
Bizkaiko Mendizale Federazioak ikastaro ugari antolatzen ditu urtean zehar. Uda amaitu ostean, hauek izango dira urte amaierarte egingo dituzten ikastaroen zerrenda:
Ekainak 27-28:
- Eskalada Ikastaroa.
- Hastapena / Hobekuntza
Uztailak 11-12:
- Orientazio eta GPS ikastaroa.
Irailak 19-20:
- Eskalada Ikastaroa.
- Hastapena / Hobekuntza
Urriak 10-11:
- Eskalada Ikastaroa.
- Hastapena / Hobekuntza
Azaroak 7-8:
Abenduak 19-20:
- Alpinismo Klasikoa / Alpinismo Ingurune Glaziarrean.
Izena emateko edota zalantzaren bat galdetzeko, Bizkaiko Mendizale Federazioarekin kontaktuan jarri zaitezkete.
Erlazionatutako sarrerak

Abuztuaren 18tik 23ra bitartean, Sopelana BBK Pro Munduko Bodyboard Txapelketa egingo da Sopelanako udalerrian. Txapelketa Arrietara hondartzan egingo da eta honetako parte-hartzaileak, munduko txoko guztietatik etorriko dira: Australiatik, Hawaiitik, Japoniatik, Brasildik, Txiletik. Portugaletik…eta Euskal Herritik!
Sopelana BBK Pro lehiaketaren sari nagusia 35.000 dolarrekoa izango da eta aurtengo egitarauaren barruan, gazteenentzako ekintzak, zinema emanaldiak, kirol materialaren zozketak eta doaneko bodyboard ikastaroak ere antolatu dituzte.
Informazio guztia | Sopelana BBK Pro
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 7tik 13ra bitartean, Dur&go Nazioarteko Eskalada Masterra burutuko da Durangoko Landako pabiloian eta ondoko parkean. Hona hemen, eskaladaren inguruko kirol ekimen honen atzean izango dugun egitaraua:
Irailak 7, astelehena
9.30 -13.00 eta 14.30 – 16.00: Eskola taldeentzako ekintzak, eskalada, tirolina,..
17.00 – 20.00: Umeentzako ordutegia
18.00 – 22.00: Herri Block lehen eguna eta azokaren irekiera.
Irailak 8 asteartea
9.30 -13.00 eta 14.30 – 16.00: Eskola taldeentzako ekintzak, eskalada, tirolina,..
17.00 – 20.00: Umeentzako ordutegia
18.00 – 22.00: Herri Block bigarren eguna eta azokaren irekiera
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 20an, Bilboko X. Emakumeen Lasterketa egingo da bizkaitar hiriburuko kaleetan zehar. Sarrera Uribitartetik egingo da, udaletxearen aurreko aldean, goizeko 11:00etan eta lasterketa 8000 / 4000 / 2000 metroko ibilbidea izango du.
Lasterketa herrikoi honetan parte hartzeko kuota 2 eurotakoa izango da eta izena emateko epea irailaren 19an itxikiko da. Lasterketa Herrikoia denez, ez dira kategoriarik egongo eta gainera, irristailuak erabiltzeko aukera izango dute honetan parte hartu nahi dutenek.
Iturria | club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 20an, igandea, Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa ospatuko da Bilbon. Martxa Uribitarteko etorbidetik hasiko da goizeko 11:00etatik aurrera eta 7500 metrotako ibilaldia izango du.
Honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu beharko eta izena emateko azken eguna Irailaren 19an izango da. Alzheimeren Aldeko Egun Mundialaren I. Herri Martxa Guggenheim museotik, Euskalduna Jauregitik, Doña Kasilda parketik eta Bilboko Arte Eder museotik igaroko da, beraz, honetan parte hartzen dutenek primerako eszenatokia izango dute.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak