
Abenduaren 5etik 6ra bitartean, Igorreko Ziklokross txapelketaren XXXIII. edizioa ospatuko da. Ziklokrossaren froga klasiko hau San Cristobal-eko zirkuituan egingo da, Igorretik 3 kilometrotara, eta Munduko Kopan sartuta dago. Hona hemen aurtengo edizioaren egitaraua:
Larunbata
- 13:00 - 14:00 UCIk zirkuitoa ikuskatzea
- 14:00 - 16:00 Entrenamenduak
- 16:00 - 17:00 Dorsalen banaketa
- 17:00 - 17:30 Kirol Zuzendarien batzarra
Igandea
- 09:30 - 10:10 Master eta Emakumeen lasterketa UCI Munduko Kopan ez dagoena
- 10:30 - 11:00 Kadete mailako lasterketa UCI Munduko Kopan ez dagoena
- 11:20 - 12:00 Junio mailako lasterketa UCI Munduko Kopan ez dagoena
- 12:00 - 13:00 Elite mailako entrenamendu ofizialak
- 13:00 - 14:00 Elite mailako lasterketa UCI Munduko Kopan ez dagoena
- 15:15 - 16:20 Elite mailako lasterketa UCI Munduko Kopa
- 16:25 - 16:35 Sari banaketa
- 16:40 - 17:00 Prentsaurrekoa
Iturria | Ziklokrossigorre.com
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

Abenduaren 11tik 26ra bitartean Masters BBK pilota torneoaren hirugarren edizioa ospatuko da. Urteko azken pilota txapelketa honetan sei pilotari izango ditugu lehian eta irabazleak 18.000 euroko saria eramango du etxera. Atariko kanporaketa Patxi Ruizek eta Beginok abenduaren 7an Tolosan jokatuko dute. Hortik aurrera, hauxe izango da Masters BBK txapelketaren egutegia:
- Abenduak 11 - Biarritz - Gonzalez + [Patxi Ruiz/Begino] kanporaketako irabazlea
- Abenduak 12 - Labrit -Â Xala+ Oinatz
- Abenduak 19 - Olaizola II +Â Labriteko irabazlea
- Abenduak 20 - Irujo +Â Biarritzeko irabazlea
- Abenduak 26 - Finala
Iturria | Asegarce
Erlazionatutako sarrerak

Euskadiko Federazioaren webgunean iragarri den bezala, jokatzea ezinezkoa dela adierazi du jokalariekin akordiorik ez baitute lortu abenduaren 22koa jokatzeko.
Euskal Federazioak Euskal Selekzioaren izena onartu zuen eta zazpi herrialdeetako jokalariak sartzeko aukera, baina oharraren arabera, akordio hori ez zuten jokalari guztiek onartu. Hona hemen Euskadiko Futbol Federakundea oharra:
Euskadiko Futbol Federazioaren azalpena
Euskadiko Futbol Federazioko zuzendaritza berriaren lehentasuna izan da selekzio nagusiak jokatzen duen neurketa berreskuratzea. Etorkizunean ere hala izango da Euskal Futbolaren Batzar Orokorrean adostu zen gisara.
Hala ere, Federazioak onartu beharra dauka orain arte huts egin duela.
Hasiera batean jokalari batzuk prest zeuden partida jokatzeko. Euren jarrera positiboari esker aurrera egiteko bideak adostu ziren. Batetik, selekzioari Euskal Selekzioa deitzea adostu zen. Bestetik, Federazioak ofizialtasunaren aldeko apustua egiteko konpromisoa berretsi zuen. Era berean, zazpi herrialdeetako jokalariak aintzat hartzea adostu zen.
Jokalari guztiek, ordea, ez zuten bat egin adostutakoarekin, eta Federazioak ez zuela ofizialtasunaren alde nahikoa egiten argudiatuz uko egin zioten partida jokatzeari.
Egoera honen aurrean hainbat bilera egin dira alde guztien artean azken hiru hilabeteetan. Bilera horietan Selekzioko aukeratzaileek eta klubetako aginteriek ere hartu dute parte –Federazioak eskerrak eman gura dizkie egin duten ahaleginarengatik-. Hala ere, ezinezkoa izan da abenduaren 22an jokatzea aurreikusita zegoen partida berreskuratzea. Azkenean, jokalari guztiek egin diote uko neurketan parte hartzeari.
Euskadiko Futbol Federaziok ez du gertatutakoaren gaineko baloraziorik egingo. Hala ere, aurrera begira lanean jarraitzeko asmoa daukala berretsi gura du.
Erakunde onentzat desengainu handia izan da gertatutakoa, eta, era berean, pena dauka euskal gizartearen sektore askotan neurketa berreskuratzeko aukerak sortu duen ilusioaren aurrean norgehiagoka antolatzeko aukerarik ez izateagatik. Bestalde, benetan ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko euskal futbola osatzen duten taldeak bigarrenez diru sarrera barik lagatzea deitoratu gura du Federazioak.
Iturria | Euskadiko Futbol Federakundea
Erlazionatutako sarrerak

Iaz Master Tenis Bilbao Bizkaia txapelketa lortutako arrakastaren ostean, tenis-pista erraldoi bilakatuko da berriro ere Bilboko La Casilla pabiloia. Master Tenis Bilbao Bizkaia Txapelketaren bigarren edizioa abenduaren 11n, 12an eta 13an ospatuko da eta honetan ospe handiko tenis-jokalariak ikusteko aukera izango dugu:
- Tommy Robredo
- Juan Carlos Ferrero
- Fernando Verdasco
- Feliciano Lopez
- David Ferrer
- Guillermo Olaso
Fernando Verdasco madrildarra, joan den urteko irabazlea, gaur egun zortzigarren agertzen da mundu mailako sailkapenean.
Iturria | MTBB
Kiroldegin | Master Tenis Bilbao Bizkaia
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 8an Atanon jokatuko den Lau t’erdiko finalerako sarrerak agortuta daude iada, Asperen webgunean iragarri den arabera.
Goizeko 10:00etan Aspek salgai jarritako 100 sarrera inguru azkar baino gehiago agortu dira eta pertsona bakoitzak lau sarrera erosteko eskubidea izan du. Beraz, garezti egongo dira Irujo eta Gonzalez-en arteko partida ikusteko sarrera “alternatiboak”.
Erlazionatutako sarrerak