
Bihar, Apirilak 22, Osasuna eta Malagaren arteko partidua jokatuko da. Partidua arratsaldeko 20.00etan izango da Reyno de Navarra futbol zelaian eta epaile moduan Clos Gómez egongo da. Hona hemen bi taldeen hasierako hamaikakoa:
Osasuna:
- Roberto
- Azpilicueta
- Sergio
- Josetxo
- Monreal
- Juanfran
- Masoud
- Plasil
- Pandiani
Malaga:
- Goitia
- Nacho
- H.Rosario
- M.Gaspar
- J.Gámez
- Lolo
- Apoño
- Duda
- Baha
- Eliseu
- Adrian
Biharko partidua, jeitsiera postuetatik aldentzeko primerako aukera izango da Osasunarentzat.
Erlazionatutako sarrerak
22
Api
Egilea janirefragua
Athleticek arnasa hartzeko urrezko 3 puntu eskuratu ditu gaur Numantziari 1-2 irabazita. Soriako taldea aurreratu da Cismaren gol baten bitartez, baina Toquerok eta Llorentek buelta eman diote markagailuari.
Hilabete baino gutxiago falta da Kopako finalerako eta burua Mestallatik at mantentzea zaila da. Hala ere, Ligan etxeko lanak egin beharra dute zurigorriek eta gaurkoan taldea jaitsiera postuetatik aldentzen duen garaipena lortu dute Caparrosen mutilek.
Gogotsu ekin diote bilbotarrek neurketari Javi Martinezek urrutitik egindako jaurtiketa batekin eta Llorentek kanpora bota duen burukada baten bidez. Abisua eman bai, baina 10. minutuan maldan gora jarri zaio neurketa Athletici. Cismak baloia jaso du area ertzean eta bere jaurtiketa indartsua jokalari zurigorri batean jo eta Iraizozen atean sartu da. Kolpe gogorra lehoientzat.
Athleticek ez ditu besoak jaitsi eta 4 minutu geroago Toquerok ezin izan du errematatu Yesteren erdiraketa. Llorenteri egindako penaltia eskatu dute bilbotarrek baina epaileak ez du ezer ez adierazi. Gola lortu ezin eta gauzak okertu egin dira zurigorrientzat. Aitor Ociok bigarren txartel horia ikusi du Goiria bultzatzeagatik eta 10 jokalarirekin gelditu da Caparrosen taldea.
Numantziak norgehiagoka erabakitzeko aukera izan du 24. minutuan baina Dimasen jaurtiketa areaz kanpotik langara joan da. Eta Soriako taldearen aukera batetik berdinketaren golera 5 minutu geroago. Toquerok Juan Pabloren atea zulatu du eskuinkada bikain batekin. Juanrak huts egin du pasean eta aurrelari zurigorriak baloia jaso eta eskuairatik barrura bota du.
Partidua guztiz irekita zegoen eta Iraizozek Txomin Nagoreren urruneko beste jaurtiketa bat gelditu du. Abaguneak area batean eta bestean gertatu dira. Athleticek izan ditu bigarren gola egiteko aukerarik argienak atsedenaldi aurretik baina Koikilik eta Susaetak ez dute asmatu.
Banakoarekin joan dira bi taldeak aldageletara baina bigarren zatia hasi eta 2 minutura Llorentek zurigorriak aurreratu ditu. Aurrelari nafarrak baloia jaso du area ertzean, Numantziako jokalari bat gainetik kendu eta baloia ondo baino hobeto gurutzatu du. Juan Pablok ezin izan du baloia ikutu eta gola markagailura igo da. Zoratu egin dira Caparrosenak 1-2koarekin.
3 puntuak eskuratzea ezinbestekoa zen gaurkoan eta ez zuen ematen Athletic bat gutxiagorekin jokatzen ari zela. Numantziak baloi geldituan eraman du arriskua Iraizozen ate inguruan, batez ere, Barkero Realeko jokalari ohiaren falta jaurtiketekin. Azken ordu erdian gauzak berdindu egin dira Borisek bigarren txartel horia ikusi baitu. Hala ere, Pachetaren mutilek lehen mailan jarraitzeko ametsari eutsi nahi zioten eta hortzak estutu dituzte. Gola egiteko aukerarik onena, ordea, Athleticek izan du 75. minutuan. Yestek bikain jaurti du baina Juan Pablok, berriz, baloia atera du.
Partidua bukatu aurretik Goiriak eta Llorentek beste golen bat sartzeko aukera alferrik galdu dute. Amaieran, 1-2 Athleticentzat eta garaipenarekin 37 punturekin jarri dira zurigorriak. 6 jardunaldi falta dira Liga amaitzeko eta lanean jarraitu beharko dute bilbotarrek mailari eusteko lehia lehen bait lehen atzean uzteko.
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 26an, Igandea, Gasteiz-Estibaliz Herri Lasterketaren 24. edizioa egingo da goizeko 10:30etatik aurrera. Lasterketa Armentia San Prudentzioren estatuatik hasiko da eta 15 kilometroko ibilbidea egin ondore Estibaliz Santutegian amaituko da.
Ibilbidearen lehenengo 5 kilometroak asfaltotik izango dira eta geratzen diren beste 10 kilometroak zapaldutako lur bideetatik igaroko dira. Honetan parte hartzeko izen emateak, Apirilaren 22rarte egin daiteke eta lasterketako emaitzak manueliradier.com webgunean azalduko dira.
Informazio guztia | manueliradier.com
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, Apirilak 21, Numancia eta Athleticen arteko partidu garrantzitsua izango da Los Pajaritos futbol zelaian. Partidua gaueko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Numantziaren aurka jokatzeko:
- Athletic: Iraizoz, Toquero, Koikili, Amorebieta, Del Olmo, David Lopez, Llorente, Yeste, Iñigo, Armando, Susaeta, Iraola, Etxeberria, Gurpegi, Murillo, Aitor Ocio, Ion Velez, Javi Martinez eta Etxeita.
- Numancia: Juan Pablo, Juanra, Bellvis, Dimas, Cisma, Nagore, Mario, Palacios, Lago Junior, Del Pino, Goiria, Barkero, Jaio, Quero, Boris, Ortega, Brit eta Kelemen.
Partidu honetan ez dira Javi MartÃnez, Ustaritz eta Pablo Orbaiz egongo zigorragatik eta epailea Fernández Borbalán izango dugu.
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 26tik 28ra bitartean, Arabako zenbait udalerritik igaroko den Arabako Hiru Egunak deituriko txirrindularitza froga egingo da. Lasterketa honetan parte hartuko duten kirolariek, hiru etapetan banatuta egongo diren 361 kilometro egin beharko dituzte:
1. Etapa - Apirilak 26:Â Artziniega-Artziniega
- 118 kiometroko ibilbidea.
- Mendatea: Makuartu (bigarren mailkoa)
- Irteera ordua: 14:00etan
2. Etapa - Apirilak 27: Agurain-Agurain
- 113 kiometroko ibilbidea.
- Mendatea: Opakua (lehenengo mailakoa) + Santa Teodosia (lehenengo mailakoa)
- Irteera ordua: 14:00etan
3. Etapa – Apirilak 28: Vitoria (Gasteiz)-Vitoria (Gasteiz)
- 130 kiometroko ibilbidea
- Irteera ordua: 10:00etan
Arabako Hiru Egunetan parte hartu nahi duten taldeek, Apirilak 26rarte izango dute zabalik izena emateko epea.
Iturria | tresdiasdealava.es
Erlazionatutako sarrerak