Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Maiatza | Kiroldegi - Part 3
Artxiboak: Maiatza, 2009

TAU Baskonia - splitter

TAUk, Real Madril taldea izango du aurrean ligako playoffen finalerdietan, DKV Juventut-en aurkako partidua irabazi ostean. Finalerdietako lehen hitzordua larunbat honetan izango da, Maiatzak 30, Bruesa Arenan arratsaldeko 18.15etatik aurrera.

Beste finalerdia, Bartzelona eta Unicajaren artean izango da eta egia esan, TAU eta Bartzelonaren arteko finala benetan polita izango litzateke.

Erlazionatutako sarrerak

Gazte Duatloia - Lekeitio

Maiatzaren 31an, Lekeitioko Gazte Duatloia egingo da Bizkaiko udalerri honetan goizeko 11:00etatik aurrera. Antolakuntza lanetan Garraitz Kirol Taldea, Udal Kirol Erakundea eta Euskadiko Triatloi Federazioa arituko da, eta Triatloi Gaztea hurrengoko mailetan banatu dute:

  • Jaioteguna 2001/2000: 300 m (Korrika) + 1.000 m (Bizikleta) + 150 m (Korrika)
  • Jaioteguna 1999/1998: 500 m (Korrika) + 2.000 m (Bizikleta) + 250 m (Korrika)
  • Jaioteguna 1997/1996: 1.000 m (Korrika) + 3.000 m (Bizikleta) + 500 m (Korrika)

Lekeitioko Gazte Duatloian parte hartzeko ezinbestekoa da gurasoen baimena eukitzea eta izen-emateko orria betetzea. Antolakuntzarekin harremanetan jarri nahi baduzue, hurrengo informazioa erabili dezakezue:

  • E-posta: garraitz@euskalnet.net
  • Telefonoa: 630680187
  • Fax-a: 946841184

Erlazionatutako sarrerak

Escuela vasca de alta montaña - logo

Maiatzaren 30ean eta 31an, Eskalada hastapenerako ikastaroa egingo da Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatuta. Bi egunetan zehar, hurrengoko edukiak ikasteko aukera izango dute ikastarora hurbiltzen direnak:

Larunbata, maiatzak 30:

  • Materiala (izenak, erabilerak, mantenua…).
  • Anklajeen oinarrizko ezagupenak.
  • Oinarrizko korapiloak (terminologia eta erabilpena).
  • Progresio teknikak.
  • “Top Rope”
  • Besterik.

Igandea, maiatzak 31:

  • Errepasoa.
  • “Top Rope” baten montaketa.
  • “Top Rope”-ean eskalatzea.
  • Lehenengoz eskalatzea
  • Besterik.

Honetan parte hartzeko, Mendian federatuta egon behar da eta ikastaroaren prezioan, monitore bat 4 laguneko, gidaliburua eta ikastarorako behar den material guztia sartzen da.

  • Data: Maiatzak 30 eta 31.
  • Tokiak: Urduliz eta Atxarte.
  • Ikastaroaren aurkezpena: Maiatzak 28, osteguna, arratsaldeko 19:00-etan., Bizkaiko Mendizale Federazioko egoitzan. (Iparragirre 46, 5º pisua, Bilbo).
  • Prezioa: 100 €.
  • Izena emateko epea: Maiatzak 26.

Informazio guztia | Bizkaiko Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Monakoko Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako seigarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da, nahiz eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko ordu berean izan.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Monakoko Sari Nagusia

  • Kilometroak: 3.340
  • Birak: 78
  • Ibilbide osoa: 260.52 kilometro
  • Birarik onena: 1:13.962 - Fernando Alonso (2006)

Erlazionatutako sarrerak

Euskal BodyBoard Zirkuitoa 09

Hilabetearen azken asteburuan, Maiatzaren 30ean, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko txapelketa hasiko da Sopelanako hondartzan. Aurtengo txapelketan partehartze handia espero du Euskal Herriko Surf Federazioak eta Sopelanako froga ostean, Donostia eta Zumaiara mugituko da 2009ko zirkuitua.

Euskal BodyBoard Zirkuitoan parte hartu nahi dutenek, hurrengoko mailetan eman beharko dute izena:

  • E. Z. BODYBOARD OPEN A-OPEN B-NESKAK-SUB 18-SUB 16-DROPKNEE
  • E. Z. SURF OPEN A OPEN B
  • OPEN A 20 €
  • OPEN B 15 €
  • DROPKNEE 10 €
  • NESKAK -  OPEN 9 €
  • SUB 18 DOAN
    SUB 16 DOAN

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak