
Irailaren 26an, larunbata, Olatzagutia - Urbasa Mendi Lasterketaren hirugarren edizioa ospatuko da. Euskal Koparako laugarren eta azken proba puntuagarria de froga hau, Olatzagutiako kale nagusitik hasiko da goizeko 10:00etan eta 23.200 metroko ibilbidea izango du. Hona hemen frogaren fitxa teknikoa:
- Distantzia: 23200 m (2400 m asfaltoan)
- Malda Alde Positiboa: 1367 m
- Gutxieneko Altuera: 528 m (Olatzagutia)
- Gehieneko Altuera 1157 m (Tontorraundi)
- Denbora kontrolak: 4
- Edari Guneak: 5
- Janari Guneak: 3
- Denbora Muga: 4h
- Zailtasuna: Ertaina
Froga honetan parte hartzen dutenek, honako mailetan sailkatuko dira:
- Gizonezko seniorrak: 18-44 urte bitartekoak
- Gizonezko beteranoak: 45 urtetik aurrerakoak
- Emakumezko seniorrak: 18-39 urte bitartekoak
- Emakumezko beteranoak: 40 urtetik aurrerakoak
Olatzagutia - Urbasa Mendi Lasterketa Sutegi Taldeak antolatzen du eta txapeldunek honako sariak eramango dituzte etxera:
- 1. gizonezkoa: 300 € Garaikurraeta txapela
- 2. gizonezkoa: 150 € Garaikurraeta
- 3. gizonezkoa: 100 € Garaikurraeta
- 4. gizonezkoa: 50 €
- 1. emakumezkoa: 300 € Garaikurraeta eta txapela
- 2. emakumezkoa: 150 € Garaikurraeta
- 3. emakumezkoa: 100 € Garaikurraeta
- 4. emakumezkoa: 50 €
- 1. gizonezko beteranoa: garaikurra
- 1. emakumezko beteranoa: garaikurra
Iturria | Olatzagutia-Urbasa
Erlazionatutako sarrerak

Irailak 20an, Euskal Herriko Igoera Bertikalen Zirkuitoaren barne dagoen Uharte Arakil - Beriain Kilometro Bertikala egingo da Uharte Arakilen. Erlojuaren aurkako mendi lasterketa hau zirkuituaren hirugarren eta azken froga da eta oso ikusgarria izaten da, mendiaren oin eta tontorraren arteko ibilbide zuzenena bilatzen delako denborarik laburrenean.
Aralar Mendi Taldeak antolatutako froga hau goizeko 10:00etan hasiko da herriko frontoitik eta txapeldunek, honako sariak eramango dituzte etxera:
Gizonezkoak absoluto
- 300 € + Trofeo + txapela
- 150 € + Trofeo
- 100 € + Trofeo
Emakumezkoak absoluto
- 300 € + Trofeo + txapela
- 150 € + Trofeo
- 100 € + Trofeo
Izena emateko epea Abuztuaren 10etatik Irailaren 10era bitartean egongo da zabalik.
Informazio guzatia | Uharte Arakil - Beriain
Erlazionatutako sarrerak

Irailaren 19an, Sorginen Lasterketa Mendi Maratoi Erdiaren bigarren edizioa egingo da Urkiolako parke naturalean. Honetan parte hartzen dutenek 25 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote, nahiz eta nahi dutenentzako 15 kilometroko ibilbidea egon.
Irteera goizeko 9:30etan izango da Axpeko San Juan Plazatik eta maratoia Olarreta, Larrano, Pol Pol, Zabalaundi, Arrazola, Besaide, San Roke Santiago eta Axpetik igaroko da. Honetan parte hartzeko izen-emate epea Irailaren 11ra arte egongo da zabalik eta antolatzaileen webgunetik egin daiteke.
Informazio guztia | Sorginen Lasterketa 2009
Erlazionatutako sarrerak

Datorren Irailaren 6an, Mendatako Ibilaldi Neurtuaren hamargarren edizioa eta Mendatako Mendi Maratoiaren bigarren edizioa egingo da, Mendatako Udala eta Oilargane Kirol Zaleak elkartearen laguntzarekin.
Ibilaldiaren irteera goizeko 08:00etan izango da eta maratoiarena goizeko 09:00etan, biak Mendatako Elejalde auzotik hasita. Bi frogak, Mendata herriaren mugetatik doaz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean zehar. Hona hemen bi frogen fitxa teknikoa:
Mendatako Ibilaldi Neurtua:
- Irteera: Elexalde auzoa
- Ordua: 08:00 h
- Ibilaldia: 39 km
- Desnibela: 1578m
- Altuera minimoa: 47m
- Altuera maximoa: 597m
Mendatako Mendi Maratoia
- Irteera: Elexalde auzoa
- Ordua: 09:00 h
- Ibilaldia: 42.195 km
- Desnibela: 4839m
- Altuera minimoa: 47m
- Altuera maximoa: 803m
Ibilaldirako ez dago adin mugarik eta gehienez 500 partehartzaile izango dira. Maratoirako, berriz, 18 urtetik gorakoek bakarrik hartu dezakete parte eta 100 partehartzaile besterik ez dira izango onartuak. Froga hauetan parte hartzeko izen-ematea Irailaren 1ra arte egongo da zabalik.
Iturria | Mendata Ezagutuz
Erlazionatutako sarrerak

Dagoeneko, 2009-2010 denboraldiko eguteagiaren zozketa egin da Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan eta Athleticek eta Osasunak etxean hasiko dute denboraldia. Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du BBVA Ligako lehen partida abuztuaren 30ean San Mamesen eta Osasunak, aldiz, Reyno de Navarran jokatuko du Villarealen aurka.
Hona hemen BBVA Futbol Ligako egutegi osoa:
1 . Jardunaldia - Igandea 2009-08-30
Real Madril-Deportivo
Athletic Club-Espanyol
Mallorca-Xerez
Osasuna-Vila-real
Zaragoza-Tenerife
Valentzia-Sevilla
UD Almeria-Valladolid
Bartzelona-Sporting
Racing-Getafe
Málaga CF-At.Madril
2 . Jardunaldia - Igandea 2009-09-13
Deportivo-Málaga CF
Espanyol-Real Madril
Xerez-Athletic Club
Vila-real-Mallorca
Tenerife-Osasuna
Sevilla-Zaragoza
Valladolid-Valentzia
Sporting-UD Almeria
Getafe-Bartzelona
At.Madril-Racing
Guztia irakurri »
Erlazionatutako sarrerak