Artxiboak: Urria, 2009

Mendiko Osasun eta Segurtasunari Buruzko Mintegia

Azaroaren 14an, Mendiko Osasun eta Segurtasunari Buruzko Mintegia egingo da Berako Labiaga ikastolan. Mintegia Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak antolatu du eta honetan Segurtasunari, ohiko mendizaleen prestakuntzari eta istripuei aurre hartzeari buruzko hitzaldi labur eta zehatzak bilduko dira.

Mintegian egoteko sarrerak 15 eurotako prezioa izango dute eta izena emateko federazioaren webgunean dagoen fitxa bete behar da. Gainera, jarduerak bukatzeko, Edurne Pasabanek Kanchenjungara egin zuen expedizioari buruzko emanaldiarekin bukatuko da. Hitzaldi hau arratsaldeko 20.00etatik aurrera izango da Berako Kultur Etxean, sarrera doan izango delarik.

Iturria | Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea

Erlazionatutako sarrerak

titin III - Pilota

Asteburu honetan, pilotazaleek hitzordu berria izango dute lau t´erdiko txapelketarekin. Hiru egunetan banatuta, final-laurdenetako lau kanporaketak erabakiko dira.  Hona hemen partiden zerrenda:

FINAL-LAURDENAK:

  • Titin - Olaizola I -  ostiralean
  • Berasaluze VIII - Gonzalez -  ostiralean
  • Olaizola II - Retegi II - larunbatean
  • Irujo - Bengoetxea VI - igandean

FINALERDIAK

Ligaxka final-laurdenetako irabazleen artean

FINALA

Ligaxkako lehen biak (2009/12/08)

Erlazionatutako sarrerak

Athletic

Gaur, urriak 28, Athletic eta Rayo taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Teresa Rivero futbol zelaian eta aurtengo denboraldiaren Errege Kopako lehen partida izango da. Norgehiagoka arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Madrilgo taldearen aurka jokatzeko:

  • Iraizoz,
  • Toquero
  • Koikili
  • San Jose
  • Amorebieta
  • Etxeita
  • Orbaiz
  • Llorente
  • David Lopez
  • E.Boveda
  • Armando
  • Etxeberria
  • Iraola
  • Gurpegi
  • Castillo
  • Xabi Etxebarria
  • Gabilondo
  • Iñigo Perez

Erlazionatutako sarrerak

Behobia - San Sebastian Herri Lasterketa

Azaroaren 8an, igandea, Behobia - San Sebastian lasterketaren edizio berria ospatuko da. 20 kilometroko ibilbidea duen frogaren irteera Behobiatik (Irungo nazioarteko zubitik) egingo da goizeko 10:25etatik aurrera, gurpildun aulkietan doazenentzat, eta 11:00etatik aurrera oinezko kirolarientzat.

Lasterketa hau Fortuna Kirol Elkartearen laguntzaz antolatuko da eta izena emateko kuota 28 eurotako prezioa izango du. Honetan parte hartzen dutenek, 5 kategoria desberdinetan sailkatuko dira: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak eta Ezinduak.

Iturria | Behobia-Sansebastian

Erlazionatutako sarrerak

Bizkaiko Padel Txapelketa

Azaroaren 8tik 15ra bitartean, Bizkaiko Padel Txapelketa egingo da Laukarizko Landa Kluban. Honetan parte hartu nahi duten kirolariek Euskal Padel Federazioan federatuta egon beharko dute eta ordaindu behar den kuota 18 eurotakoa izango da.

Izen-ematea federazioaren webgunean egin daiteke eta azaroaren 6ra arte egongo da zabalik.  Ez galdu bizkaiko padel jokalari onenak ikusteko aukera!

Iturria | fvpadel.com

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerak ez