
Abenduaren 6an, Osasunaren aldeko herri lasterketaren XIV. edizioa ospatuko da Bilbon. Froga hau Bilboko Herri Maratoiaren antolakuntzarekin egingo da eta honetan edozein atletak hartu dezake parte, federatua zeinn ez federatua.
Osasunean Bizitzeko Lasketa Herrikoian 3 ibilbide desberdin egiteko aukera izango dute atletek: 2000 metro, 6000 metro eta 10000 metro. Lasterketaren irteera goizeko 11etan izango da Etxebarri parketik eta frogan parte hartzeko 6/3 eurotako kuota ordaindu beharko da.
Iturria | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 24an, larunbata, Bilbao Bizkaia Night Marathon frogaren lehenengo edizioa egingo da bizkaitar hiriburuan. Lasterketaren irteera arratsaldeko 20:00etan izango da Guggenheim museotik eta helmugara gaueko 02:00etan baino lehenago heldu beharko da.
Bilbao Bizkaia Night Marathon gau-lasterketan parte hartzen dutenek lau mailatan sailkatuko dira:
- Senior: 1991an edo lehenagoak.
- Beteranoak A: 35 eta 44 urte bitartean
- Beteranoak B: 45 eta 54 urte bitartean
- Beteranoak C: 55 gorakoak
Izena emateko epea igande honetan amaitzen da, urriak 18, eta ordaindu behar den kuota 40 eurotakoa izango da.
Informazio guztia | bilbaonightmarathon.com
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, Urriak 18, Donostiako Oinezko Herri Lasterketaren XIII. edizioa ospatuko da. Irteera Madrid hiribidetik egingo da goizeko 10:00etatik aurrera, helmuga Anoetako estadioa izanik, eta 15 kilometroko ibilbideak hiriko txokorik adierazgarrienak ikusteko parada emango ditu.
Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak antolatuta, Korrikalariez gain, gurpil-aulkian nahiz lerrokako patinetan doazen lagunek ere hartu ahalko dute parte proban. Gutxienez 16 urte dituzten atletek (federatu nahiz ez-federatuak) eman dezakete izena, eta bost kilometroro anoa-postuak jarriko dituzte.
Iturria | 15kmsansebastian.com
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 5etik 17ra bitartean, Billabong Pro Mundaka surf txapelketaren edizio berria ospatzen hari da Mundakan. Aurtengoan, Adriano da Souza brasildarrak izan da txapelketaren irabazlea eta WCT zirkuitoko bere lehen garaipnea eskuratu du Sopelan, finalean Chris Davidson irabazi ostean.
Txapelketaren sari banaketa Mundakan egingo da eta hona hemen txapelketaren sailkapen nagusia:
Finala:
- Adriano da Souza
- Chris Davidson
Finalerdiak:
- Chris Davidson
- C.J. Hobgood
- Adriano da Souza
- Kelly Slater
Final-laurdenak:
- C.J. Hobgood
- Bede Durbidge
- Chris Davidson
- Drew Courtney
- Adriano de Souza
- Fredrick Patacchia
- Kelly Slater
- Taj Burrow
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 23an, Euskal Mendizale Federazioaren ohiko eta aparteko batzar orokorra egingo da EMFren Gasteizko egoitzan. Batzarraren lehenengo deialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta eguneko gaien zerrenda hau izango da:
Aparteko batzar orokorra:
- EMFren Mendi Lasterketen araudia aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.
- EMFren Iraupen Luzeko Ibilaldien araudia aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.
- EMFren estatutuetako 6. artikulua aldatzeko eta, hala badagokio, onartzeko proposamena.
Ohiko batzar orokorra:
- 2009ko maiatzaren 25eko akta eta 2009ko urtarrilaren 17ko hauteskunde batzordearen akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
- Presidentearen agurra.
- Zuzendaritza Batzordeko kide berrien berrespena.
- 2010. urteko federazio lizentziaren prezioak proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2010. urteko EMFren aurrekontuak proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
- EMF Vitoria-Gasteizera lekualdatzeari buruzko Zuzendaritza Batzordearen txostena.
- 2010. urteko jardueren egutegia.
- Galde-eskeak.
Informazio guztia | Euskal Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak