
Gaur, abenduak 3, Athletic eta Austria Viena taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Franz-Horr futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Vienako taldearen aurka jokatzeko:
- Iraizoz
- Gurpegi
- Yeste
- Ustaritz
- Amorebieta
- Iturraspe
- Orbaiz
- Llorente
- De Marcos
- Etxeberria
- Armando
- Diaz de Cerio
- Iraola, Susaeta
- Castillo
- Javi MartÃnez
- Gabilondo
- Muniain
- San Jose
- Aitor Fernandez
Erlazionatutako sarrerak

Abenduaren 12tik 13ra bitartean, Glaziareko Alpinismo Ikastaroa egingo da Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta. Hastapen ikastaro honen helburu orokorrak hauek izango dira:
- Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40º/45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko.
- Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera ezagutzea glaziareko tenkaketarik edo enkordamendurik gabe.
Ikastaroa Gavarnien izango da eta informazio gehiago nahi izanez gero, Federazioarekin harremanetan jartzeko informazioa luzatzen dizuegu:
- Telefonoa: 943.46.14.40
- E-posta: gmf-federatuak[@]kirolak.net
Iturria | Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Erlazionatutako sarrerak

Athleticek eta Iker Muniain jokalariak akordioa sinatu dute honen kontratua 2015eko ekainaren 30era arte luzatzeko. Bere deuseztatze klausula 36 eta 45 milioi euro bitartekoa izango da lortutako kirol helburuen arabera. Iker Muniainek 16 urte ditu eta akordio honen bitartez, 22 urte izan arte Athleticen jarraituko du.
Iturria | Athletic-Club
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, abenduak 1, Bizkaia Bilbao Basket eta Spartak San Petersbourgen arteko partida ikusteko aukera izango dugu Eurocup txapelketaren barne. Txus Vidorretaren taldeak Bizkaia Arenan jokatuko dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta ETB 1-en ikusteko parada izango dugu.
Bizkaia Bilbao Basketek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, Janis Blums antolatzailea barne eta gaurko partidan bere multzoko lidergoa jarriko du jokoan. E multzoko beste partidan, lehenengo jardunaldian galdu zuten bi taldeak, Turk Telekom eta Spirou, arituko dira.
Erlazionatutako sarrerak