
Apirilaren 6tik 11ra, Euskal Herriko itzulia ospatuko da euskal errepideetan zehar. Aurten, Euskal Herriko Itzulia eta Euskal Bizikleta batera egingo da eta sei etapatan banatutako txapelketa berri honetan 829 kilometroko ibilbidea egingo dituzte txirrindulariek.
Ataunen hasi eta Zallan amaituko den Euskal Herriko itzuliaren sei etapak hauek izango dira:
1. etapa: Ataun-Ataun
2. etapa: Ataun-Villatuerta
3. etapa: Villatuerta-Eibar
4. etapa: Eibar-Gueñes
5. etapa: Gueñes-Zalla
6. etapa: Zalla-Zalla
829 kilometro, 34 mendate, erloju kontrako azken etapa eta honetan parte hartuko duten 30 taldeek, txirrindularitza zaleentzako ikuskizun polita eskeiniko dute dudarik gabe.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak

Kantabriako surf federazioak, probintzia honetan egingo de Pirate Contest txapelketara gonbidatu ditu Euskal Herrian federatuak daude bodyboarderrak. Pirate Contest 09 txapelketa Apirilaren 10-11an izango da Los Locos hondartzan eta ENESEU elkarteak antolatutako ekimena da Playground Riders Shp-aren laguntzarekin.
Gonbidapen honetaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da estatu mailan dauden edozein surf federazioan federatuta egotea.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak
Aste honetan, Athletic eta Petronor enpresaren arteko lankidetzaz sortu den iragarki berria aurkeztu da. Ikusiko duzuenez, iragarkiaren protagonista nagusia Athleticen kamiseta eta kopako finala da:
Iragarkiaren aurkezpenan Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentea eta Josu Jon Imaz, Petronorreko presidentea egon ziren.
Iturria | Athletic-club.net
Erlazionatutako sarrerak

Realaren presidenteak, Castillo eta Dia de Cerioriren kontratuen berrikuntzaren atzetik dabilela baieztatu zuen atzo Mutrkiun. Denok dakigunez, Athleticek Diaz de Cerio fitxatu nahian dabil aspalditik eta dirudienez, Bilboko taldearekin lau denboraldietarako tratua egina dauka atzo egunkari baten agertu zen bezala.
Bestaldetik, Aperribayk hurrengoko hitzekin ezeztatu zuen berriro ere Athletic eta Diaz de Cerioren arteko tratua sinatua dageoela: “”Ez dut horren berririk” esan du Aperribayk. “Oraingoz negoziaketak irekita daude. Bi jokalariei eskeintza argia de eta biak mantentzen ditugu. Erantzunen zai gaude”.
Iturria | Realsociedad.com
Erlazionatutako sarrerak

Datorren hilabeteko lehenego Igandean, Apirilak 5an, Ollargan Parke lasterketa herrikoiaren XI. edizioa egingo da goizeko 11.00etatik aurrera. Lasterketa D.Felix Alonso enparantzan hasiko da eta korrikalarien prestakuntzaren arabera, froga ezberdinak egongo dira:
- Umeentzako lasterketa: 2.442m – Parkeari buelta bat.
- Helduentzako lasterketa:
- 4884m –2 buelta.
- 9768m – 4 buelta.
- 14.652 – 6 buelta.
Lasterketa honetan parte hartzeko prezioa hauxe da:
- Umeak – 3 euro.
- Helduak – 6 euro. (10 euro lasterketa egunean izena ematen bada).
- EHUko ikasleak doan.
- Ordutegia: Goizeko 10.00etatik – 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik – 20.00etara.
Informazio gehiago | Clubbhm.com
Erlazionatutako sarrerak