Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Iraila | Kiroldegi - Part 3
Artxiboak: Iraila, 2009

Oroitzapen Eguna Betsaiden

Irailak 20an, igande honetan, 1955. urtetik egiten den Oroitzapen Eguna ospatuko da Betsaideko mendi tontorrean. Egun honetan, mundu osoko mendietan istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen dira, eta honen inguruan zenbait ekintza egiten dira.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  • 09:00etan - Elorrioko plazatik igoera mendiatik
  • 10:30etan - Txistulariak eta txalaparta
  • 11:00etan - Ekitaldiaren aurkezpena eta meza
  • 11:30etan - Lehendakariaren hitzaldia
  • 12:00etan - Dantzariak eta txistulariak

Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez

Euskaltel Euskal Herriko Surf TxapelketaOstiral honetan, irailak 18, Euskal Herriko Surf Txapelketa ospatuko da Donostiako Zurriola hondartzan. Aurreko edizioetan egin den bezala, txapelketa 3 egunetan zehar garatuko da EHSFren eta Groseko Indarra Surf Taldearen antolakuntza lanerekin.

Euskal Herriko Surf Txapelketaren 19. edizio honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko surflari onenak bilduko dira eta guztira 168 lehiakide igaroko dira olatuen Donostiako olatuen gainetik.

Berritasunen artean, 3 dira aipatzekoak edo garranzsitsuenak:

  • Euskadi Txiki maila berria: Azpi 12, azpi 14, azpi 16 eta azpi 18ko mailak barneratzen ditu
  • Euskadi Senior maila berria: Senior, master eta open mailak barneratzen ditu, bai surf nola bodyboard eta longboard-en, emakume zein gizonezkoetan.
  • Txapelketaren On-line jarraipena: Donostiara joateko aukera ez daukaten horiek, sarearteko jarraipena egiteko aukera izango dute www.euskalsurf.com webgunean.

Iturria | EHSF

Erlazionatutako sarrerak

Bitik bi

Xerez-Athletic15 urte ziren Athleticek ligako aurreneko 2 partiduak irabazten ez zituela. 94-95 denboraldian Racing eta Real Madril menderatu zituen talde zurigorriak lehen bi jardunaldietan, eta gaur Xerezen aurka eskuratutako garaipenarekin, berriz lortu du. Athletic da Real Madril, Barça eta Valentziarekin batera, aurreneko 6 puntuak lortu dituzten talde bakarrak.

Kuko Zigandaren Xerez zuten aurrean gaur Caporrosenek. Lehen mailan egin du debuta Cadizko taldeak Chapinen, porrotarekin, ordea. Izan ere, 0-1 nagusitu zaio Athleticek iazko 2. mailako txapeldunari.

Etxekoak arrisku handiarekin hurbildu dira Gorkaren ate ingurura aurreneko minutuetan. 6.ean Iraizozek bikain urrundu du Armenterosen jaurtiketa indartsua areaz kanpotik. Aurretik, defentsa zurigorriak kornerrera desbideratu du Momoren erdiraketa erdilariaren jokaldi polit baten ostean.
Etxeko taldea nagusi zen, baina 12. minutuan Athleticek izan du gola egiteko aukerarik garbiena. Yestek falta bat bota eta Toquerok buruz jo ostean, baloia Abelek eskuarekin area barruan ukitu duela adierazi du epaileak. Javi Martinezek ez du asmatu; Renan atezainak gelditu du nafarrak jaurti duen penaltia.

Zigandaren taldeak eraman du partiduaren erritmoa hasieratik baina ez da gai izan gola egiteko. Bai, ordea, Bilboko taldeak. 31.ean, Susaetak ondo landutako jokaldi baten ostean, Prietok ate barrura bidali du eibartarraren erdiraketa. 1 eta 0 zurigorrientzat. Handik 2 minutura, Llorentek aldea handitzeko aukera paregabea izan du. Baloia sakonean sartu diote aurrelariari, kontrola ondo egin du nafarrak baina ondoren gehiegi gurutzatu du baloia.

Gaurko partidu berezia zen Bermejorentzat eta zelaian nabaritu da. Oso berotuta agertu da 97-98 denboraldian Athleticen ibilitako jokalaria. Uneoro borrokatu da aurrelaria defentsa zurigorriarekin. Xerezek erasoan sortu duen arriskurik handiena eskuin hegaletik etorri da. Amorebietak kornerrera bidali behar izan du baloia 40.ean eta jokaldi horretan Kukorenak gola egiteko zorian izan dira. Aythamik buruz jo du baloia baina Francisek ez du errematean asmatu. Epaileak lehen zatiaren amaiera adierazi aurretik, Llorentek langara bidali du baloia buruz.

Xerez golaren bila atera da aldageletatik eta Iraizozek lanak izan ditu atea hutsean mantentzeko. 46. garrenean, Momoeren jaurtiketa gelditu du bikain atezain nafarrak. Athleticen erantzuna berehala etorri da. Toquerok baloia pasatzen utzi du area barruan eta Susaetak Renanen ezker zutoinetik hurbil bidali du baloia gutxigatik kanpora.

Denborak aurrera joan ahala, Athleticek baloiaren jabetza errekuperatuz joan da, zelai erdian lan handia eginda. Hala ere, 51.ean, susto ederra hartu dute zurigorriek. Zigandaren mutilak jokaldi borobila landu eta Iraizozek nekez gelditu du Bergantiñosen jaurtiketa.

Jo ta ke ari ziren etxekoak golaren bila baina Athleticen defentsarekin eta atezainarekin egin dute topo behin eta berriz. Caparrosek Muniain eta Gurpegi zelairatu ditu bigarren zatia hasi eta gutxira eta bilbotarrek abiadura eta sendotasuna irabazi dute aldaketan. Susaetak lan fina egin du gaurkoan. Onena izan da eta Renanek soilik ekidin du eibartarraren gola. 74.an esku erabakigarria atera du Xerezen atezainak Susaetaren jaurtiketa eskuaira bidean zihoanean.

Azken minutuetan, ordea, atzean sartu da talde zurigorria eta arazoak izan ditu Xerezen erasoaldiei aurre egiteko. Viqueirak 81. minutuan botatako faltari erantzun bikaina eman dio Iraizozek. Eta 2 minutura, Momok ezin izan du aprobetxatu Viqueirak sakonean eman dion pasea. Kanariarraren jaurtiketa gora joan da.

Amaieran, 0-1 Athleticentzat. Garaipen garrantzitsua zurigorrientzat datorren ostegunean Europako Ligan Vienako Austriari indar beteta aurre egin ahal izateko.

Erlazionatutako sarrerak

Hondarribiako Rallysprinta

Asteburu honetan, larunbatean, Euskadiko Rallysprint Txapelketako zazpigarren froga egingo da Hondarribian. Hondarribiko rallysprintaren hirugarren edizioa arratsaldeko 15:30etatik aurrera egingo da eta ibilbidea 8,5 kilometrokoa izango da.

III. Hondarribiko Rallyesprinta ondorengo Txapelketa eta Trofeoetarako da puntuagarria:

  • Euskadiko Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotuen Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotuen Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Pilotu Juniorren Txapelketa
  • Euskadiko Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
  • Gipuzkoako Rallyesprinteko Kopilotu Juniorren Txapelketa
  • V Barinaga Kopa

Azkenik, hona hemen rallysprintaren fitxa teknikoa:

  • Ibilbidearen luzera, guztira: 35,50 km.
  • K.Z.en luzera, guztira: 26,10 km.
  • Etapa kopurua: 1
  • Irteera: Pierre Landhe Kalean
  • Helmuga: GI-3440 PK 17,600
  • Tramoaren luzaera: 8,50 KM
  • Gehienez hiru pasada egingo dira norabide bakarrean.

Informazio guztia | EAF-FVA

Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, Bat Formulako hitzordu berria daukagu Italiako Sari Nagusiarekin. Aurtengo Bat Formulako hamabigarren froga hau Igandeko 14:00etan hasiko da eta polea lortzeko sailkapen probak, larunbateko 14:00etan izango dira baita ere Monzako zirkuituan.

Hona hemen zirkuituaren informazio gehiago:

Bat Formula - Italiako Sari Nagusia

Kilometroak: 5.793
Birak: 53
Ibilbide osoa: 306.720 kilometro
Birarik onena: 1:21.046 - R Barrichello (2004)

Erlazionatutako sarrerak