Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Uztaila | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Uztaila, 2009

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Hungariako Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako hamargarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 14:00etan izango dira baita ere Magyar Nagydij zirkuituan.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Hungariako Sari Nagusia

  • Kilometroak: 4.381
  • Birak: 70
  • Ibilbide osoa: 306.630 kilometro
  • Birarik onena: 1:19.071 - M Schumacher (2004)

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Athletic - BSC Young Boys UEFA

UEFA Europa League txapelketan, Athleticek jokatuko duen lehen kanporaketaren joaneko partida, datorren Uztailaren 30ean (osteguna) izango da San Mames futbol zelaian. Partida gaueko 21:30etan hasiko da eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du.

Bigarren partida berriz, BSC Young Boys taldearen Wankdorf de Berna zelaian izango da Abuztuaren 6an, baina oraindik ez da iragarri ze ordutan hasiko den.

Erlazionatutako sarrerak

Vans Pro Junior 2009 Surf Txapelketa

Uztailaren 23tik 26ra bitartean, Vans Pro Junior 2009 surf txapelketa egingo da Donostiako Zurriola hondartzan. Mundu mailako junior zirkuituko proba garrantzitsu honetan, 21 urtetik beherako ehun bat surflari egongo dira olatu onenak hartzeko eta hauetariko 30 euskalduna izango dira.

Vans Pro Junior 2009 txapelketa, Costa Vasca Hotelean aurkeztu zen Odon Elorza, donostiako alkatearekin, Haritz Mendiluze (lehiaketa zuzendaria), Jokin Arroyo (EHSFko kudeatzailea) eta gipuzkoako bi surflarien laguntzaz, Ethan Egiguren eta Idoia Meabe.

Zirkuitu mundialeko 7 proba Europan ospatuko dira eta hauetako bi, euskal kostaldean garatuko dira; Horrela, Donostiako proba amaitu bezain laster, Sopelanako txapelketa iritsiko da. Bietan, 7.500 dolarreko saria banatuko da. Mundaka, Zarautz eta datorren hilabetean Sopelanan ospatuko den bodyboard mundu mailako txapelketarekin batera, euskal kostaldeak, nazioarteko surf onenaren hiriburuan bilakatuko da aurten ere.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Zumaia Flysch Trail - Mendi Lasterketa

Uztailaren 26an, Euskadiko Koparako puntuagarria izango den Zumaiako I. Flysch mendi lasterketa egingo da. Lasterketaren irteera goizeko 10:00etan izango da Zumaiako Erribera kaletik eta honetan parte hartzen duten kirolariek, 27 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Lasterketa honen ibilbidea Zumaia eta Deba artean aurkitzen diren labar ikusgarrietatik igarotzen da (Biotopo Flysch erreserba zeharkatzen da) eta ingurunearen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea da.

Honetan parte hartzen dutenek, 400 kirolari gehienez, 15 eurotako kuota ordaindu beharko dute federatuta izanez gero, eta federatuta ez daudenak 20 euro.

Informazio guztia| Zumaia Flysch Trail

Erlazionatutako sarrerak

Carl Engilsh - TAU Baskonia

Azken egun hauetan, TAUk bi jokalari berrien fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako errefortzu gisa. Lehen fitxaketa Walter Herrmann hegaleko argentinarra izan da, 30 urte eta 2.06 metroko altuera duen jokalaria. Azken hiru urteak NBA ligako Charlotte Bobcats eta Detroit Pistons taldeetan aritu ondoren, Gasteizera ailegatu da.

Bigarren fitxaketa, Kanadan jaiotako Carl English izan da. English-ek 28 urte eta 1,96 metroko altuera duen jokalaria da eta Gran Kanarias-eko Kalise taldetik dator.

Erlazionatutako sarrerak