
Athleticek bideratuta utzi zuen atzo Europa Leagueko final-hamaseirentarako sailkapena, Madeirako CD Nacional taldea irabazi ondoren (2-1). Nahiz eta Athletic-ek lehenengo zati txarra egin, bigarrenean partidari buelta eman zion Etxeberria eta Llorenteren golekin.
Hona hemen partidaren fitxa teknikoa:
- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Castillo; Susaeta, Orbaiz, Yeste (Javi MartÃnez, min.46), Gabilondo (De Marcos, min.46); Etxeberria (Toquero, min.72) y Llorente.
- CD Nacional: Bracali; Patacas, Halliche, Felipe Lopes, Nuno Pinto; Cléber, Leandro Salino, Rúben Micael, Luis Alberto (Joao Aurelio, min.73); Pecnik (Mateus, min.66) y Edgar Silva (Clebao, min.79).
Lehenengo fasearen hirugarren partida hau irabazita, hauxe da L taldearen sailkapen nagusia Europa Leaguen:
- Werder – 7 p.
- Athletic – 6 p.
- Austria Wien – 2 p
- CD Nacional – 1 p
Informazio guzia | uefa.com
Erlazionatutako sarrerak
Skate mundua gustokoa baduzue, zihur Colin Kennedyk DVS Shoe company enpresarentzat egindako honako bideoarekin flipatuko duzuela:
Bideoan entzun dezakezuen musika Air Castles taldearen ‘Broken Watches‘ abestia da.
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Ostegun honetan, urriak 22, Athletic eta CD Nacional taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta UEFA Europa League-aren hirugarren partida honetarako, Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu portugalko taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Toquero
- Ustaritz
- Amorebieta
- Etxeita
- Llorente
- Yeste
- Gabilondo
- San Jose
- Armando
- Susaeta
- Iraola
- Orbaiz
- Etxeberria
- Gurpegi
- Castillo
- Javi Martinez
- De Marcos
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan, pilotazaleek hitzordu berria izango dute lau t´erdiko txapelketarekin. Hiru egunetan banatuta, final-zortzinetako lau kanporaketak erabakiko dira. Hona hemen partiden zerrenda:
- Urriak 23, ostirala: Gonzalez - Leiza (Zeanurin)
- Urriak 24, larunbata: Patxi Ruiz - Retegi II (Amorebieta-Etxano)
- Urriak 24, larunbata: Bengoetxea VI - Aritz Lasa (Labrit)
- Urriak 25, igandea: Olaizola I - Saralegi (Eibar)
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, urriak 20, BC Donetsk eta Bizkaia Bilbao Basket taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketan. Partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da, ETB-1en ikusteko parada izango dugu, eta Eurocup-en sartzeko lehen kanporaketa izango dugu.
Europako norgehiagoka BC Donetsk taldearen etxean izango da eta talde ukraniarrak ez du partidarik galdu parte hartzen duen bi ligatan.
Erlazionatutako sarrerak