
Otsailaren 27an egingo dute Zumaiako Herri Lasterketa. Iaz zilarrezko ezteiak ospatu ondoren, berrikuntzaz beteta dator aurtengoan. Hori horrela, aurreko edizioetako ibilbidea aldatu egin da: Gernika parkean hasi eta amaituko da, eta atletek bi buelta eman beharko dizkiote hiri barruko zirkuitu bati. Ibilbidea, xehetasun osoz, Lubaki kiroldegian kontsultatu ahalko da; orain arte, bertan egiten zuten lasterketa. Parte-hartzaileak 17:00etan irtengo dira, eta gaztetxoentzako lasterketa, aldiz, ordu bat lehenago hasiko da.
Aipatzekoa da, halaber, asteburu horretan Zumaiak beste hainbat jarduera hartuko dituela. Larunbatean bertan txirrindularitza lasterketa prestatu dute eta azoka txikia egongo da. Hurrengo egunean, Urolako itsasadarra Gipuzkoako Piraguismo Txapelketaren agertoki izango da.
Erlazionatutako sarrerak
Otsailaren 20an, pasa den larunbatean, 2010eko Boulder Ligako hirugarren froga ospatu zen Amurrioko Bañueta Polikiroldegian. Hirugarren froga honetan 34 kirolarien partaidetza izan zuen eta hauek izan ziren maila ezberdinetako irabazleak:
SUB. 18 - GIZONEZKOAK
- IBAI ISUSI
- BEÑAT MORENO
- ENEKO INFANTE
SUB. 18 EMAKUMEZKOAK
- MIRIAM MULAS
- LARA LARRAÑAGA
- AMAIA EGEA
HERRIKOIA - GIZONEZKOAK
- AARON GARMENDIA
- ANDER GOTI
- UNAI GARCIA
HERRIKOIA - EMAKUMEZKOAK
- JONE MARTINEZ
- ZURIÑE ETXEBERRIA
- CRISTINA REY
ELITE - GIZONEZKOAK
- JOSE MORILLA
- MIKEL OLIVERA
- MIKEL VELASCO
ELITE - EMAKUMEZKOAK
- ITZIAR ZABALA
Erlazionatutako sarrerak

Larunbat honetan, otsailak 20, 2010eko Boulder Ligako hirugarren froga egingo da Amurrioko Bañueta Polikiroldegian goizeko 10:00etatik aurrera. Proba honetan parte hartu nahi baduzue, gaurko 13:00etan itxiko da izena emateko epea, beraz bizkor ibili!
Ligako bigarren frogan, Mikel Velasco izan zen garaile gizonezko elite kategorian eta emakumezkoen kategorian berriz, Itziar Zabala izan zen txapelduna.
Erlazionatutako sarrerak

Gaur, otsailak 18, Athletic eta Anderlecht taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.05etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Anderlecht aldearen aurka jokatzeko:
- Athletic: Iraizoz, Toquero, Ustaritz, Amorebieta, Llorente, Yeste, San Jose, Armando, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Etxeberria, Gurpegi, Castillo, Javi Martinez, Iturraspe, Muniain eta De Marcos.
- Anderlecht: Bernardez, Biglia, Boussoufa, Chatelle, De Sutter, Gillet, Juhasz, Diandy, Kanu, Kouyate, Legear, Lukaku, Marecek, Martinez, Mazuch, Proto, Rnic, Schollen, Suarez, Van Damme eta Zitka.
Erlazionatutako sarrerak

Euskal errepideetan emozioa nagusi berriro sei egunez Euskal Herriko Itzuliarekin. Urtero legez, proba zirraragarria sei etapatan banatuta egongo da. Txirrindulariek mendate gogorrak igo beharko dituzte, euskal udalerri ugari atzean utzita. Oraindik ez dute ibilbide osoa zehaztu, baina jakin badakigu lehendabiziko etapa Zierbenan hasi eta bukatu dela, eta azken etapa (erloju kontrako proba) Aiako igoerarekin amaituko dela, orain bi urte bezala. Aipatzekoa da, gainera, txirrindulariak Arrateko Santutegiraino igoko direla laugarren etapan.
Txirrindularitza zaleek nazioarte mailako txirrindulari onenetako batzuk ikusteko aukera paregabea izango dute.
Iturria | Euskadi.net
Erlazionatutako sarrerak