-Mercedes
  4. Timo Glock (GER) Toyota
  5. Fernando Alonso (ESP) Renault
  6. Nico Rosberg (GER) Williams-Toyota
  7. Sebastian Buemi (SUI) Toro Rosso-Ferrari
  8. Sebastien Bourdais (FRA) Toro Rosso-Ferrari
  9. Adrian Sutil (GER) Force India-Mercedes
  10. Nick Heidfeld (GER) BMW Sauber
  11. Giancarlo Fisichella (ITA) Force India-Mercedes
  12. Jarno Trulli (ITA) Toyota
  13. Mark Webber (AUS) RBR Renault
  14. Sebastian Vettel (GER) RBR-Renault
  15. Robert Kubica (POL) BMW Sauber
  16. Kimi Raikkonen (FIN) Ferrari

Bat Formularen hurrengoko hitzordua Malasiako Sari Nagusia izango da Apirilaren 5an.

Erlazionatutako sarrerak