Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Apirila | Kiroldegi - Part 3
Artxiboak: Apirila, 2009

Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milia

Maiatzaren 10ean, Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milia egingo da Bizkaitar hiriburuan. Froga hau Bizkaiko eta Espainiar Atletismo Federazioaren egutegiaren barne dago eta Santutxu Atletismo taldea dago antolakuntza lanetan.

Lasterketak, 1,609 kilometroko hiri ibilbidea izango du Gran Via kalean zehar eta honetan parte hartu nahi duenarentzat, eza da maila edo sexua kontutan hartuko ezta atleta hauek federazioan lizentzia duten ala ez.

Bilbao Kirolak IV. Nazioarteko Milian parte hartzeko epea Maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik eta lasterketa bera goizeko 11:45etan hasiko da.

Informazio guztia | Bilbao atletismo santutxu

Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, Apirilak 26, Bat Formulako hitzordu berria izango dugu Bahraingo Sari Nagusiarekin. Txapelketaren laugarren lasterketa honetan parte hartuko duten pilotuak 5,412 kilometroko 57 bira eman beharko diote Sakhir zirkuituari eta praktika saioak bihar hasiko dira goizeko 09:00etatik aurrera (hemengo ordua).

Bat Formula - Bahraingo Sari Nagusia

  • Kilometroak: 5.412
  • Birak: 57
  • Ibilbide osoa: 308.238 kilometro
  • Birarik onena: Michael Schumacher - 1:30.252 (Ferrari, 2004)

Lasterketa ofiziala, Igandearen eguerdiko 14.00etan hasiko da.

Erlazionatutako sarrerak

ƑaƱarri RallySprinta

Larunbat honetan, Apirilak 25, Sardara rally taldeak antolatutako ƑaƱarri RallySprintaren bigarren edizioa egingo da. RallySprinta eguerdiko 14.30etan hasiko da Alegiko Ikaztegieta Ikastolatik eta lasterketa 10,35 kilometroko luzera izango du. Aurtengo ƑaƱarri RallySprintak 91 partaide izango ditu eta pilotuek honako zirkuituari aurre egin beharko diote:

  • Ibilbidearen luzera, guztira: 66,18 Km.
  • K.Z.ak, guztira: 3
  • K.Z.en luzera, guztira: 31,05 Km.
  • Etapa kopurua: 1
  • Kronometratutako Zatia (K.Z.)
  • Irteera:Ā Ā  GI-3670 errepideko 8,7 Km-an
  • Helmuga:Ā  GI-2133 erre Ibilbidearen luzera: 10,35 Km

II. ƑaƱarri Rallyesprinta ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:

  • Euskadiko Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
  • Nafarroako Rallye Txapelketa
  • VĀ  Barinaga ā€œAtzeko trakziodunenā€ Kopa

Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa

Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009

Erlazionatutako sarrerak

Dur&Go 09, Nazioarteko Eskalada Txapelketaren aurkezpena

Dimarock izenez ezagunagoa dugun Climbing Master eskalada proba, lekuz eta izenez aldatuko du aurtengo edizioan. Beraz, Dur&Go izenpean, irailaren 7tik 13ra bitartean ospatuko da Durangoko Landako gunean. Dimarock Climbing Masterra, lau urtez antolatu da Dimako udalerrian eta kirol honen erreferente bihurtu da estatu eta nazioarteko mailan.

Bihar, Apirilak 23, txapelketa berriaren izena eta lekua aurkezteko prentsaurrea egingo da Durango Udalean goizeko 12.00etan. Aurkezpen honetan, txapelketaren inguruko hurrengoko pertsonak izango dira: Aitziber Irigoras (Durangoko Alkatea),Ā  Jose Ramon Garai (Dimako Alkatea), Euskal Mendizale Federakundearen ordezkaria, Juanjo San Sebastian, BBK-ren ordezkaria eta Ternua enpresaren ordezkaria.

Aurkezpen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue IƱaki Erdoiza harremanetan jarri: 669 689 704 || info [@] durangomaster [.] com

Arantza: Eskerrik asko prentsa oharra bidaltzeagatik!

Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009

Nahiz eta rally zirkuitua Matxoan hasi, hona hemen Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009 Euskal Herrian egingo diren lasterketa guztiak ezagutzeko:

  • Apirilak 25 - II. ƑaƱarri Rally Sprinta
  • Maiatzak 9 - Azkoitiko Udalaren Sari Nagusia - Rally Sprinta
  • Maiatzak 23 - RACVN Rallya
  • Ekainak 6 - Dima Slalom Rallya
  • Ekainak 14 - Aia Igoera Rallya
  • Ekainak 20 - Bilbo Slalom Rallya
  • Ekainak 27 - Urkiola Igoera Rallya
  • Uztailak 4/5 -Ā  Arrate Igoera Rallya
  • Uztailak 11 - Enkarterria-Mena Rallya
  • Abuztuak 2 - Oion Rallya
  • Abuztuak 30 - Zestoako Slalom Rallya
  • Irailak 5 - Lemoako Slalom Rallya
  • Irailak 12 - Hondarribiako Rally Sprinta
  • Irailak 20 - Zizurkilko Slalom Rallya
  • Urriak 17 - Gernikako Rallya
  • Urriak 25 - Urraki Igoera Rallya
  • Urriak 31 - Barakaldoko Slalom Rallya
  • Azaroak 7 - Bizkaiko Begiratokiko Rallya

Iturria | Rallyeracing.net

Erlazionatutako sarrerak