Artxiboak: Uztaila, 2009

Athletic - BSC Young Boys UEFA

Gaur, Uztailak 30, Athletic eta Young Boys arteko partidua ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Partidua gaueko 21.30etan hasiko da eta UEFA Europa League-aren lehen partida honetarako, Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Young Boys aurka jokatzeko:

  1. Iraizoz
  2. Toquero
  3. Koikili
  4. Amorebieta
  5. David Lopez
  6. Llorente
  7. Yeste
  8. Armando
  9. Susaeta
  10. Iraola
  11. Orbaiz
  12. Etxeberria
  13. Gurpegi
  14. Aitor Ocio
  15. Castillo
  16. Javi Martinez
  17. De Marcos
  18. Muniain

Erlazionatutako sarrerak

Estropadak

Ostiral honetan, uztailak 31, Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Hondarribian eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aurtengo txapelketan 8 traineruk hartuko dute parte, baina gipuzkoako txapeldun den San Pedroek eta Zarautzek uko egin diote txapelketan parte hartzeari.

Ohorezko txandan Kaikuk, Urdaibaik, Hondarribiak eta Oriok egingo dute arraun, eta lehenengoan Santurtzik, Arkotek, Koxtapek eta Donostiak.

Erlazionatutako sarrerak

Europa League - Athletic

Athletic buru belarri ari da UEFA Europa League-ko BSC Young Boys-en aurkako lehen partida prestatzen ari da eta liga honetarako jokalarien zerrenda aurkeztu berri du:

  1. Iraizoz
  2. Toquero
  3. Koikili
  4. Ustaritz
  5. Amorebieta
  6. Etxeita
  7. David Lopez
  8. Llorente
  9. Yeste
  10. Gabilondo
  11. Armando
  12. Susaeta
  13. Iraola
  14. Orbaiz
  15. Etxeberria
  16. Gurpegi
  17. Zubiaurre
  18. Aitor Ocio
  19. Ion Velez
  20. Castillo
  21. De Cerio
  22. Javi Martinez
  23. De Marcos
  24. Iturraspe
  25. Muniain
  26. Eneko
  27. Iago
  28. Adrien Goñi
  29. Unai Medina
  30. Ismael Lopez
  31. Etxaniz

Erlazionatutako sarrerak

Eretza Igoeraren II. edizioa

Abuztuaren 9an, Eretza igoeraren II. edizioa egingo da. Lasterketa herrikoi honen irteera goizeko 11:00etan egingo da Sodupeko Herriko Plazatik eta antolakuntza lanetan Sodupeko Ostruka Korrikalariak taldea, Gallarraga mendi taldea eta Sodupeko Jai batzordea harituko dira.

Eretza Igoeraren lasterketan parte hartzen dutenek, 14,4 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote, eta lehenengo eta azken kilometroa asfaltotik izango dira; gainontzeko guztiak, ordea, pistatik edo mendietatik. Hauek dira parte hartzeko kategoria ezberdinak:

SENIORRA:

  • EMAKUMEAK: 18-39 urte bitartean.
  • GIZONAK: 18-44 urte bitartean.

BETERANOAK:

  • EMAKUMEAK: 40 urtetik aurrera.
  • GIZONAK: 45 urtetik aurrera.

Lasterketan izena emateko, posta elektroniko bat bidali beharko da hurrengo helbidera: ostruka.sodupe@gmail.com. Posta elektroniko horretan hurrengo datuak zehaztu beharko dira: izen-deiturak, jaiotze data eta herria. Izena emateko epea abuztuaren 3an itxiko da eta ordaindu beharko den kuota 10 eurotako izango da.

Iturria | Bizkaiko Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

Reala eta Real Madrilen arteko partidua mendeurrena ospatzeko
Abuztuaren 15ean, Realaren eta Real Madrilen arteko partidua jokatuko da Anoetan, gipuzkoar taldearen mendeurrena ospatzeko. Partidua berez, gaueko 22:00etan hasiko da, baina aurretik eta bukatu ondoren ekitaldi asko antolatu dute, egun osoa festa handia izan dezan.

Mendeurrenaren ekimen honetako prentsaurrean, Jokin Aperribayk Madrileko taldearen jarrera ezkertu nahi izan zuen eta harmailak beterik egongo direla espero du.

Iturria |
Reasociedad.com

Erlazionatutako sarrerak