
Datorren astelehenan, urriak 12, Aiarako Haranaren Errepide Lasterketaren bigarren edizioa egingo da. Lasterketaren antolakuntza lanetan Laudio, Amurrio eta Aiarako udalak eta Tubos Reunidos, Caja Vital eta Escor Vitoria enpresak egongo dira eta honetan, izean eman duen guztiak har dezakete parte.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da Laudioko Zumalakarregi etorbidetik eta honetan parte hartzen duten kirolariek 15 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote. Zirkuitua Espainiako Atletismo Federazio Sareak (EAFS) homologatu du eta honen helmuga Amurrioko Larrinaga kalean izango da.
Honetan parte hartzeko inskripzio kuota 10 eurotako izango da, 20 eurotakoa lasterketaren egunean bertan ordaintzen bada.
Informazio guztia | www.clublablanca.com - valledeayala@clublablanca.com
Erlazionatutako sarrerak

Igande honetan, urriak 4, Orozko Harana Iraupen Mendi Ibilaldiaren XXI. edizioa egingo da. Iraupen luzeko ibilbide hau goizeko 7:30etan hasiko da Orozkoko plazatik eta ITXINAPE Mendi taldeak antolakuntzarekin egingo da.
Orozkoko inguruneak ezagutzeko parada emango duen froga honetan bi ibilbide egiteko aukera izango dute kirolariek:
- Ibilbide laburra: 28 kilometro
- Ibilbide luzea: 42 kilometro
Informazio guztia | Orozko.org
Erlazionatutako sarrerak
01
Urr
Egilea janirefragua
Athleticek ezin izan du bere bigarren garaipena eskuratu Europa Ligan. Gogoa jarri dio bai, baina ateari begira ez du zorterik izan; zurigorrien gola ez da 90garren minutura arte iritsi. Werder Bremen gehiago izan da lehen zatian eta bigarrenean Athletic jaun eta jabe izan den arren, ezin izan dio markagailuari buelta eman. Talde alemaniarra “L” multzoaren lider berria da.
Azken bi neurketetan emandako itxura hobetu egin du gaurkoan Bilboko taldeak, baina esfortzuak ez du saririk izan Bremenen. Etxeko taldeak indartsu ekin dio neurketari, joko zuzena eginez. Athleticek ezin izan dio etekinik atera egindako presioari eta 18garren minutuan Bremengo taldeak 1 eta 0ekoa lortu du. Castillok ezin izan du baloia area ingurutik aldendu, aldaratzea Özilek jaso, Hunti utzi eta aurrelariak bolea ikusgarri batekin Iraizozen atea zulatu du.
Athleticen erantzuna bi minutura iritsi da. Yestek kornerra atera eta gol olinpikoa egiteko zorian izan da. Wiese atezainak eskua sartu du azken unean baloia urrunduz. Hori izan da zurigorriek lehen zatian izan duten aukerarik garbienetarikoa. Defentsan sendo eta ondo kokatuta egon dira alemaniarrak eta ezinean ibili dira bilbotarrak. 36garren minutuan abagunea izan du Athleticek. Llorentek Zaragozari egin zion jokaldi ikusgarria errepikatu du. Atzelariari iskin egin eta atzera egin duen pasea ezin izan du Toquerok ondo errematatu.
Lehen zatia amaitu aurretik, aldea handitu du Bremenek. Huntek abisua eman du 38garrenean jaurtiketa indartsu batekin, eta Naldok 2 minutu geroago lortu du 2 eta 0ekoa. Athleticek berdinketaren bila joan den unean, Marinek pasea sartu dio sakonean Pizarrori eta honek Naldori oparitu dio etxekoen bigarren gola. Eta hirugarrena Iraizozen lanagatik ez da iritsi aldageletara joan aurretik. Atezain nafarrak ondo gelditu du Özil aurrez-aurre topo egin dutenean kontraeraso baten ondorioz.
Bigarren zatia hasi eta berehala, berriz eman du abisua Pizarro peruarrak. Hala ere, gauzak erabat aldatu dira atsedenalditik bueltan. Athleticek hartu du baloi-jabetza eta jo eta ke aritu da erasoan. Caparrosek Muniain eta David Lopez zelairatu ditu Toquero eta Gabilondoren ordez eta zurigorriak arrisku handiz iritsi dira alemaniarren ate ingurura. Dena den, oso zaila izan da Bremenek defentsan dituen dorreak gainditzea. Hortzak estutu dituzte bilbotarrek eta gora joan dira balentriaren bila. 53garren minutuan erantzun bikaina eman dio Wiese atezainak Javi Martinezen jaurtiketa bortitzari. Aurreneko abisua izan da.
Werder Bremen atzean sartu da markagailuri eusteko nahian eta kontraerasoan jokatzeari ekin dio. Athleticen erasoa gelditzeko modu bakarra falten bidez izan da eta partidua berotu egin da. Horren adierazle nabarmena da Niemeyerrek 4 minutu baino ez dituela eman zelaian. Bigarren zatian atera da eta 2 txartel hori ikusi ditu jarraian.
Bat gutxiagorekin egin du azken ordu erdia talde alemaniarrak eta gorriak ikusi dituzte zurigorrien erasoaldiei eusteko. Minutuek aurrera egin ahala, urduritasuna gero eta nabarmenagoa zen lehoien aulkian eta jokoan, baina ez dute amore eman. Gola behar zuten, baina ez zen iristen. 70garrenean, David Lopez ez da iritsi Gurpegiren erdiraketa errematatzera.
Azken minutuetan Javi Martinez kendu eta Etxeberriari eman dio aukera Caparrosek. Erdilaria kendu eta aurrelaria sartu. Partiduaren bila zihoan Utrerako entrenatzailea eta hori berdegunean ikusi da argi eta garbi.
Athleticek hamaika baloi jarri ditu Berderren area inguruan, baina ate barrura errematatu, bakarra. 90garren minutuan Llorentek bikain jo du baloia Muniainek eman dion pasea buelta erdira errematatuz. Amets egiten jarraitzeko epaileak 4 minutuko luzapena adierazi du, baina hurrengo jokaldian, alemaniarren kontraeraso batean, Amorebietak penaltia egin dio Özil gazteari. Frings kapitainak ez du huts egin. 3 eta 1ekoa.
10 partidu galdu gabe zeramatzan Bremenek eta gaurkoan 11garrena egin du. Athletic saiatu da, baina lehen zatiko akatsek ez dute bigarrenean barkatu. Multzo bakoitzeko bi taldek egingo dute aurrera, eta momentuz, zurigorriak bigarren dira Europa Ligako “L” multzoan Vienako Austria eta Madeirako Nazionalaren arteko berdinketaren ostean.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, urriak 3, Etxebarriko BTT Martxaren hirugarren edizioa egingo da bizkaiko udalerrin honetan. Irteera goizeko 8:30etatik 9:30etara egingo da Etxebarriko plazatik eta honetan parte hartzen duten kirolariek 41 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Etxebarriko BTT Martxan parte hartu nahi baduzue, 10 eurotako kuota ordaindu beharko duzue federatuta bazaudete (13 euro ez federatuak) eta izen-ematea martxaren egunean bertan egin daiteke. Gainera, umeentzako ibilbide laburra izango da baita ere, 10 kilometrokoa, eta 10:30etatik aurrera egingo da.
Erlazionatutako sarrerak