
Gasteizko Mendi Film Festibalaren 2. edizioa, Gasteizko Nazioarteko Mendi Zinemaldia, abian da dagoeneko eta ekitaldiaren antolatzaileak abenduaren 11tik 19ra bitartean egingo dela iragarri dute.
Mendi Film Festibalan parte hartzeko imprimakia euren webgunetik jeitsi daiteke eta filmak aurkezteko azken eguna urriaren 15a izango da. Aurtengo sari nagusia 2.500 eurotakoa izango da eta 8.000 euro banatuko dira guztira:
- Film onena. Garaikurra eta 2.500 euro
- Mendiko film onenari saria. Garaikurra eta 1.200 euro
- Muturreko mendi-kirol film onenari saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Mendia, Ingurumena-ekologia saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Euskarazko film onenari saria. Garaikurra eta 800 euro
- Epaimahaiaren saria. Garaikurra eta 1.000 euro
- Ikastetxeetako laburmetraiarik onena (Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxeak). Garaikurra eta 300 euro
- Ikus-entzulegoaren saria. Garaikurra.
Gainera, zinemaldiaren inguruan, interesgarriak diren beste ekintza batzuk egingo dira: Argazki erakusketak edota mahainguruak, adibidez.
Informazio guztia | Gasteizko Mendi Zinemaldia
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, arraunaren hitzordu berria izango dugu galiziako Moaña herrian egingo den estropadaren XXVII. ekitaldia dela eta.
Bi estropada jokatuko dira herri berean, larunbatean bata, igandean bestea, eta San Miguel Ligako ontziek Galizian egingo duten azken geltokia izango da. Larunbatez, eta arratsaldeko 6retan hasita, Ria de Vigo Sari Nagusia estropada hasiko da eta igande eguerdian (12:00) Fandicosta Sari Nagusiak hartuko du txanda.
Estropada bakoitza puntuagarria izango da San Miguel Ligako sailkapenari begira, baina Moañako herriko Bandera bi jardunaldietako denborak batuz erabakiko da: larunbatekoa eta igandekoa. Estropada zuzen-zuzenean eskainiko dute ETBk eta TVG Galiziako Telebistak, 17:30an, emakumezkoen estropada hastearekin bat.
Ontziek 5.556 metroko ibilbidea osatu beharko dute (hiru itsas milia), lau luze eta hiru ziabogekin. Gizonezkoen lehiaketan jokoan egongo da San Miguel Liga bera. Naturhouse Castrok sei puntuko alde mamitsua lortu du dagoeneko San Pedrorekiko, baina pasaitarrek eta Hondarribiak ez dute hain azkar amore eman nahi. Castro menderatu beharko dute Moañan Gipuzkoako bi ontziek, kantabriarrek sailkapenean ihes egin ez dezaten.
Estropada hiru txandatan banatuko da:
- 1.go txanda: Arkote, Samertolameu Meira, Tiran Pereira eta Zumaia Altuna y Uria ariko dira, San Miguel Ligako lehen bi estropadak jokatu ondoren 9. eta 12. postuen artean dauden ontziak.
- 2. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean 5., 6., 7. eta 8. postuetan duaden ontziak lehiatuko dira elkarren aurka: Pedreña, Grupo Eibar Orio, Kaiku Ambilamp eta Zarautz Inmobiliaria Orio.
- 3. txanda: San Miguel Ligako sailkapenean buruan dauden lau klubek parte hartuko dute: Urdaibai Umpro Avia, Hondarribia, Naturhouse Castro eta San Pedro Ecolmare
Iturria | Liga ACT
Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga
Erlazionatutako sarrerak

Pasa den astean, Eurocup txapelketaren lehen kanporaketak jakiteko zozketa egin zen. Bi partidutan banatuko diren lehen kanporaketa hauen irabazleak, Eurocup-an jokatzeko txartela lortuko dute.
Bilbao Basket-ek zozketa honen barruan egon zen eta lehen kanporaketan aurrean izango duen aurkaria BC Donetsk ukraniar taldea izango da. Lehen partidua ukraniarren etxean jokatuko da urriaren 20an eta bigarren partidua urriaren 27an.
Iturria | Eurocupbasketball.com
Erlazionatutako sarrerak

Alex Mumbrú jokalari katalanak, Bilbao Basket taldearen fitxaje berria bihurtu zen atzo BEC-en egindako aurkezpen ofizialean. Goizeko 12:30etan egindako urkezpenean, Mumbruren ondoan Xabier Jon Davalillo presidentea, Jon Arrinda ohorezko presidentea eta Txus Vidorreta entrenatzailea egon dira.
Alex Mumbrúk goi mailako taldeetan jokatzen aritu da, Joventut eta Real Madrilen adibidez, eta Espainiar Selekzioarekin munduko txapelketa irabai zuen. Mumbruk alero moduan jokatuko du Bilbao Basket-en eta oso pozik agertu da talde bizkaitarreko jokalari berria izategatik.
Iturria | Bilbaobasket.biz
Erlazionatutako sarrerak

2010eko uztailaren 16an, igandea, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den Ehunmilak proba egingo da. Mendi lasterketa hau Gipuzkoako lurralde eta mendiak zeharkatuko ditu, hain zuzen ere Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.
Ibilbidea Gipuzkoa barneko leku dotoreenetatik igaroko da eta 167 kilometroetan zehar, inguruko gailurrik garaienak igoko dira: Goierriko eskualdean Txindoki (1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026), Urola-Garaian Izaspi (967) eta Hernio (1.075) Tolosaldean.
Hona hemen froga gogor honen fitxa teknikoa:
- Ibilbidea: 167 km
- Desnibela: D+12500m
- Altuera maximoa: 1528m
- Kontrolak: 23
- Horniketa guneak: 14
Informazio guztia | Ehunmilak.com
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez