
Atzo Pilotako Binakako Txapelketaren aurkezpena egin zen Donostiako Kursaalen eta hauek izango dira parte hartuko duten bikoteak:
ASPE
- Irujo eta Beroiz
- Xala eta Zubieta
- Gonzalez eta Laskurain
- Titin eta Pascual
ASEGARCE
- Olaizola II eta Mendizabal II
- Bengoetxea VI eta Beloki
- Pablo Berasaluze eta Begino
- Olaizola I eta Patxi Ruiz.
Lehenengo partidak Errege bezperan hasiko dira eta txapelketako berrikuntza bakarrak sake bakar bat izango dela eta kiroltasuna sarituko dela izango da. Azkenik, hona hemen aurreneko jardunaldiko partidak:
- Olaizola II-Mendizabal II / Titin-Pascual
- Irujo-Beroiz / Olaizola I-Patxi Ruiz
- Berasaluze VIII-Begino / Gonzalez-Laskurain
- Xala-Zubieta / Bengoetxea VI-Beloki
Iturria | Aspe
Erlazionatutako sarrerak

Abenduak 31an, San Silvestre herri lasterketa ospetsua egingo da Galdakaon. Honetan parte hartzen duten kirolariek honako mailetan sailkatuko dira:
- Kimuak - 16:30etatik aurrera - 1.100 metroko ibilbidea
- Kadeteak - 16:40etatik aurrera - 2.200 metroko ibilbidea
- Junior-Beteranoak - 17:05etatik aurrera - 4.400 metroko ibilbidea
- Absolutoak Emakumezkoak - 18:00etatik aurrera - 4.400 metroko ibilbidea
- Absolutoak Gizonezkoak - 18:25etatik aurrera - 8.800 metroko ibilbidea
Galdakaoko San Silvestre herri lasterketan 8.550 euro banatuko dira saritan.
Erlazionatutako sarrerak

Alemaniarrak munduko txapelketan parte hartuko du hiru urtez erretiratuta egon ondoren. Hiru urtez erretiratuta egon ondores, Michael Schumacher alemaniarrak munduko txapelketan parte hartuko du berriro ere. Schumacher-ek Mercedes GP taldeko pilotu bezala itzuliko da Bat Formulako zirkuituetara 41 urte dituelarik.
Urteko lehen lasterketa martxoaren 14an izango da Bahreingo Sari Nagusian eta taldekide bezala Nico Rosberg izango da bere alboan.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren larunbatean, abenduak 26, BBK Masters txapelketaren azkeneko partida eta urteko azken pilota finala izango dugu ikusgai. Finale honetan Irujo eta Olaizola II nehurtuko dira eta atzo bertan material aukeraketa egin zen.
Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, egungo pilotari onenetarikoak, 11 aldiz neurtu dira azken bost urtetan eta oraingoz Irujok sei eta Olaizolak bost partida irabazi dituzte besteak beste.
BBK Masters txapelketaren finala Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik zuzenean eskainiko dute.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren urteko urtarrilaren 24an, Juan Muguerza Nazioarteko Krosa egingo da Elgoibarko gipuzkoar udalerrian. Froga hau Gipuzkoako kirol-ekitaldirik ezagunenetako bat da eta aurten ere bost kategoria ezberdinetan sailkatuko dira honetan parte hartu nahi dutenek: kimuak, haurrak, kadeteak, juniorrak eta absolutuak.
60 urte baino gehiagoko historia du Juan Muguerza Nazioarteko Krosak; 1943. urtean Elgoibar kirol-klubeko atletismo zale talde batek Juan Muguerza Elgoibarko korrikalariaren omenez lasterketa bat sortzeko prozesua sustatu zuen. Nazioarte mailan arrakasta handia lortu zuen Muguerzak, diziplina desberdinetan. Aipatzekoa da, gainera, azken hamarkadotan atleta ezagun asko erakarri dituela krosak, tartean, bederatzi txapeldun olinpiko.
Informazio guztia | Mintxeta.com
Erlazionatutako sarrerak
- Erlazionatutako sarrerak ez