2009ko Abenduaren 27an, Areeta-Bilbo Herri Maratoiaren XV. edizioa egingo da. Irteera Areetako Eduardo Coste kaletik egingo da goizeko 10:30etan eta honetan parte hartzen duten kirolariek 11.836 metroko ibilbideari ekin beharko diote.
Herri Maratoi honen helmuga Bilboko Uribitarte pasealekuan izango da, udaletxearen parean, eta izena emateko ordaindu beharko den kuota 10 eurotakoa izango da abenduaren 26ra arte eta 15 eurotakoa lasterketan bertan ordaintzen bada.
Informazio guztia | Club bhm
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
