Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Martxoa | Kiroldegi - Part 4
Artxiboak: Martxoa, 2009

Osasunako jokalaria den Sunnyk, bi hilabeterako baja izango da astearte honetako entrenamenduan eskumako belaunaren meniskoa apurtu eta gero. Honen ondorioz, ebakuntza egingo diote jokalariari eta bi hilabete inguru izango da zelaitik kanpo. Denboraldi honetan, Sunnyk 43 minutu jokatu ditu besterik ez, beraz nahiko zaila izango da aurten berriro ere kamiseta gorriarekin zelai gainean ikustea.

Osasunaren hurrengoko partidua, Espanyol taldearen aurka izango da El Sadar futbol zelaian, Igandeko 17.00etan.

Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Martxoak 19, Zestoako Kros Herrikoiaren XXI. edizioa egingo da goizeko 10.00etatik aurrera. Lehenengo lasterketak benjamin, alebin eta infantil mailakoak izango dira eta 11.30etan helduen txanda helduko da, 8.567 m. luzeerarekin gizonezkoentzat eta 5.607m. luezeerarekin emakumezkoentzat.

Izena emateko epea ez da oraindik amaitu, beraz biharko 10.30etararte izango duzue 3 eurotako kuota ordaintzeko (lasterketan bertan). Lasterketa guztien irteerak Gurutzea plazatik egingo dira eta helmuga berriz, herriko plazan izango da.

Iturria | Tiramillas.net

Erlazionatutako sarrerak

Martxoan 28an, kirola eta bizikleta maite dutenentzat zuzendutako primerako ekimena egingo da Bilbon: Bilbao - Bilbao Zikloturisten Martxa. Martxa herrikoi honen irteera Deustuko Zubitik egingo da 8.30etatik 9.30etara bitartean, 5 irteera egingo dira 15 minutuan behin, parte-hartzaile bakoitzari ordutegi malgutasun erosoa emateko.

Ibilbideak ez du mendi-zailtasun handirik bere 114 kilometroetan eta helmugara 13:00etatik 14:30etarako tartean iritsi beharko da. Hona hemen martxaren ibilbidearen argazkia:

Bilbao - Bilbao Zikloturisten Martxan parte hartzeko, Zubiarteko merkataritza-zentruan eman dezakezue izena hurrengoko ordutegian:

  • Osteguna, Martzoak 26 18:00tik 20:00 ra
  • Ostirala, Martzoak 27 18:00tik 20:00 ra
  • Larunbata, Martzoak 28 10:00tik 20:00 ra
  • Igandea, Martzoak 29 07:00tik 09:00 ra
  • Ziklismoko federazioaren lizentzia aurkeztuz gero izena ematerakoan -> 9 €
  • Federazioaren lizentziarik gabe (egun bateko lizentzia)-> 14 €

Informazio guztia | Bilbao-Bilbao Zikloturisten Martxa

Erlazionatutako sarrerak

Martxoak 28an, Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdiko hamaseigarren edizioa egingo da. Pasa den urtean, 1118 pertsona parte hartu zuten lasterketa honetan eta aurten, zirkuituaren aldaketa dela eta, lasterketa azkarragoa izango da aldapak kendu eta gero.

Lasterketaren irteera Azkoitin izango da, Julio Urkijo kaletik, eta herri honetan bi itzuli eman ostean, Azpeitiko atalera beste itzuli bat eman beharko da maratoi-erdia Loiola etorbidean amaitzeko.

Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdian parte hartzeko kuota 18.50 eurotako prezioa izango du eta froga arratsaldeko 16.30etan izango da.

Informazio guztia | Azkoitia-Azpeitia XVI. Maratoi-Erdia

Erlazionatutako sarrerak

Lau frogetan zehar igaro den 2009ko Boulder Liga, asteburu honetan amaitu da Gasteizko C.C. Hegoalde rokodroko azken proban. Aurten 36 pertsona parte hartu Boulder Liga 2009an eta hauek izan dira txapeldunak:

Elite - Emakumezkoak

  1. Ana Ruiz
  2. Luisa Mendez

Elite - Gizonezkoak

  1. Iñaki Arantzamendi Irureta
  2. Mikel Velasco Gara
  3. Aitor Yécora

Herrikoia - Emakumezkoak

  1. Maitane Ariznabarreta Navarro
  2. Goizane Saez de Olazagoiti
  3. Maialen Martinez de Marigorta Varela

Herrikoia - Gizonezkoak

  1. Ruben Fernandez Serrano
  2. Txomin Arnatzamendi Iruret
  3. Nicolas Auvay Galindo

Sub 18 - Emakumezkoak

  1. Nahia Bizcaino
  2. Miriam Mulas Sanchez
  3. Miren Ochoa

Sub 18 - Gizonezkoak

  1. Ruben Osa Etxebarria
  2. Jon Ferrero Guimerans
  3. Jon Ander Bravo Garcia

Zorionak partaide guztioi!

Informazio guztia | Fundacion Estadio - EMF-FVM

Erlazionatutako sarrerak