
Maiatzak 1etik 3ra bitartean, Gipuzkoako Surf Txapelketa ospatu zen Donostiako Zurriola hondartzan. Txapelketa gogor honetan 80 lagun baino gehiago parte hartu zuten maila ezberdinetan banatuta eta hiru egun ostean, hauek izan ziren txapeldunak:
Open Surf
- Axi Muniain ZSE
- Kalos Gomez ZSE
- Borja Agote GIST
- Norman Landa GIST
Open Neskak
- Idoia Meabe ZSE
- Maria Ortiz
- Ainara Aymat ZSE
- Patricia Cervantes BERA
Master
- Unax Aizpurua ZISKE
- Julen Larrañaga GIST
- Ibon Illarramendi ZSE
- Iñaki Bikuña GAZTETAPE
Senior
- Mikel Agirre UHIN
- Iñigo Idigoras ZSE
- Eneko Alberdi ZSE
- Ibon Udabe GAZTETAPE
Longboard
- Gabi Garcia GIST
- Imanol Mujika GIST
- Kepa Alvarez GIST
- Luis Etxeberria OST
18 Azpi Mutilak
- Borja Agote GIST
- Manex Oteg ZSE
- Iker Aldasoro ZSE
- Yon Sanpedro GIST
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak
Bi egun falta dira besterik ez Bat Formulako bosgarren sari nagusirako eta asteburu honetakoa hemendik oso gertu izango dugu. Espainiako Sari Nagusia datorren Igandeko 14:00etan hasiko da Catalunyako Zirkuituan. Hala ere, praktika saioak ostiral honetan izango dira goizeko 10:00etatik aurrerata eta sailkapen probak larunbateko 14:00etan.

- Kilometroak: 4.655
- Birak: 66
- Ibilbide osoa: 307.104 kilometro
- Birarik onena: 1:21.670 - K Raikkonen (2008)
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, Maiatzak 10, Alonsotegi Martxaren hirugarren edizioa egingo da. Martxa herrikoi honetan, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, federatuta egon ala ez, baina beti 16 urte edo gehiago izanda.
Hona hemen Alonsotegiko martxan parte hartzeko kuota eta mailak:
- BTT modalitatean 10 eurotako kuota, 13 euro martxaren egunean bertan ordaintzen bada.
- Oinezko modalitatean 6 eurotako kuota, 8 euro martxaren egunean bertan ordaintzen bada.
Izena emateko epea Maiatzaren 9ra arte zabalik egongo da eta inskripzioa Ikusi Makusi Baliabide Zentroan egin daiteke.
Iturria | Alonsotegiko Udaletxea
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 17an, Donostiako Erdi Maratoiaren edizio 9. Edizioa egingo da Gipuzkoar hiriburuan. Lasterketa Kursaalen hasiko da goizeko 10:00etan eta 21,097 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote honetan parte hartuko duten kirolariek.
Donostiako Erdi Maratoian hiru maila ezberdin izango dira:
- Senior – 1991an edo lehenago jaiotakoak
- Beteranoak A – 35 eta 44 urte bitartekoak
- Beteranoak B - 45 eta 54 urte bitartekoak
- Beteranoak C – 55 urtegorakoak
Donostiako Maratoi Erdiak, Europako ibilbiderik azkarrenetakoa dauka, laua eta itsas mailan. Froga honetan parte hartzeko kuota 15 eurotakoa izango da eta izen-ematearen epea Maiatzaren 14an itxiko da.
Iturria | Donostiako Erdi Maratoia
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzak 17an, Aramotz Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa egingo da Zornotzan. Mendi lasterketa honetan, 26,5 kilometroko ibildeari aurre egin beharko diote honetan parte hartuko duten kirolariek eta hasiera goizeko 9:00etan izango da Zornotzako Zubiondo Parketik.
Hona hemen Aramotz Mendi Lasterketaren fitxa teknikoa:
- Distantzia: 26,5 km.
- Pasagune Kontrolak: 6
- Jan-Edan Postuak: 5
- Desnibel Positiboa: + 1.600 m.
- Gehieneko altuera: Leungane 1.006 m.
- Gutxieneko altuera: Zornotza 82 m.
- Gehieneko Denbora: 4ordu 30min
- Gehieneko Parte Hartzaile Kopurua: 350
Froga honetan parte hartzeko kuota 20 eurotakoa izango da eta izen-ematea Maiatzaren 10ean itxiko da.
Informazio guztia | Aramotz Mendi Lasterketa 2009
Erlazionatutako sarrerak