Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Ekaina | Kiroldegi - Part 4
Artxiboak: Ekaina, 2009

II Anboto Kilometro Bertikala

Ekainaren 21an, Anboto Kilometro Bertikala frogaren bigarren edizioa egingo da Arrazolan (Atxondo) Brinean MLE-ren laguntzarekin. Lehenengo korrikalarien irteera goizeko 10:00etatik aurrera izango da eta aurten, 600 €ko sari berezia egongo da Anbotoko KB-ren emakumeen errekorra gainditzen duenarentzat.

Anboto KM Bertikalaren ibilbidea 3,8 kilometrokoa da eta 1092 metroko desnibel positiboa dauka. Nahiz eta lasterketa laburra izan, oso ikusgarria izaten da beti mendiaren oin eta tontorraren arteko ibilbide zuzenena bilatzen dutelako honetan parte hartzen duten kirolariek.

Informazio guztia | Brinean.com

Erlazionatutako sarrerak

Copa del rey - Logo 2009

Bilboko Udaletxean sinatutako akordioari esker, ACB ligako 2010eko Errege Kopa Bilbon jokatuko da. Atzoko akordioan, Bilboko Alkatea, Ahaldun Nagusia den Jose Luis Bilbaok, Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidenteak, eta ACBko presidentea den Eduardo Portelak egon ziren guztia baieztatzeko.

ACB ligako 2010eko Errege Kopa, Otsaileko bigarren edo hirugarren astean jokatuko da BEC!-en kokatutako Bizkaia Arenan eta antolatzaileek 16,000 pertsonekin betetzea espero dute. Beraz, primerako berria euskal herriko saskibaloi zaleentzat.

Erlazionatutako sarrerak

Hamabi orduko ibilaldiaEkainaren 21ean, Hambi orduko ibilaldiaren bosgarren edizioa ospatuko da Irunen. Aurteno edizioan, bi ibilbilde ezberdin egongo dira:

Ibilbide Luzea

SOCIEDAD (Larritxipi Kalea, 13)-SANTA ELENA KALEA-ARTIA-SAN MARTZIAL-AMASAIN-ENDARLATZA (janaria eta edaria)-TELLERI-SAN ANTON-ARITXULEGI (kontrola + janaria eta edaria)-ERROBIDE (Aiako Harria)- MESA (kontrola + janaria eta edaria)-PIKOKETA-GURUTZE-GAINTZURIZKETA (kontrola + janaria eta edaria)-PARADOR JAIZKIBEL- GUADALUPE (kontrola + janaria eta edaria)-JAIZUBIA-ERITETXEA-ALTO DE ARRETXE- CASERIO LIZARDI-DEPOSITO IPARRAGIRRE-LARREAUNDI-SOCIEDAD

Ibilbide laburra

SOCIEDAD (Larretxipi Kalea, 13)- SANTA ELENA KALEA-ARTIA-SAN MARTZIAL (janaria eta edaria)-AMASAIN-ERLAITZ-MESA (kontrola + janaria eta edaria)-ELURRETXE-MINAS-TUNELES-EMBIDO-OLA-ERMITA SANTA ELENA-SOCIEDAD

Martxaren irteera goizeko 6:00etatik aurrera izango da Irungo Mendizale taldearen egoitzatik eta honetan parte hartzeko 8 eurotako kuota ordaindu beharko dute federatuak daudenak, ez federatuak berriz 10 euro ordaindu beharko dute.

Iturria | Irungo Mendizaleak

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Regal F.C Barcelona

Atzo izan zen ACB ligako finalaren lehen hitzordua eta TAU Baskonia eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, kanpoko taldeak lortu zuen garaipen garrantzitsua (80-82). Buesa Arenan jokatutakon partidu hau oso berdindua egon zen bukaera arte, baina azken minutuetako berotasunean eta 80-79ko markagailuarekin, Basilek hirukoa sartu zuen.

Emaitza honekin, kanporaketa 0-1ean jarri du Bartzelonak eta datorren partidua, bihar izango da Gasteizen arratsaldeko 18.15etan.

Fitxa teknikoa:

TAU Ceramica: Prigioni (2), Rakocevic (19), Vidal (9), McDonald (10), Splitter (18) -hasierako bostekoa-, Mickeal (5) Teletovic (11), Lucas (6).

Regal Bartzelona: Lakovic(13), Basile (3), Navarro (11), Andersen (21), Santiago (9)-hasierako bostekoa-, Vazquez (12), Ilyasova (8), Grimau (3), Sada (2).

Erlazionatutako sarrerak

Frantziako Tourra 2009

Aste hasieran argitaratu genuen bezala, uztailaren 4an 2009ko Frantziako Tourreko 96. edizioari emango diote hasiera Monakotik. Aurtengo Tourrean, hauek izango dira txirrindulariek egin beharko dute etapen egutegia:

  • Uztailak 4 - Monako - Monako 15 km (erlojupekoa)
  • Uztailak 5 - Monako - Brignoles 182 km (laua)
  • Uztailak 6 - Marseille - La Grande-Motte 196 km (laua)
  • Uztailak 7 - Montpellier - Montpellier 38 km (taldekako erlojupekoa)
  • Uztailak 8 - Le Cap d’Agde - Perpignan 197 km (laua)
  • Uztailak 9 - Girona - Bartzelona 175 km (laua)
  • Uztailak 10 - Bartzelona - Andorre Arcalis 224 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 11 - Andorre-la-Vieille - Saint-Girons 176 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 12 - Saint-Gaudens - Tarbes 160 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 14, Limoges - Issoudun 193 km (laua)
  • Uztailak 15 - Vatan - Saint-Fargeau 192 km (laua)
  • Uztailak 16 - Tonnerre - Vittel 200 km (laua)
  • Uztailak 17 - Vittel - Colmar 200 km (mendikoa)
  • Uztailak 18 - Colmar - Besançon 199 km (laua)
  • Uztailak 19 - Pontarlier - Verbier 207 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 21 - Martigny - Bourg-Saint-Maurice 160 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 22 - Bourg-Saint-Maurice - Le Grand-Bornand 169 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 23 - Annecy - Annecy 40 km (erlojupekoa)
  • Uztailak 24 - Bourgoin-Jallieu - Aubenas 195 km (laua)
  • Uztailak 25 - Montélimar - Mont Ventoux 167 km (goi mendikoa)
  • Uztailak 26 - Montereau-Fault-Yonne - Paris Champs-Élysées 160 km (laua)
  • Uztailak 13 - Limoges (atseden eguna)
  • Uztailak 20 - Verbier (atseden eguna)

Iturria | Eitb

Erlazionatutako sarrerak