Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Abuztua | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Abuztua, 2009

Skate Or Due - Bermeo Skate

Datorren Larunbatean, abuztuak 29, Skate Or Due jaialdia egingo da Bermeoko udalerrian. Bermeoko gazte planak eta Skateruek taldeak antolatuta, Skate Or Due jaialdiak txiki eta nagusien txapelketa prestatu du eta baita ere, honen inguruko beste zenbait ekintza.

Hona hemen aurtengo Skate Or Due jaialdiaren egitaraua:

  • 12:00-14:00 - Txiki Skate
  • 14:00-17:00 - Sukalki
  • 17:00 - Street Gunea
  • 18:00 - Goofy vs Regulars
  • 19:00 - Transi Gunea
  • 20:00 - B.U.R.R.I.T.O.
  • 21:45 - Jam Sessions + Best Trick
  • 22:45-5:00 - Skate & Musika

Gainera, skate txapelketen ostean zenbait kontzertu ikusentzuteko aukera izango dugu:

  • T-Hank
  • DJ Churruca
  • Los Putos
  • Los Frenos
  • Evolver
  • Cause & Effect
  • DJ Alex
  • DJ Ikeg
  • DJ Pota
  • DJ Baltzamo

Argazkia | Bermeoskate

Erlazionatutako sarrerak

Euskadi Extrem 09

Urriaren 10ean eta 11n, Euskal Kostaldea Arabar Errioxarekin lotuko duen Euskadi Extrem izeneko martxa ez lehiakorraren lehenengo edizioa ospatuko da. Euskadi Extrem frogak, GR 38 bezala ezaguna den Ardoaren eta Arrainaren ibilbide historikoa dauka ibilbide bezala eta Lekeitio eta Laguardia bezalako herriak lotuko ditu.

Euskadi Extrem Lekeitioko udalerritik irte eta Oiz eta Urkiolako Parke Naturala igaro ondoren, 105 kilometroko bide bat egin ostean, Gasteizera helduko da. Hurrengo egunean, 58 kilometroko ibilbidea eta gero, Laguardiako udalerrian amaituko da froga.

Euskadi Extrem frogan parte hartu nahi baduzue, hiru ibilbide egiteko aukera izango da:

A Ibilbidea:

  • Urriaren 10ean eta 11n.
  • 1. Etapa: Lekeitio - Gasteiz (105 Km)
  • 2. Etapa: Gasteiz - Laguardia (58 km)

B Ibilbidea:

  • Urriaren 10ean.
  • Etapa: Lekeitio - Gasteiz (105 Km)

C Ibilbidea:

  • Urriaren 11ean.
  • Etapa: Gasteiz - Laguardia (58 km)

Informazio guztia | Euskadi Extrem

Erlazionatutako sarrerak

Berdintasuna eta Kulturartekotasunaren Lasterketa Bilbon

Irailaren 27an, Berdintasuna eta Kulturartekotasunaren Lasterketaren zazpigarren edizioa egingo da Bilbon. Lasterketa goizeko 11:00etatik aurrera hasiko da Uribitartetik eta 8.000, 4.000 eta 2.000 metroko ibilbidea egiteko aukera egongo da.

Frogan parte hartzeko izen-ematea irailaren 26ra arte egongo da zabalik eta honako kuotak ordaindu beharko dira, ibilbidearen araberan:

  • 8.000 m - 6 euro
  • 4.000 m - 5 euro
  • 2.000 m - 3 euro

Iturria | Clubbhm

Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Europako Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako hamaikagarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 14:00etan izango dira baita ere Balentziako zirkuituan.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Europako Sari Nagusia

Kilometroak: 5.419
Birak: 57
Ibilbide osoa: 308.883 kilometro
Birarik onena: 1:38.708 - F Massa (2008)

Erlazionatutako sarrerak

Athletic - Tromso - UEFA

Gaur, Abuztuak 20, Athletic eta Tromso taldeen arteko partidua ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Partidua gaueko 22.00etan hasiko da eta UEFA Europa League-aren bigarren fase honetarako, Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Tromsoren aurka jokatzeko:

  • Iraizoz
  • Toquero
  • Ustaritz
  • Amorebieta
  • David Lopez
  • Llorente
  • Yeste
  • Armando
  • Susaeta
  • Iraola
  • Etxeberria
  • Aitor Ocio
  • Ion Vélez
  • Castillo
  • Javi Martinez
  • Iturraspe
  • Muniain
  • De Marcos

Erlazionatutako sarrerak