
Uztailaren 5etik 11ra bitartean, Donosti Cip eta Gasteiz Cup oinarri-futboleko txapelketak ospatuko dira Donostian eta Gasteizen. Aurtengo Donosti Cup-a, txapelketaren 18. edizioa da eta mundu osoko 258 talde izango dira honetan parte hartzeko. Talde hauek zazpi mailetan banatuko dira mutilentzat eta laun mailetan neskentzat eta hamabi zelaietan jokatuko dituzte partiduak.
Aurtengo Gasteiz Cup-a berriz, txapelketaren XIV. edizioa izango eta honetan 130 talde baino gehiago hartuko dute parte. Txapelketa 9 mailetan banatuko da mutilentzat eta 3 neskentzat, eta partidu guztiak Gasteizko belar natural eta artifizialeko 10 zelaietna jokatuko da.
Informazio guztia | Donosti Cup | Gasteiz Cup
Erlazionatutako sarrerak

Uztailaren 1etik 5ra bitartean, euskal txirrindulitzaren hitzordu berri batez gozatzeko aukera izango dugu Bizkaiko Birarekin. Aurtengo Bizkaiko Bira hamalaugarren edizioa izango da eta 5 etapetan zehar, 526 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote honetan parte hartzen dutenek.
Hona hemen 2009ko Bizkaiko Biraren 5 etapak:
- Uztailak 1 - Durango - Durango (143 Km.).
- Uztailak 2 - Portugalete - Portugalete (136 Km.).
- Uztailak 3 - Galdakao - Galdakao (116 Mm.).
- Uztailak 4 - Ugao-Miravalles - Zeberio (Contrarreloj 14 Km.).
- Uztailak 5 - Bilbao - Bilbao (117,5 Km.).
Azkenik, hona hemen Bizkako Biran egongo diren 20 taldeen zerrenda:
- Lokomotiv
- Davitamon-Lotto
- Grand Envalira ECP
- Amical Vélo
- Café Baqué
- Seguros Bilbao
- Ibaigane
- Suminan
- Bidelan
- Debabarrena
- Naturgás
- Lizarte
- Caja Rural
- Azysa
- Cueva El Soplao
- Camargo
- Superfroiz
- Andalucía Cajasur
- Comunidad Valenciana
- Extremadura Spiuk
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, ekainak 28, Orozko Haranako IV. Mendiko Lasterketa ospatuko da Orozkoko bizkaitar udalerrian. Lasterketaren irteera eta helmuga Orozkon bertan izango da eta 24 kilometroko ibilbidea izango duen froga goizeko 10:00etan hasiko da.
Lasterketan parte hartzeko mailak hauek izango dira:
- Senior – 18 / 39 urte
- Helduak A – 40 / 49 urte
- Helduak B – 50 / 60 urte
Honetan partze hartzeko izen-ematea lasterketaren webgunetik egin daiteke zuzenean eta ordaindu beharko den kuota 20 eurotakoa izango da federatuentzat, 25 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.
Iturria | Orozko.org
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, Ekainak 28, Camille Extreme mendi lasterketa egingo da Izaban (Nafarroa), Izabako Kirol Elkarteak antolatuta. Lasterketari goizeko 9:00etan emango diote hasiera Izabako Erminea frontoi enparantzatik eta kirolariek, 31,4 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.
Hona hemen Camille Extreme lasterketaren fitxa teknikoa:
- DISTANTZIA: 31.400 m
- PASOKO KONTROLAK: 5
- ANOA POSTUAK: 6 (3 likido eta 3 solido/likido) + helmugarena
- ERDIKO PASOA: Ezkaurre (18 km)
- DESNIBEL: 3.900 m (igo eta jeitsi gehituz)
- GUTXIENGO ALTUERA: 820 m (Izaba)
- GEHIENGO ALTUERA: 2.047 m (Ezkaurre)
- KLIMATOLOGIA: udaran goi mendietan izaten dena. Bero handia izan daiteke, haizea, ekaitza edota lainoa.
- DENBORA: 6 ordu
- ZAILTASUNA: Ertaina/Altua
Lasterketa honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 25 eurotakoa izango da federatuentzat, eta 30 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.
Informazio guztia | Izabako Kirol Elkartea
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, ekainak 28, Atletico San Sebastianen XXIV. Triatloi Internazionala egingo da gipuzkoako hiriburuan. Donostiako kirol ekitaldi garrantzitsu honen 24. edizioa goizeko 9:00etan hasiko da eta ibilbidea honako hau izango da: 1500 metro igeriketan, 40 kilometro txirrindulan eta 10 kilometro korrikan.
Frogan honi ekingo dioten kirolariek Kontxako Badia izango dute aurrean eta antolakuntzak 600 triatleten partaidetza espero dute. Triatloian parte hartzeko kuota 25 eurotakoa izango da federatuentzat eta 35 eurotako federatuta ez daudenentzat.
Iturria | Club Atletico San Sebastian
Erlazionatutako sarrerak