
Otsailaren 6an eta 7an, Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak antolatuta, Izotz Eskalada Ikastaroa egingo da Bielsan. Honetan parte hartzeko, otsailaren 3ra arte egongo da zabalik izena emateko epea eta hauek izango dira ikastaroaren edukiak:
MAILAK : Hastapena eta Trebakuntza
IKASLEEN KOPURUA:
- Hastapena: gehienez: 12 / gutxienez: 4
- Trebakuntza: gehienez: 12 / gutxienez: 4
RATIOAK:
- Hastapena: irakasle bat 4 ikasleko.
- Trebakuntza: irakasle bat 2 ikasleko.
PREZIOAK: 2010eko otsailaren 3a arte (barne) izena emanda:
- Hastapena: 112 €.
- Trebakuntza: 179 €.
Informazio guztia | Gipuzkoako Goi Mendi Eskola
Erlazionatutako sarrerak

Maiatzaren 16an egingo den Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, Munduko Kopako lehen froga izango da. Honetan parte hartu nahi dutenek, datorren astelehenetik aurrera izango du izena emateko aukera eta urtarrilaren 29ra arte egongo da epea zabalik.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren antolatzaileek 450 partaide inguru espero dute eta Munduko Kopako egutegia hauxe da:
- Zegama-Aizkorri - Maiatzaren 16a
- Chaberton Marathon (Montgènevre) - Abuztuaren 1ean
- Pikes Peak Marathon (Colorado Springs) - Abuztuaren 22an
- Sentiero delle Grigne SkyMarathon (Pasturo, Lecco) - Irailaren 19an
- Mount Kinabalu International Climbathon - Urriaren 23/24a
Erlazionatutako sarrerak

Atzo Binakako Txapelketako bigarren partida jokatu zen eta honetan Bengoetxea VI.ak eta Belokik osatutako bikoteak Xalak eta Zubietak osatutakoa garaitu zuen Tolosako Beotibar frontoian.
Partida 15-22 emaitzarekin amaitu zen eta final-laurdenetako lehenengo jardunaldiaren azkena izan da. Ez da neurketa ona izan, baina bai luzeena eta gogorrena. Pilotariak materialarekin kexu agertu dira berriro ere.
Iturria | Eitb.com
Erlazionatutako sarrerak

Otsailaren 18tik 21ra bitartean, Saskibaloiko Errege koparen finala hartuko du Barakaldoko Bizkaia Arenak. Dudarik gabe, saskibaloi ingurua bizkaiak hartuko duen urte osoko kirol ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango dugu eta eta ostiralean final-laurdenak jokatuko dira.
Larunbatean, aldiz, bi finalerdiak izango dira, eta hurrengo egunean emozioz betetako finalaz gozatu ahalko dute ikusleek. Dagoeneko jakin badakigu ze talde izango ditugu Errege Koparen azken fase honetan: Regal FC Barcelona, Caja Laboral, Real Madrid, Power Electronics Valencia, Bizkaia Bilbao Basket, DKV Joventut, Cajasol eta Asefa Estudiantes.
Informazio guztia | ACB.com
Erlazionatutako sarrerak

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Goi Mendiari Buruzko Jardunaldien XIV. edizioa egingo da Gasteizen. Jardunaldietarako sarrera librea izango da eta zenbait hitzaldi egingo dira:
CAJA VITAL KUTXA ARETOAN
Urtarrilak 18
- Gaia: Vida entre las estrellas
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Noche heladas en el Kanchenjunga
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: The Asgard project: Escalada y salto base
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: Cho-Oyu 2009: Expedicion alavesa.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
EsESTADIO S.D ARETOA
Urtarrilak 18
- Gaia: Montaña y discapacidad, un mundo de posibilidades.
- Hizlaria: Alberto Urtasun eta Patricia Viscarret
Urtarrilak 20
- Gaia: Los dos Kangchenjungas
- Hizlaria: Alberto Zerain
Urtarrilak 21
- Gaia: Alpinismo y salto base, una evolucion natural.
- Hizlaria: Carlos Suarez
Urtarrilak 22
- Gaia: ¿Ochomiles faciles? Nuestra filosofia y ética.
- Hizlaria: Estitxu Salinas eta Roberjo Rojo
Iturria | Fundacion Estadio
Erlazionatutako sarrerak