Artxiboak: Iraila, 2009

Europa League - Athletic

Ostegun honetan, urriak 1, Werder Bremen eta Athletic taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Weserstadion futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta UEFA Europa League-aren bigarren partida honetarako, Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Werder Bremens aurka jokatzeko:

Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko BTT Zentruak

Igande honetan, urriak 4, Pagadian Zehar BTT Ibilbidearen XVIII. edizioa egingo dute Pipaonen (Lagran, Araba). Mendi bizikletaren froga hau goizeko 10:00etan hasiko da Toloño mendilerroaren magalean dagoen Pipaon herritik eta honetan parte hartzen duten txirrindulariek, 38 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote.

Ibilbidean zehar, bertako txokorik ederrenak ezagutzeko aukera izango da, adibidez Gurutze Santuaren Gorapenari eskainitako eliza edota “Usatxi” Museo Etnografikoa. Usatxi kultura-elkarteak antolatutako BTT Ibilbide honetan parte hartzeko ordaindu behar den kuota 10 eurotako izango da federatuentzat, eta ez federatuentzat 12 eurotakoa.

Iturria | Euskadi.net

Erlazionatutako sarrerak

Gipuzkoako bizikleta bide sarea

Mugikortasunaren astearekin bat eginez, Gipuzkoako bizikleta bide sareari buruzko aurkezpen multimedia bat argitaratu du Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak. Aurkezpen multimedia honetan, 2009ko Gipuzkoako bidegorri sarearen inguruko xehetasun guztiak luzatzen digu.

Aurkezpen honen bidez, gaur egun 224 kilometro dituen Gipuzkoako bizikleta bide sarearen egoera zein den jakiteko aukera izango dugu eta ziklistei eta oinezkoei zerbitzua ematea du helburu bezala.

Esteka | Bidegorri sarearen txostena 2009

Iturria | Gipuzkoa Bizikletaz

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Singapurreko Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako hamairugarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 16:00etan izango dira.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Singapurreko Sari Nagusia

Kilometroak: 5.419
Birak: 61
Ibilbide osoa: 309.316 kilometro
Birarik onena: 1:45.599 - K Raikkonen (2008)

Erlazionatutako sarrerak

Elorrixoko Bira

Igande honetan, irailak 27, Elorrixoko Bira mendi ekimenare edizio berri bat ospatuko da. Aurtengoa XIV. edizioa izango da eta froga honetan parte hartzen dutenek 31 kilometroko ibilbidearin ekin beharko diote, 15 kilometroko ibilbidea Martxa Txikiarentzat.

Elorrixoko Bira goizeko 9:00etan hasiko da eta honetan parte hartzeko ez da kuotarik ordaindu behar, izena emateko martxa hasi baino ordu bete lehenagotik egin daiteke. Informazio gehiago behar baduzue, Erdella Mendi Taldearekin kontaktuan jarri dezakezue: erdellamt@erdellamt.com, 94 658 21 79 - 648 26 08 80.

Informazio gehiago | Erdella Mendi Taldea

Erlazionatutako sarrerak