
Datorren Igandean, Maiatzak 10, Durangaldeko Iraupen Luzeko Ibilbidearen seigarren edizioa egingo da. Ibilaldia goizeko 07:00etan hasiko da eta Durangoko Udaletxe ondotik eta helmuga Goienkale 9 kalean izango da, Alpino Tabira M.Tan. Froga honetan 200 pertsona bakarrik parte hartu ahal izango dute eta izen-ematea Maiatzaren 6an itxiko da.
Durangaldeko froga hau 41,5 kilometroko luzera du eta 2411 metroko desnibela. Hona hemen egin behar den ibilbde osoa: Durango (118) – Larringan (335) – Atxarte (290) – Col.Artola (633) – Axpe (255) – Arrazola (245) – Zabalandi (903) – Asuntze (860) – Urkiolagirre (1010) – Urkiola ( 725) – San Martín (450) – Mañaria (180) – Mugarrekolanda (762) – Sta. Lucía (364) – Durango (118)
Informazio guztia | Alpino-Tabira M.T
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, Maiatzak 3, Osasuna eta Recreativoren arteko partidua ikusteko aukera izango dugu. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da Reyno de Navarra futbol zelaian eta Osasunak sailkapeneko azken postuetatik urruntzekoa aukera bikaina izango du gaur. Hona hemen Camachoren deialdian sartu diren jokalariak:
- Ricardo
- Roberto
- Monreal
- Miguel Flaño
- Josetxo
- Javier Flaño
- Azpilicueta
- Sergio
- Puñal
- Delporte
- Nekounam
- Juanfran
- Plasil
- Masoud
- Vadócz
- Hidalgo
- Portillo
- Pandiani
Partidu honen epailea Rodriguez Santiago izango da.
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, Maiatzak 3, Sporting eta Athleticen arteko partidu garrantzitsua izango da El Molinon futbol zelaian. Partidua arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Sportingen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Koikili
- Amorebieta
- Del Olmo
- Llorente
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Etxeberria
- Aitor Ocio
- Ion Vélez
- Muñoz
- Javi Martínez
- Etxeita
- Eneko
- Adrién Goñi
- Balenziaga
Partidu honen epailea Teixeira Vitienes izango da.
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, Maiatzak 3, Erroten Ibilbidearen laugarren edizioa egingo da Zeanuriko udalerrian. Ibilbide honetan zehar zehar 11 errotaren ondotik igarotzen da ibiltaria, eta Ibargutxiko eta Olabarriko errotetan sartu-urtena egiteko aukera izaten da.
Arratia errekan:
- Lanbreabe
- Ibargutxi
- Alkiber
- Errotabarri
- Altziber
- Olabarri
Beretxikorta errekan:
- Goiko Errota
- Erdiko Errota
- Barrengo Errota
- Undurraga.
Uribeko errekan:
- Atxiti
- Intxaurbe
- Axpe
- Zulaibar
Asterriko errekan:
- Ibarre
- Landaburu
- Akeuri
- Uribiarte
Erroten Ibilbideak 18 kilometro inguruko luzeera du, hiru ordu eta erdi oinez, eta 2005. urtetik, maiatzaren lehenengo igandean egiten da Ipizki Taldeak eta Joko Alai Alkarteak antolakuntzareking. Irteera Zeanuriko plazan izaten da 09:00etan, eta izen-ematea, 08:30etatik aurrera zabalik dago.
Informazio gehiago | Ipizki Taldea
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Maitzaren 1etik 3ra bitartean, Bizkaiko Surf Long Board Txapelketa ospatuko da Sopelanako Arrietara hondartzan. Txapelketa honetan parte hartzeko izen-emate itxita dago iada eta hurrengoko maila ezberdinak izango dira lehian: Sub18, Open, Senior, Master eta Long Board, Bodyboard-en sub16 eta sub18.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak