
Bilbao Basket taldeak, Eurocup txapelketa jokatuko du aurten ere eta uztailaren 8an, osteguna, bere lehenengo aurkaria nork den jakingo du Bartzelonan egingo den FIBAko zozketan. Hona hemen zozketan sartuta dauden taldeen zerrenda:

1. Taldea
- Bilbao Basket
- Buducnost (Montenegro)
- Besiktas JK Cola Turca Istambul (Turkia)
- Panelinios BC (Grezia)
- Bancatercas Teramo (Italia)
- Dynamo Moscow (Errusia)
- Pamesa Valencia
- Hapoel Jerusalem (Israel)
2. Taldea
- WBC Kraftwerk Wels (Austria)
- Dexia Mons-Hainaut (Belgica)
- Apoel Nicosia (Chipre)
- Chorale Roanne Basket (Frantzia)
- Brose Baskets (Alemania)
- VEF Riga (Estonia)
- EclipseJet Amsterdam (Holanda)
- BC Donetsk (Ukrania)
Informazio guztia | Eurocup Basketball
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, San Miguel Ligaren (TKE Liga) lehenengo bi frogak egin ziren. Larunbatean, Telefonica Bandera - Bilbao Hiri Sari Nagusiko XI. estropada egin zen eta honetan, Castroko trainerua izan zen garaile, San Pedro Ecolmare eta Hondarribiako taldeen atzetik.
Igandean berriz, La Navaleko Mendeurreneko Bandera jokatu zen eta honetan, San Pedro Ecolmare taldeak eraman zuen garaipena, Castro eta Hondarribiako traineruen aurretik.
Hona hemen, Traineruen San Miguel Ligaren sailkapen nagusia:
|
1
|
San Pedro Ecolmare
|
23 |
|
2
|
Castro |
23
|
|
3
|
Hondarribia
|
20
|
|
4
|
Urdaibai Umpro Avia
|
15
|
|
5
|
Candy ORIO G.Eibar
|
14
|
|
6
|
Zumaia Altuna y Uria
|
13
|
|
7
|
Pedreña
|
13
|
|
8
|
Zarautz Inmob. Orio
|
12
|
|
9
|
Kaiku
|
10
|
|
10
|
Tiran Pereira
|
7
|
|
11
|
Samertolameu
|
4
|
|
12
|
Arkote
|
2
|
Erlazionatutako sarrerak

Bihar, uztailak 5, La Navaleko Mendeurreneko Bandera estropada egingo da Portugaleteko bizkaitar udalerrian. Estropada hau San Miguel Ligako (TKE Liga) bigarren hitzordua bihurtuko da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da.
Estropadako txanda banaketa bezperako estropadako sailkapen orokorraren araberakoa izango da. San Miguel Liga eta Caja Madrid Koroa irabazi nahi dituzten 12 ontziak hiru txandatan banatuko dira. Lehen txandan 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziek parte hartuko dute, eta beste bi txandak sistema beraren bitartez erabakiko dira.
Iturria | Liga ACT
Kiroldegin | Estropadak | San Miguel Liga
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko itsasadarrak, Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada hartuko du datorren larunbatean, uztailak 4. TKE Ligaren lehen hitzordua izango den sari nagusi honetan 12 ontzi parte hartuko dute eta hasiera arratsaldeko 18:00etan izango da.
Orio da Telefonica Bandera-Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituen kluba, hiru garaipenekin. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu dituzte, eta beste traineruok estropada bana irabazi dute: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan.
Lehiaketa hiru txandatan banatuko da:
- 1.go txanda: Arkote, Tiran Pereira eta TKE Ligara igo diren Kaiku Ambilamp eta Samertolameu ontziek parte hartuko dute. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
- 2. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligako sailkapen orokorrean 5. eta 8. postuen artean sailkatu ziren traineruek parte hartuko dute txanda honetan. Lehiaketa buruz buruko erlojupekoa izango da.
- 3. txanda: Pasa den denboraldian TKE Ligan lehen lau postuetan sailkatu ziren ontziek parte hartuko dute azken txandan. Txanda hau ere buruz buruko erlojupekoa izango da.
Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada ETBk eskainiko du zuzenean.
Informazio guztia | Liga ACT
Erlazionatutako sarrerak

Atzo, uztailaren 2an, Athleticek Iñigo Diaz de Cerio jokalaria aurkeztu zuen Ibaiganeko prentsa aretoan. Jokalariak 2013ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du, 50 milioi euroko deuseztatze klausularekin.
De Ceriok lehen mailan egin zuen debuta 2006ko otsailaren 12an eta gaur egun, hauxe da bere fitxa teknikoa:
- 2003-04 Real Sociedad B 2ºB 19 partida 4 gol
- 2004-05 Real Sociedad B 2ªB 33 partida 11 gol
- 2005-06 Real Sociedad B 2ªB 32 partida 23 gol
- 2005-06 Real Sociedad SAD 1ª 3 partida golik ez
- 2006-07 Real Sociedad SAD 1ª 27 partida 4 gol
- 2007-08 Real Sociedad SAD 2ªA 36 partida 16 gol
- 2008-09 Real Sociedad SAD 2ªA 11 partida 4 gol
Iturria | Athletic-club.net
Erlazionatutako sarrerak