
Maiatzak 31an, Igandea, Bilboko Nazioarteko Maratoiaren XXVII. edizioa egingo da Bizkaiko hiriburuan. Froga hau Bilboko kaleak igarotzen duen 42,195 kilometroko ibilbidea eskeiniko du eta 18 urtetik gorako atleta orok parte hartzeko aukera izango dute, federatua izan a la ez.
Maratoiaren hasiera goizeko 8:30etan izango da Bilboko Kale Nagusitik (Foru Aldundiaren erakinaren ondoan) eta helmuga leku berean izango da. Izena emateko kuota 35 eurotako izango da, 40 eurotakoa lasterketaren egunean ordaintzen bada, eta epea Maiatzaren 30an itxiko da.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 23an, RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa egingo da Lekunberriko udalerrian, “Real Automóvil Club Vasco Navarro“-ren antolakuntzarekin. Froga hau goizeko 13.00etan hasiko da eta pilotuek honako zirkuituari aurre egin beharko diote:
- Ibilbidearen luzera, guztira: 219,69 km.
- K.Z.ak, guztira: 6
- K.Z.en luzera, guztira: 61,80 km.
RAC Navarra Rallye lasterketaren 14. edizioa ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:
- Nafarroako Rallye Txapelketa.
- Nafarroako Rallye Txapelketa Junior.
- Rally Euskal Txapelketa.
- Rally Euskal Txapelketa Junior.
- Federazioen III. Rally Kopa
- Barinaga Koparen V. edizioa
Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa
Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, aurtengo Ikastxiki Surf Zirkuituari hasiera emango diote Arenako hondartza Bizkaitarran. Ihazko edizioaren arrakasta gainditzea espero dute antolatzaileek eta frogak Maiatzaren 16tik Uztailaren 4ra arte egingo dira, Bizkaia eta Gipuzkoako partehartzaileekin batezbe.
Aurtengo Ikastxiki Surf Zirkuitua hurrengoko mailak izango ditu:
- Sub 10 (Benjaminak)
- Sub12 (Alebinak)
- Sub14 (Infantilak)
- Sub16 (Kadeteak)
Eskolako fitxa beharrezkoa izango da eta izen-ematea dohan da. Arena hondartzako lehen froga goizeko 10etatik aurrera izango da eta honen bitartean, Skate Park bat eta zenbait tailer antolatu dira.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez
Gaur inoiz baino gehiago…AUPA ATHLETIC!

Sorte on gaurko finalean Kiroldegiko blogarien partetik !
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 17an, Pagoeta Mendi Lasterketaren seigarren edizioa egingo da Gipuzkoako udalerri honetan. Ibilbideak, Zarautz eta Pagoetako gurutzea lotzen dituen bideari jarraitzen dio kirolariek egin beharko dituzten 15 kilometrotan zehar eta 468m.-ko gora-behera metatuarekin.
Irteera eta helmuga Guria taberna aurrean izango dira (Azken Portu auzoan) eta froga goizeko 10:00etatik aurrera egingo da. Pagoeta Mendi Lasterketan 18 urtetik gorako edonork du parte hartzeko aukera, baina izena emateko epea itxita dago iada.
Informazio guztia | Pagoeta Mendi Lasterketa
Erlazionatutako sarrerak