Artxiboak: Ekaina, 2009

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Turkiako Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako zazpigarren froga hau Igandeko 15:00etan hasiko da, nahiz eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 14:00etan izan.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Turkiako Sari Nagusia

  • Kilometroak: 5.338
  • Birak: 58
  • Ibilbide osoa: 309.396 kilometro
  • Birarik onena: 1:24.770 - Juan Pablo Montoya (2005)

Erlazionatutako sarrerak

Jon Ander Bengoetxea - El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuitua

Pasa den asteburuan, El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehen froga ospatu zen Sopelanako Atxabiribil hondartzan. Larunbateko frogan, herrialde ezberdinetako ehun bat lehiakide izan ziren olatuen gainean maila ezberdinetan banatuta eta primerako eguraldiaz gozatzeko aukera egon zen.

Lehen txapelketa hau goizeko 9:30etan hasi zen eta 8 ordu eta gero, Jon Ander Bengoetxeak lortu zuen finalaren azken garaipena. Hona hemen El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko lehenengo frogako irabazle guztiak:

  • Open a: Jon Ander Bengotxea
  • Open b: Rui Ferreira
  • Neskak: Conchi Anillo
  • Sub 18: Unai Insausti
  • Sub 16: Alejandro Poo
  • Dropknee: Alexander Castañeda

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Zarauzko XXIII.Triatloia

Ekainaren 13an, larunbata, Getariako hondartzatik hasiko den Zarauzko Triatloiaren XXIII. edizioa ospatuko da. Froga hau, Euskadiko Triatloiko Federazioaren konpetizio araudipean egingo da eta irteera bi txandatan egingo da: 14:45etan emakumezkoak eta 15:00etan gizonezkoak.

Getariako hondartzatik irten ondoren, kirolariek 105 kilometroko ibilbide gogorrari ekin beharko diote: 2,5 kilometro igerian, 82’5 kilometro bizikletaz eta 20 kilometro korrikan. Helmuga, Lege Zaharren enparantzan izago da eta partehartzaileek lehenengo zatia burutzeko ordu beteko denbora izango dute, eta aurreneko bi zatiak egiteko 4 ordu izango dituzte.

Izenemate guztiak Zarauzko Triatloi Elkartearen webgunearen bidez egingo dira (www.zarauzkotriatloia.com) eta ordaindu behar den kuota 90 eurotakoa izango da.

Informazio guztia | Zarauzkotriatloia.com

Erlazionatutako sarrerak

Bilbo Saskibaloiko 2014ko mundialeko egoitzetako bat izango da

Bilbo Gizonezkoen Saskibaloiko 2014ko Mundialeko egoitzetako bat izango dela iragarri zuen pasaden astean Nazioarteko Federazioak (FIBA). Iragarpena Suitzako Geneva hirian izan zen maiatzak 23an eta Bilboko ordezkarieki batera, Sevilla, Granada eta Kanaria Handiko Las Palmas hirietako ordezkariak egon ziren baita ere.

Saskibaloiko Mundialaren 17. edizioa Bilbon egitea, primerako berria da Bizkaitar eta Euskal Herrian dauden kirol honetako zaleentzat eta nazioarteko lehen mailako saskibaloiaz gozatzeko aukera emango digu.

Iturria | Bilbao.net

Erlazionatutako sarrerak

Athletic - Entrenamendua

Asteburu honetan futbol liga amaitu da eta Athleticek denboraldiaurrerako plangintza aurreratu du iada. Hona hemen datorren urteko denboraldia eta UEFAko lehen partiduak prestatzeko Athleticek jarraituko duen egitaraua:

  • Uztailak 6, astelehena: Azterketa medikoak Lezaman.
  • Uztailak 7tik 9ra, asteartetik ostegunera: Lan saioak Lezaman.
  • Uztailak 10, ostirala: Isla Canelara bidaia.
  • Uztailaren 11tik uztailaren 23ra: Lan saioak Isla Canelan.
  • Uztailak 16, osteguna: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finalerdiak. Partehartzaileak Athletic Club, Benfica eta (baieztatzeke) Sevilla ala Lyongo Olympique eta portugaldar talde bat.
  • Uztailak 18, larunbata: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finala ala hirugarren eta laugarren posturako.
  • Uztailak 21, asteartea: Partida Ayamonte-Athletic Club.
  • Uztailak 23, asteazkena: Partida San Roque-Athletic Club.
  • Uztailak 24, ostirala: Bilbora itzuleko bidaia.
  • Uztailak 25, larunbata eta uztailak 26, igandea: Atseden egunak.
  • Uztailak 30, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako joaneko partida. Arerioa uztailaren 17an Nyonen (Suitza) egingo den zozketan ezagutuko da.
  • Abuztuak 1, larunbata: Lan saioa Lezaman.
  • Abuztuak 2, igandea: Portugaleten lagunarteko partida.
  • Abuztuaren 3tik 5era: Lan saioak Lezaman.
  • Abuztuak 6, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako itzuleko partida.
  • Abuztuaren 7tik abuztuaren 9ra: Lan saioak Lezaman.
  • Abuztuak 12, asteazkena: Lagunarteko partida Sporting-Athletic Club Luarcan (Asturies)
  • Abuztuak 16, igandea: Superkopako joaneko partida.
  • Abuztuak 20, osteguna: Balizko joaneko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
  • Abuztuak 23, igandea: Superkopako itzuleko partida.
  • Abuztuak 27, osteguna: Balizko itzuleko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
  • Abuztuak 30, igandea: Ligako lehendabiziko partida.
  • Irailak 2, asteazkena: Lagunarteko partida Sestaon.

Iturria | Athletic-Club

Erlazionatutako sarrerak