
Abuztuaren 8an, Quicksilver Air Show surf festa egingo da Zarautzko gipuzkoar udalerrian. Ekitaldi honetan, surf munduan oso ospetsuak diren 12 surflari parte hartuko dute. Surf ikuskizun hau gauez egiten da eta Jet ski batzuez lagunduta, surflariek abiadura handia lortuko dute jauzi handiak egiteko.
Ikuskizuna gaueko 22:00etan izango da Munoako hondartzan eta surf ekitaldia aparte, DJ Mahara eta Helltrip taldeak musika jarriko dute giroa animatzeko.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Uztailak 26an, Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuitoaren barne dagoen Zuzenien froga egingo da Azpeitian. Erlojuaren aurkako mendi lasterketa hau zirkuituaren bigarren froga da, lehenago Anboto Kilometro Bertikala izan genuen, eta oso ikusgarria izaten da mendiaren oin eta tontorraren arteko ibilbide zuzenena bilatzen delako denborarik laburrenean.
Zuzenian froga goizeko 10etan hasiko da Ezkerretegi baserritik eta, Gizon zein emakumeentzat, honako sariak izango dituzte txapeldunek:
- 1.goak: txapela eta 500 euro.
- 2.goak: 350 euro.
- 3.goak: 200 euro.
Izena emateko epea uztailaren 15ra arte egongo da zabalik eta ordaindu beharko de kuota 15 eurotako izango da federatuta daudenentzat, 20 eurotakoa federatuta ez daudenentzat.
Iturria | Lagun Onak
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Igandean, uztailak 12, Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketa egingo da Gasteizen. Estatu mailan benetako garrantzia duen hitzordu honetan 500 triatleta inguru parte hartuko dute eta txapelketa goizeko 8:00etatik aurrera izango da.
Hona hemen Distantzia Luzeko Espainiako Triatloi Txapelketaren zirkuitoaren xehetasunak:
- Igeriketa proba: Landako Parke Probintzialean, bi buelta 2.000 metro dituen hiruki formako ibilbide bati. Lehenengo buelta bukatzean, bigarrena hasi ahal izateko, 20 metroko distantzia bete beharko da uretatik kanpo. (4.000 metro guztira)
- Bizikleta: 120 km dituen ibilbide laua bigarren mailako errepiedeetatik. Landako Parkean emango zaio hasiera zirkuitoari. Zirkuitoa trafikoari irekita egongo da eta beraz, zirkulazio arauak errespetatu beharko dira. Gurpila jarraitzea debekatuta dago.
- Korrika lasterketa: 10 km-ko ibilbidea Salburuako Parkeko bideetan zehar (%50 harri xehe eta %50 asfaltoa). Buesa Arenatik irtetzean zirkuitoa Salburuako Parkean barneratuko da. Parke barruan putzuari buelta osoa emango dio berriz irtetzeko eta hortik Buesa Arenaraino berriz. Ibilbide hau hirutan egin beharko dute korrikalariek, boxeetatik pasatzen. Salburua ingurune babestua da.
Datorren urtean, Gasteizek Europako Triatloi Txapelketa hartuko du.
Iturria | Triatlon Vitoria
Erlazionatutako sarrerak
Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Alemaniako Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako bederatzigarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 14:00etan izango dira baita ere Nürburgring zirkuituan.
Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

- Kilometroak:5.148
- Birak: 60
- Ibilbide osoa: 308.863 kilometro
- Birarik onena: 1:29.468 - M. Schumacher (2004)
Erlazionatutako sarrerak

Datorren asteuburan, uztailak 11 eta 12, urtero egiten den Surf taldeen arteko txapelketa ospatuko da. Aurten, Getxo Surf Taldeak antolatuko du txapelketa eta ekimena Sopelako Barinatxe hondartzan egingo da. Talde bakoitzak, gehienez 15 surflari aurkezteko aukera izango du eta hauek izango dira txapelketako kategoriak:
- Open surf
- Open body
- Master
- Senior
- 18 azpi surf guztira
- 18 azpi body
- 16 azpi surf ( 15 eta 16 urte )
- Neskak
- Longboard
Izena emateko epea ostegun honetan amaituko da, uztailak 9, eta talde bakoitzeko kuota 100 eurotakoa izango da. Azkenik, hona hemen 2009ko Surf taldeen arteko txapelketaren egitaraua:
UZTAILAK 11 , LARUNBATA
- 9:00 - elkarteen aurkezpena eta Taldeeko arduradunen batzarra
- 9.30 - lehiaketaren hasiera
- 13.15 - senitarteko argazkia
- 13.30 - bazkaria
UZTAILAK 12, IGANDEA
- 9.00 - lehiaketa hasiera
- 13.30 - bazkaria
- 19.00 - sari banaketa
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak