Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Apirila | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Apirila, 2009

Jentilen Bideetatik Iraupen Luzeko V. Ibilaldia

Maitzak 5an, Ataungo herritik hasten den Jentileen Bideetatik Iraupen Luzeko V. Ibilaldia egingo da. Martxa goizeko 6.30etan hasiko da San Martingo Astigarraga auzotik eta aurretik Aretzatik, Lizarrustiti eta Intsustiko Iturritik eramango gaituen 10-12 ordutako ibilbidea izango dugu.

Honetan parte hartu nahi duten mendizaleek 10 eurotako kuota ordaindu beharko dute eta irten aurreko ordubetean egin daiteke, nahiz esta aurrez egitea komenigarria izan. Iraupen luzeko ibilbide honen antolatzaileekin harremanetan jarri nahi baduzue posta elektronikoz (dornain@euskalnet.net) edo telefonoz (635722027) egin dezakezue.

Iturria | Ataun.net

Erlazionatutako sarrerak

Athletic

Athleticek beste pauso garrantzitsu bat eman du mailari eusteko helburuari begira. Salbazioa ez dago matematikoki ziurtatuta, baina Caparrosek esan duen bezala, gaur Racingen aurka lortutako 3 puntuak erabakigarriak izan daitezke.

Fernando Llorente izan da protagonista erasoan egindako lan bikainagatik, baina bere gainetik Gonzalez Vazquez epailea nagusitu nahi izan da San Mamesen, 17 txartel hori eta gorri bat aterata. Talde zurigorria 9 jokalarirekin utzi du eta Racing 8rekin, gogorra izan ez den partidu baten.

Athleticek lehen zatian joko aldetik egindako lan apartari etekina atera dio. Llorentek abisua eman du baloia langara bidalita 7. minutuan, baina 21.ean ez du huts egin aurrelari nafarrak eta Coltorti gainditu du buruz Koikiliren erdiraketa bat sarera bidalita. Konfiantza berreskuratu du Llorentek Numantziari egindako golaren ostean eta gaurkoan arazo handiak sortu dizkio Santanderrekoen defentsari.

Caparrosen taldea nagusi izan da lehen zati osoan arriskua eramanda behin eta berriz Racingen ate ingurura. Bi hegaletatik eraso egin du Athleticek eta 41. minutuan partidua ia erabakita utzi du bigarren golarekin. Llorenteren jokaldi baten ondorioz, hain zuzen, iritsi da. Aurrelaria arean sartu da eta Lucenek penaltia egin dio. David Lopezek bikain jaurti du 2-0ekoa egiteko atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatiari, ordea, oso kontzentratuta ekin dio Racingek. Partiduaren erritmoa eta agintea berreskuratu dute kantabriarrek eta Lucen Iraizoz ezustean harrapatzeko zorian egon da 56. minutuan, baina areaz kanpo egindako jaurtiketa langara joan da. Barkatu egin du Racingek aurrenekoan, baina ekitearen ekitez, euren saria lortu du. Yestek Pereirari egindako penaltia adierazi du epaileak eta Pinillosek ez du barkatu. 2-1 eta urduritasuna agertu da harmailetan eta zelaian bertan ere. Yestek bigarren txartel horia ikusi du eta bere kanporaketarekin hasi da karrusela. Gonzalez Vazquezek Marcano, Pinillos, Orbaiz eta Pereira ere kaleratu ditu.

Athleticek kostata eta sufrituta baina markagailuari eustea lortu du. 3 puntu garrantzitsu Sportingen aurkako neurketaren aurretik. Albiste txarrak Etxeita eta Iraolaren lesioekin iritsi dira. Aste honetan jakingo dugu bi jokalari hauek datorren igandean Molinonen izango diren ala ez. Momentuz, Orbaizek eta Yestek, ezin izango dute jokatu.

Erlazionatutako sarrerak

Osasuna

Gaur, Apirilak 26, Osasuna eta Valladolid-en arteko partidua ikusteko aukera izango dugu Jose Zorrilla futbol zelaian. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Camacho entrenatzaileak honako jokalariak jarriko ditu zelain gainean:

  • Osasuna: Roberto, Monreal, M.Flaño, Sergio, Azpilicueta, Hidalgo, Nekoman, Plasil, Masoud, JuanFran eta Sola.
  • Valladolid: S. Asenjo, P. Lopez, I. Bea, L. Prieto, Marcos, Medujanin, Borja, P. Leon, Victor, Escudero eta Goitom.

Partidu honetan Fernández Borbalán arituko da epailen lanetan.

Erlazionatutako sarrerak

Bat Formula - Rosberg nagusi Bahraingo zirkuituan

Gaur goizean Bat Formulako Bahraingo Sari Nagusirako sailkapen saioa izan da eta polea Toyota taldeko Trulli-k lortu du. Fernando Alonsok (Renault) berriz, zazpigarren postua eskuratu du gaurko egunean, eta bigarren eta hirugarren postuan Glock (Toyota) eta Vettel (Red Bull-Renault) egongo dira.

Hona hemen biharko lasterketan pilotu bakoitzeko kokapena nola izango den:

LEHENENGO LERROA

  • Trulli - Toyota
  • Glock - Toyota

BIGARREN LERROA

  • Vettel - Red Bull
  • Button - Brawn GP

HIRUGARREN LERROA

  • Hamilton - Mc Laren
  • Barrichelo - Brawn GP

LAUGARREN LERROA

  • Alonso - Renault
  • Massa - Ferrari

BOSGARREN LERROA

  • Rosberg - Williams
  • Raikkonen - Ferrari

SEIGARREN LERROA

  • Kovalainen - Mc Laren
  • Nakajima - Williams

ZAZPIGARREN LERROA

  • Kubika - BMW Sauber
  • Heidfeld - BMW Sauber

ZORTZIGARREN LERROA

  • Piquet - Renault
  • Sutil - Force India 1

BEDERATZIGARREN LERROA

  • Buemi - Toro Rosso
  • Fisichella - Force India 1

HAMARGARREN LERROA

  • Webber - Red Bull
  • Bourdais - Toro Rosso

Bahraingo Sari Nagusiaren lasterketa ofiziala arratsaldeko 14.00etan hasiko da bihar.

Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros

Bihar, Apirilak 26, Athletic eta Racing-en arteko partidu izango dugu ikusgai San Mames futbol zelaian. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak jarriko ditu zelain gainean Racing-en aurka jokatzeko:

  • Athletic: Iraizoz, Iraola, Amorebieta, Koikili, Orbaiz, Javi martinez, Yeste, David Lopez, Susaeta, Toquero eta Llorente.
  • Racing: Toño, Pinillos, Garay, Christian, Sepsi, Moraton, Coisa, Toni Moral, Munitis, Zigic eta Tchite.

Erlazionatutako sarrerak