Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Ekaina | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Ekaina, 2009

Pilota eguna - Azkoitia

Ekainaren 27an, larunbata, Pilota Eguna ekimenaren lehen edizioa egingo da Azkoitiako Jorge Oteiza frontoietan. Pilotaren sehaska den frontoi ospetzu honetan, Pilotari profesional eta afizionatuek Euskal Pilotaren modalitate ezberdinen partidak jolastu eta erakustaldiak ikusteko aukera izango dute: errebotea, pala, xarea, esku-pilota, zestapunta…

Proiektu honen helburua antzinako modalitateak berreskuratzea, kirol honen funtsa munduan zehar zabaltzea eta Azkoitia kirol honen erreferente bihurtzea da. Hona hemen Pilota Egunaren lehengo edizioaren egitaraua:

  • 11:30.- JOKO GARBI erakustaldia Plaza librean: Behar Zana (Billabona)-Oiarpe (Oiartzun)
  • 12:00.- ERREBOTE DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde
  • 14:00.- XARE erakustaldia Ezker paretan
  • 16:30.- ESKUPILOTA DESAFIOA Plaza librean: Azkoitia-Azpeitia (Infantilak)
  • 18:00.- PALA DESAFIOA Plaza librean: Hegoalde (ASFEDEBI PILOTA)-Iparralde
  • 19:00.- ONE WALL erakustaldia Plaza librean
  • 19:00.- PALETA GOMA NESKAK. GIPUZKOA-ARABA.GRAVN finalaren errebantxa (jubenilak) Ezker paretan
  • 19:30.- GRAN XISTERA Plaza librean: Hegoalde-Iparralde: Jai-Alive

Denontzat 12:00etatik aurrera OILASKO, PIPER ETA SAGARDO dastaketa

Gainera, egun osoan zehar…

Munduko Pilota Batzarra (Basque Pelota and Associated Sports´ World Council)
Erakusketak:

  • Artisauen erakusketak; xaregileak, pilotagileak, xisteragileak…
  • Euskal pilotaren museo itinerantea
  • Valentziako pilotaren erakusketa
  • Modalitateen ikus-entzunezkoak

Ikastaroak:

  • Haurrentzako pilota ikastaroak; joko garbia, xarea, zesta punta, pala, eskupilota…
  • Pilota egiten ikasteko tailerrak

Iturria | Azkoitiako Udala

Erlazionatutako sarrerak

Paraisos del boulder

­Gaur, ekainak 23, Boulder kirolaren inguruko hitzaldia egingo da Gasteizko Hegoalde gizarte-etxean.Paraisos del Boulder” deituriko hitzaldi honetan Iñigo Arnaiz eta Asier Angulo izango ditugu hizlari moduan eta kirol modalitate hau praktikatzeko munduko zenbait txokoren xehetasunak aurkeztuko digute proiekzioen bidez:

  • Fontainebleau (Frantzia)
  • ­ Magic Wood (Suitza)
  • ­ Chironico (Suitza)
  • ­ Hueco Tanks (Estatu Batuak)
  • ­ Rocklands (Sudafrica)
  • ­ Hampi (India)
  • ­ Ko Tao (Tailandia)
  • ­ Tinos (Grezia)
  • ­ Albarracín, Santa Gadea (Teruel)
  • ­ Larraona (Euskal Herria)

Hitzaldian egoteko sarrera dohakoa izango da.

Iturria | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

II. Aiako Igoera Rally froga

Pasa den larubatean, ekainak 20an, Aiako Igoera motor frogaren bigarren edizioa ospatu zen da Lagun Artea eskuderiak antolatuta. Aiako igoera GI-3710 egin zen, Andatza eta Aia lotzen dituen errepidean, eta honen irabazlea RAC Vasco Navarro taldearen Aitor Zabaleta pilotua izan zen.

Hona hemen Aiako Igoeraren sailkapena:

  1. Aitor Zabaleta - RAC Vasco Navarro - BMW
  2. Rubén Nogueiras - Muñoz Racing - S2
  3. Julio Fernández - Escudería Lagun Artea - GT 1000
  4. Martín Villares - Eguzki Sport - Clio Sport
  5. Iñigo Alberdi - JAF Sport - Impreza STi
  6. Iñaki Alberdi - Escudería Lagun Artea - Escort MKII
  7. Josetxo Duperou - Escudería Urraki - M3
  8. Jon Arregi - Escudería Urraki - Saxo VTS
  9. Imanol Oskoz - Eguzki Sport - 205 Rallye
  10. David Peláez - Durangalde Racing Elkartea - AX Sport

Informazio guztia | Euskadiko Automobilismo Federazioa

Kiroldegi ++ Euskadiko Automobilismo Federazioaren Rally Egutegia 2009

Erlazionatutako sarrerak

Osasunak Javier Calleja fitxatu du

Osasunak Javier Calleja Revilla jokalari madrildarraren fitxajea itxi zuen pasa den astean Málaga CF klubarekin. Futbolariak konpromisoa hartu du Osasuna erakundearekin hurrengo bi denboraldietan aritzeko, eta kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera dago. Kontratua eteteko klausula sei milioi eurokoa izanen da.

Hauek izan ziren Javier Callejaren lehenengo hitzak fitxajea iragarri eta gero:

Lehenik eta behin eskertu nahi dut ni fitxatu nahi ninduten kluben interesa, eta bereziki, Osasunari eskertu nahi diot nire esker ona, azkenean berak lortu baitu. Klub zintzoa eta serioa da eta interes handia agertu du ni fitxatzeko. Osasunari buruz ditudan erreferentzia guztiek hagitz ongi hitz egin didate, bai klubaz, bai lan egitean duen seriotasunaz. Zaleak handiak dira; sufritzen badakite eta betiere taldea babesten dute, baldintzarik gabe

Iturria | Osasuna

Erlazionatutako sarrerak

Pasa den larunbatean, ekainak 14, El Diario Vasco Euskal Zirkuitoko lehenengo froga ospatu zen Sopelanako Arrietara hondartzan. Lehen froga honetako irabazleak, Alex Gironi eta Indar Unanue izan ziren, lehenengo Open B mailan eta bigarrena Open A mailan.

Hona hemen Sopelanako frogaren sailkapen osoa:

Open B

Alex Gironi
Guillermo Alonso
Mitxel Lopez
Borja Agote

Open A

Indar Unanue
Igor Muniain
Pablo Solar
Borja Agote

Hurrengo froga Donostiako Zurriola hondartzan izango da datorren abuztuan.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak