Maiatzaren 17an, Igandea, Ugao Mendi Taldeak antolatzen duen Zortzi Mendiak Martxa egingo da Ugaoko Bizkaitar udalerrian. Martxaren hasiera Ugaotik egingo da eta Arrankudiagan amaituko da hurrengoko zortzi mendiak igaro ondoren: Goikogane (720m.), Kamaraka(799m.), Gazteluzar (720m.), Ganekogorta (999m.), Biderdi (877m.), Ganeta (689m.), Pagasarri (672m.) eta Pastorekorta (592m.)
Martxaren ibilbidea, 23 kilometro gutxi gora behera, bost ordu inguru eskeiniko ditu honetan parte hartuko duten mendizalei.
Informazio guztia | Ugao Mendi Taldea
Erlazionatutako sarrerak

Euskal Autonomia Erkidegoko BTT Zentroek, (Urdaibai-Busturialdea, Izki-Arabako Mendialdea eta Debabarrena) Euskadiko BTT Zentroen I. Challengea antolatu dute. Challenge lehiaketa hau 4 probaz osatuta dago eta lehenengoa, Apirilean ospatu zen Maeztun (Araba).
Nahiz eta datu asko falta oraindik, hona hemen gelditzen diren hiru frogen informazio gehiago:
Ekainak 28, Debabarreneko BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
Uztailak 11, Urdaibai – Busturialdeko BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
Urriak 4, Valderejo – Añanako BTT Zentroa
- Ibilbidea: zehazteke
- Ordua: zehazteke
- Izen-ematea: zehazteke
Iturria | Euskadi BTT Zentruak
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 24an, Doña Casilda Parkearen Lasterketaren bederatzigarren edizioa egingo da Bizkaiko hiriburuan. Irteera goizeko 11:00etan Bilboko Arte Eder Museotik izango da eta lasterketa bi mailetan banatuko da:
- Helduak: 6.000/10.000 metroko ibilbidea.
- Haurrak: 2.000 metroko ibilbidea
Frogaren inskribapen kuota 6 eurotakoa izango da helduentzat (10 frogaren egunean ordaintzen bada) eta 3 eurotako haurrentzat.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, Maiatzak 9, 2009ko Italiako Giroaren 92. edizioa hasiko da Palermon, 28.5 kilometroko lehenengo etapa batekin. Italiar froga hau 21 etapa izango ditu guztira, lau erlojupekoak, hiru bakarkakoak eta bakarra taldekakoa, eta 21 taldeetako partaidetza izango du.
Hona hemen 2009ko Italiako Giroan parte hartuko duten taldeen zerrenda:
- Caisse d’Epargne
- Cervélo
- Fuji-Servetto
- Xacobeo Galicia
- Astana
- Acqua e Sapone
- AG2R
- Barloworld
- Bouygues Telecom
- Garmin-Slipstream
- ISD
- Katusha
- Lampre
- Liquigas
- LPR
- Quick Step
- Rabobank
- Serramenti Diquigiovanni
- Silence-Lotto
- Team Columbia
- Team Saxo Bank
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Igande honetan, Maiatzak 10, Bilboko Duatloiaren bosgarren edizioa egingo da Bizkaitar hiriburuan. Nazioarte mailako presentzia duen Paul Seco Amundarain-en ohorez egiten den froga hau goizeko 11:00etan hasiko da, Beti Bilbo elkarteak antolatuta.
Lehiaketa Duatloiko Euskal Zirkuituan puntuagarria izango da eta froga honetako kirolari garrantzitsuak egongo dira: Raf Colby Baugh eta James Attard australiarrak, Lorent Galinier eta Nicolas Capoferri frantziarrak, Europako txapelduna den Radka Vodickova txekiarra eta Javi Garcia, Felix Javier Martinez, Alejandro Santamaria, Benito de Torres eta Santiago Arnes espainiarrak edota Mikel Elguezabal eta Patxi Urizar euskaldunak.
Honetan parte izen-ematea doakoa izango da estatuko edozein udalerritako udaltzainentzat eta, baita, Bilboko Udaleko Babes Zibileko Zerbitzuetako kideentzat ere (suhiltzaileak eta anbulantziak). Bilbao Kirolak erakundera abonatutakoei %50eko deskontua egingo zaie, baina gainerako parte-hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte federatuta badaude eta, 30 euro, federatuta ez daudenek.
Iturria | Bilbao.net
Erlazionatutako sarrerak