Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Maiatza | Kiroldegi
Artxiboak: Maiatza, 2009

TAU Baskonia - Real Madril - Play Off

Atzo, maiatzak 30, play-offaren finalerdietako lehen partidua jokatu zuen TAUk Real Madrilen aurka eta garaipenarekin gainera (91-80). Partidua Buesa Arenan izan zen eta Dusko Ivanovicen jokalariak beti markagailuan aurretik egon ziren. Partiduko honena Splitter izan zen berriro ere, 22 puntu eta 12 aldaratzerekin.

Fitxa teknikoa:

Tau Baskonia 91 - 80 Real Madril

  • TAU Baskonia (26+18+23+24): Prigioni (7), Rakocevic (23), Mickeal (7), McDonald (17), Splitter (22) hasierako bostekoa-, San Emeterio (5), Sergi Vidal (-), Lucas (2) eta Mirza Teletovic (8).
  • Real Madril (19+19+17+25): Raúl López (3), Bullock (15), Winston (2), Massey (11), Reyes (11) - hasierako bostekoa -, Sergio Llull (13), Alex Mumbrú (15), Van Den Spiegel (3), Tomas (-) eta Axel Hervelle (7).

Play-offen bigarren neurketa ostegun honetan izango da Madrilgo Vista Alegren, arratsaldeko 20:15ean.

Erlazionatutako sarrerak

Osasuna

Gaur, Maiatzak 31, Osasuna eta Real Madrilen arteko partidua ikusteko aukera izango dugu. Partidua arratsaldeko 19.00etan hasiko da Reyno de Navarra futbol zelaian eta Osasunak, denboraldi osoa eta datorren urtean lehen mailan egoteko txartela jokatuko du gaur.

Hona hemen Camachoren deialdian sartu diren jokalariak:

  • Ricardo
  • Azpilicueta
  • M. Flaño
  • Cruchaga
  • Monreal
  • Nekounam
  • Puñal
  • Juanfran
  • Masoud
  • Plasil
  • Pandiani
  • Sola
  • Portillo
  • Hidalgo
  • H. Font
  • Josetxo
  • Roberto
  • J. Flaño

Osasunak, lehen mailan mantentzeko, Madrilgo taldea irabazteaz aparte, Betis, Valladolid, Getafe eta Sporting taldeen emaitzak begibistan izan beharko ditu guztiak bat edo bi puntuetara dituelako sailkapen nagusian. Sorte on lehen mailako gure euskal taldearentzat! Aupa Osasuna!

Erlazionatutako sarrerak

Joaquin Caparros - Athletic Club

Gaur, Maiatzak 30, Valentzia eta Athleticen arteko partidua ikusteko aukera izango dugu Mestalla futbol zelaian. Partidua gaueko 21.00etan hasiko da  eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Valentziaren aurka jokatzeko:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Amorebieta
  • David López
  • Llorente
  • Yeste
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Orbaiz
  • Etxeberria
  • Gurpegi
  • Ion Vélez
  • Muñoz
  • Javi Martínez
  • Etxeita
  • Eneko
  • Balenziaga
  • Muniain

Partidu honen epailea Velasco Carballo izango da.

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Mendizale Federazioaren XXX Orientazio IbilaldiaEkainak 7an, Euskal Mendizale Federazioaren Orientazio Ibilaldiaren XXX. Edizioa egingo da Goikogane Mendi Taldearen eskutik. Ibilaldia Laudio udalerrian hasiko da goizeko 8:30ak eta 9:30ak bitartean Aldaikoerreka plazatik, eta momentu horretan ibilbidearen kontrol bakoitzari dagozkion koordenadak biltzen dituen mapa emango zaio partaide bakoitzari, kontrol txartela eta arautegiarekin batera.

Gainera, ibilaldia eta gero bazkaria egongo da aurretik jakinarazi dutenentzat. Honetan parte hartzeko epea gaur bertan itxiko da (Maiatzak 29), beraz ez lokartu! Izena emateko, Goikogane Mendi Taldearekin harremanetan jarri behar da Araba kaleko 2an –solairuartea– 01400 Laudion, astearte-ostiraletan (19:00etatik 21:00etara bitartean); edo bestela Faxen bidez (944 038 568) nahiz Internetan bidez www.goikogane.com

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa | Goikogane M.T

Erlazionatutako sarrerak

Emakumeak Kirolean Mundakan

Larunbat honetan, Ekainak 30, Emakumeak Kirolean jardunaldien laugarren edizioa egigo da Mundakako udalerrian, Asfedebik eta Mundakako Udaletxeak antolatua.

Goizeko 10:00etatik aurrera, emakumeentzako kirolak protagonismoa hartuko du kostaldeko herrialdeko bost toki desberdinetan: Mundakako hondartzan, Atalaian, Polikiroldegian, frontoian eta Udaletxeko plazan. Bizkaiko Federeazioaren eskutik, zenbait kirol ekintza antolatu dira egun honetarako:

  • Hondartza, Surf eta Bolei Hondartzako eszenatokia izango da. Txapelketa bat burutuko da kategoría desberdinetan, alevinetatik Seniorrera, kadeteraino 3×3 formatuan jokatuko da eta 2×2 formatuan jubenil eta senior kategorietan. Konpetizinoaren ordutegia 10:30etatik 13:30 izango da.
  • Udaletxearen inguruan, Herri kirolak, Esku pilota eta esgrima ikusteko aukera izango dugu
  • Polikiroldegian lehenengo aldiz parte hartzen duen eskubaloi kirola aurkituko dugu. Bizkaiko Federazioak Bizkaiko emakumezko talderik onenekin txapelketa bat antolatuko du.

Iturria | Asfedebi

Erlazionatutako sarrerak