Artxiboak: Maiatza, 2009

TAU Ceramica Baskoniak playoff-en lehen kanporaketa eraman du etxera, Iurbentia Bilbao Basket-en aurkako bigarren partidua irabazi ondoren. Bizkaia Arenan egin zen partidua parakotasun handiz hasi arren, batez ere lehenengo laurdenean, hirugarren laurdena erabakiorra suertatu zen eta Dusko Ivanovicen jokalariek 11-26ko partziala sartu zuten bizkaitarrei.
Azken laurdena erlaxatuago izan zen Basconiarentzat eta denboraldiaren agur moduan balio izan zuen Iurbentia eta bere zaleentzat. TAUk berriz, finalerdietako aurkariaren zain dago: Real Madril edota DKV Joventut .
Fitxa teknikoa:
Iurbentia BIlbao Basket 76 - 97 TAU Ceramica Basconia
Iurbentia Bilbao Basket (25+20+11+20): Salgado (12), Vazquez (-), Lewis (5), Banic (11) eta Guardia (9) -hasierako bostekoa-; Blums (3), Seibutis (-), Recker (19), Savovic (2) eta Pasalic (15).
TAU Ceramica Basonia (20+27+26+24): Prigioni (2), Rakocevic (23), Mickeal (15), McDonald (10) eta Splitter (12) -hasierako bostekoa-; John Lucas (5), Vidal (12), San Emeterio (4) eta Teletovic (14).
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, Maiatzak 23, Karrantza Harana VI. Mendi Ibilaldia egingo da mendizaletasuna sustatzeko eta eremu honetako haranaren naturguneak ezaguatarazteko asmoarekin. Martxa 40 kilometroko ibilbidea izango du eta leku hauetatik igaroko da: Aldeacueva, Cotobasero, La Calera del Prado, Gumadernia, Zalama, Salduero, Balgerri, Ilso de Estacas, Maza de Pando, Pando, Bernales, El Bierre, Aguasal, Salviejo eta Aldeacueva.
Ibilaldia goizeko 7.30etan hasiko da Aldeacueva auzoko plazatik eta antolatzaileek jan-edatekoak eskainiko dituzte ibilbideko lau tokitan. Honetan parte hartzeko, Karrantzamendi taldearen blogan aurkitu dezakezu informazio guztia eta ordaindu behar izango den kuota, 12 eurotakoa izango da federatuentzat eta 15 eurotakoa gainerakoentzat.
Iturria | Karrantzamendi
Erlazionatutako sarrerak

Atzo izan zen TAU eta Iurbentia Bilbao Basket-en arteko playoffeko lehen partidua eta honetan gasteizko taldeak lortu zuen garaipena. Partidua nahiko berdinduta hasi zen eta Iurbentiak bigarren laurden potentea lortu zuen, atsedenaldira hamairu puntuko aldearekin heldu zirelarik.
Hala ere, atsedenaldia eta gero, TAU suspertu zen eta azken laurdenera hiru puntuko aldearekin besterik ez ailegatu ziren. Azken laurdena oso berdinduta egon zen, baina azken minutuetan TAUk bere benetako mailarekin agertu zen eta lehen partidua eraman zuten poltsikora.
Playoffetako final-laurdenetako bigarren neurketa asteartean jokatuko da Kasillan (20:15).
Fitxa teknikoa:
Tau Ceramica 90 – 86 Iurbentia
Tau Cerámica (23+20+21+26): Prigioni (10), Rakocevic (18), Mickeal (16), McDonald (10), Splitter (15) -hasierako bostekoa-, Lucas (6), Teletovic (8), Vidal (7), San Emeterio.
86 Iurbentia Bilbao (18+38+11+19): Seibutis, Blums (5), Banic (14), Guardia (15), Lewis (5) -hasierako bostekoa-, Salgado (13),Savovic, Recker (15), Vazquez (4), Pasalic (15).
Erlazionatutako sarrerak
17
Mai
Egilea janirefragua

Athletic esku hutsik itzuli da etxera Montjuicetik. Ez zurigorriek ezta perikitoek ere ez dituzte garaipena eskuratzeko meriturik egin, baina bilbotarrek asko protestatu duten jokaldi eztabaidagarri batean epaileak penaltia adierazi du eta azkenean Espanyolek lortu ditu 3 puntuak.
Kopako etsipena lehen bait lehen ahaztea zen gaurko eginkizuna. Behin jaitsiera postuak atzean utzita, iazko ligako sailkapena hobetzea da lehoien helburua gelditzen diren jardunaldietan, baina gaurkoan ez dute aurrerapausorik ematerik izan.
Pochettinoren taldeak tentsio handiz ekin dio neurketari. Asko zeukan jokoan Bartzelonako taldeak eta aurreneko minutuetan nabaritu da. Dena den, partidua aurrera egin ahala, zurigorriak baloiaz jabetu dira eta gola egiteko aukerak eskasak izan badira ere, Espanyolek baino arrisku handiagoa sortu du.
Margakailua ez da mugitu lehenbiziko 45 minutuetan. Aldageletatik bueltan, perikitoak berriz joan dira 3 puntuen bila eta Luis Garciak Iraizoz gainditzeko aukera izan du bigarren zatia hasi eta 4 minutura. Athleticen atezaina bikain luzatu da eta baloia gelditu du. 60.ean Montjuicen bildutako zaleek gola abestu dute baina Callejonen jaurtiketa ez da barrura joan, gutxigatik bada ere.
Partidua erabaki duen jokaldia 68. minutuan iritsi da. Corominasek arean sartu eta bere burua lurrera bota du Gurpegiren kontaktua nabaritu duenean. Epaileak penaltia ikusi du eta protestatzeagatik txartel horia atera dio Andosillakoari. Luis Garciak ez du hutsik egin.
Espanol atzean sartu da eta Athletic ez da kikildu, baina gaurkoan, Llorentek eta Ion Velezek lehen eta Toquerok gero ezin izan dute ezer ez egin. Bakar-bakarrik izan dira erasoaren goialdean eta zailtasun handiak izan dituzte baloiak jaso eta jokatzeko.
Partiduaren azken txanpan Javi Martinezek berdinketa lortzeko aukera izan du baina bere jaurtiketa kanpora joan da eta markagailua ez da mugitu: 1-0 Espanyolentzat.
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 24an, Gorlizko Badia Triatloiaren VII. edizioa egingo da Bizkaiko udalerri honetan. Frogaren hasiera goizeko 10:00etan izango da emakumezkoentzat, 10:20etan gizonezkoentzat, eta kirolariek honako ibilbideari egin beharko diote aurre:
- Igeriketan: 750 metro.
- Bizikletan: 23,300 kilometro.
- Oinez: 5,000 kilometro.
Honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, izena emateko epea maiatzaren 21an itxiko da eta 450 pertsonentzat mugatuta dago froga hau. Kuota 22 eurotako izango da federatuentzat, 32 eurotakoa federatuak ez daudenentzat eta 40 eurotakoa 21an baino geroago ordaintzen bada.
Iturria | Triatloi.org
Erlazionatutako sarrerak