
Pasa den hilabetean, skate egiteko leku berria estreinatu zuten Bergarako udalerrian. 300m2 dituen Laino Skatepark honen atzean Laino skate denda daukagu eta honen barruan, skate denda eta tabernaz gozatzeko aukera izango dugu gainera.
Hona hemen Laino Skatepark-era joateko ordutegiak eta prezioak:
- Astelehenetik Ostegunera: 09:00etatik - 22:30etara
- Ostirala eta Larunbata: 09:000etatik - 00:30etara
- Igandeak: 10:00etatik - 22:30etara
- Astean zehar: 4,50 euro
- Aste bukaeran: 6 euros
- Hilero: 25 euro
- Urtekoa_ 200 euro
Iturria | Laino.info
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez

EHSFko webgunean iragarri den moduan, BodyBoard Extreme La Central txapelketa bertan behera geratu da asteburu honetan, itsasoko egoera ezegokiengatik. Hona hemen komunikatua:
Atzo aurreratu bezala, lehiaketa zuzendariak itsasoa ikertu du gaur goizean berriro ere eta nahiz eta olatu onak aurkitu dituen, ez dute ezarritako gutxienezko 2 metroak gainditzen. Beraz, bai antolaketak nola lehiakideek, deialdia bertan behera uztea erabaki dute eta hurrengo borraska bat itxarongo da; azken finean sasoi onenean gaude eta oraindik 4 hilabeteko itxarote epea daukagu aurretik. Mila esker Lemoizera jo duzuen hedabide eta jarraitzaile guztiei.
Iturria | EHSF
Erlazionatutako sarrerak

Patxi Usobiaga eskaladako Munduko Koparen txapeldunordea bilakatu da finalean bosgarren sailkatu ondoren. Eibartarra ezin izan du bere hirugarren munduko kopa irabazi eta aurtengo txapelduna Adam Ondra txekiarra izan da.
Hona hemen Munduko koparen sailkapen nagusia Kranjen-en (slovenia) denboraldiko azken proba jokatu ondoren:
- Adam Ondra - 451 p.
- Patxi Usobiaga - 391 p.
- Sachi Amma - 327 p.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren 2010erako, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak Nafarroako lehen mendiko eski Selekzioa sortzeko prozesua martxan jarri behar du.
Hau dela eta, selekzioan parte hartu nahi duten mendiko eski lehiaketetan aritu direnek kirol kurrikuluma bidali beharko dute, kirol honetako probetan lortutako emaitzak eta sailkapenak bereziki azpimarratuz.
Kurrikuluma azaroaren 20a baino lehen bidaliko beharko dute info@mendinavarra.com helbidera. Lortutako emaitzak kontuan hartuz, Zuzendaritza-Batzordeak eta Nafar Goi Mendi Eskolako Eski-Bokaliak osatutako Komisioak aukeratuko ditu partaideak.
Iturria | Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea
Erlazionatutako sarrerak
Azaroaren 13tik Martxoaren 25ra bitartean, BodyBoard Extreme La Central bodyboard txapelketa egingo da Lemoizen. Txapelketa honetan, El Diario Vasco zirkuitoko open A mailako 16 bodyboarder onenak hartuko dute parte eta finale handira 6 bakarrik sailkatuko dira.
Hona hemen BodyBoard Extreme La Central txapelketan izango diren bodyboard taldea:
- Aritz Larrinaga
- Antonio Ortiz
- Jon Ander Bengoetxea
- David PƩrez
- IƱigo Gainzaran
- Alex Uranga
- BeƱat Elosua
- Alex SebastiƔn
- IƱaki Llona
- Gorka Lasa
- Lander Irazabalbeitia
- Joserra Martinez
- Luis Perez
- Ekain EgaƱa
- Harri Gorospe
- Unai Fernandez
Erlazionatutako sarrerak