Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 520

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 535

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 542

Deprecated: Assigning the return value of new by reference is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 578

Deprecated: Function set_magic_quotes_runtime() is deprecated in /usr/home/kiroldegi.com/web/wp-settings.php on line 18
2009 Azaroa | Kiroldegi - Part 2
Artxiboak: Azaroa, 2009

Haimar Zubeldia Radio Shack taldean arituko da

Haimar Zubeldia txirrindulari usurbildarra Radio Shack taldean arituko da Lance Armstrongekin batera Radio Shack taldean. Astana taldearekin beste urte bateko kontratua izan arren, lotura etetea lortu du Haimarrek eta datozen bi denboraldiak Radio Shacken igaroko ditu.

Gainera, berarekin batera, beste euskaldun bat egongo da taldean: Markel Irizar Oinatiarra, hain zuzen ere.

Erlazionatutako sarrerak

Ondarroako V. Boulder Txapelketa

Datorren larunbatean, azaroak 28, Ondarroako Boulder Txapelketaren bosgarren edizioa egingo da Ondarroako kiroldegian. Hona hemen aurtengo Ondarroako Boulder Txapelketan partehartzeko gehienezko zailtasunak eta mailak:

Emakumezkoen eliteko gehienezko muga:

  • Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezko elitean parte hartu dezakete.
  • Bia: 7a+ arte

Gizonezkoen eliteko gehienezko muga:

  • Blokea: 8a arte. 8a blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 8a+ egin dutenak ez daukate parte hartzerik.
  • Bia:8b arte.

Emakumezkoen herrikoiaren gehienezko muga:

  • Blokea:6a+ arte. 6a+ blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 6b+ egin dutenak emakumezkoen elitean parte hartu dezakete.
  • Bia: 6b+ arte

Gizonezkoen herrikoiaren gehienezko muga:

  • Blokea: 6c arte. 6c blokea egin dutenak parte hartu dezakete. 7a egin dutenak gizonezkoen elitean parte hartu dezakete.
  • Bia: 7a+ arte.

Beste mailak:

  • 18 azpiko gizon eta emakumeak eta 16 azpiko gizon eta emakumeak.

Boulder txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta honetan parte hartu nahi duten kirolariek 6 eurotako kuota ordaindu beharko dute, 15 urte azpiko gazteak doan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, arratsaldez deitu 699844143 telefonora, edo bidali mezu bat info[@]aurreramt.org helbidera.

Informazio guztia | Aurrera Mendi Taldea

Erlazionatutako sarrerak

Pilota - Lau t'erdiko txapelketako partidak eta kanporaketak

Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako azken partidan Irujok Titin III. aurka jokatu eta garaipena lortu zuen 22-11ko emaitzarekin Eibarko frontoian.

Astelena leporaino eta giro apartarekin aurkitu genuen eta kantxan Irujorik onena agertu zen. Iberokoak abiadura ikaragarrian jokatu zuen errioxarra itoaz eta garaipen argia seguru zuenean huts nabarmenak egiten hasi zen Titini finalerako sailkatzeko aukera emanez.Azkenik, 22-11 emaitzarekin abenduaren 8ko finala Irujok eta Gonzalezek jokatuko dute.

Erlazionatutako sarrerak

Bermeoko IV. Duatloi TxikiaAzaroaren 22an, igande honetan, Bermeoko IV. Duatloi txikia egingo da Aritzatxu Triatloi Taldearen antolakuntzarekin. Triatloi txiki hau umeentzat zuzenduta dagoen kirol ekimena da eta Bermeoko Polikiroldegiaren alboan dagoen supermerkatutik hasiko da goizeko 11:00etan.

Hona hemen Bermeoko Duatloi Txikia laugarren edizioan parte hartuko duten umeen sailkapena:

  • Txikiak: 3-6 urtekoak.
  • Umeak: 7-10 urtekoak.
  • Gazteak: 11-13 urtekoak.
  • Helduak: 14 – 16 urtekoak.

Duatloia doan izango da eta dortsalak Aritzatxu taldeak aurretik ikastetxeetara bananduko ditu.

Esteka | Aritzatxu Triatloi Taldea

Erlazionatutako sarrerak

Laudioko Harana Nazioarteko Krosa

Igande honetan, azaroak 22, Laudioko Harana Nazioarteko Krosa ospatuko da Laudioko udalerrian. Euskal froga hau Ellakuriko kirol-instalazioetan egingo da goizeko 10:00etatik aurrera eta arabako kirol-ekitaldirik ezagunetako bat izaten dan.

Europako Kros Txapelketarako puntuagarria den lasterketa honetan bi zirkuitu desberdin jarriko dituzte aurten ere Ellakuriko kirol-instalazioetan: 800 metrokoa eta 1.350 metrokoa. Laudio Atletismo Taldea arduratzen da urtero lasterketa antolatzeaz, eta 1985ean egin zuten estreinakoz.

Informazio guztia | Laudioko Nazioarteko Krosa

Erlazionatutako sarrerak